Ez dago gure esku Israelek atzera egitea palestinar herria suntsitzeko helburuan. Eta ez gara gu izango denen begien aurrean egiten ari diren genozidioa geldiaraziko dugunak. Hala bada ere, ezin bestera aldera begiratu. Eta hala izanagatik ere, ezin gure eskutan dagoena egiteko aukerak bilatzeari utzi. Ez naiz ni izango zer gehiago egin dezakegun galdera erantzungo duena, ez dakidalako. Baina esango nuke egoeraren larritasunagatik gaindituak, edozein urrats txikiri balioa kentzen diogula. Eta urrats handi eta erabakigarrietan pentsatzen hasita, gure txikitasunean itotzen garela.
Eta langile bezala zer? Non dago gure lanarekin Israelen interesak ordezkatzen eta zaintzen dituen bulegoren batean atzemango den mina egiteko aukera? Nola lortu Israelekin harreman ekonomikoak dituzten enpresetan genozidioa arazo bat izatea negozioa izan ordez?
Kontsumitzaileak garen neurrian boikota. Internazionalistak garelako elkartasuna bazter guztietara zabaldu, jende asko dagoelako oraindik palestinarren ahotsa eta aldarriak beraienak egin ditzaketenak. Eta langile bezala zer? Non dago gure lanarekin Israelen interesak ordezkatzen eta zaintzen dituen bulegoren batean atzemango den mina egiteko aukera? Nola lortu Israelekin harreman ekonomikoak dituzten enpresetan genozidioa arazo bat izatea negozioa izan ordez?
Halako enpresetan urratsak egitea izan liteke aukera bat, mobilizazioak motz geratu direla ikusten ari garen honetan. Besteak beste, lotura eta negozio horiek plazaratzen, salatzen, herritarren begietara onartezin egiten. Presioa egitea, lantokietan eta kalean.
Hori da langile bezala egin dezakeguna, eta ez da gutxi. Enpresak bertan daude, negozioak Israelen eduki arren. Eta bertan behar dute inguru eta giro aproposa, bertako instituzioak ere funtsezkoak baitira nazioartekotze estrategietan, bertan behar dute erosotasuna eta lasaitasuna.