Pantxo zezena
Pello Añorga
Ilustrazioak: Jokin Mitxelena
Denonartean, Iruñea, 2023
----------------------------------------------------
Pello Añorgak eta Jokin Mitxelenak ibilbide luzea eta emankorra dute euskarazko haur liburugintzan. 40 urtetik gorako kolaborazio horren beste emaitza bat dugu Pantxo zezena albuma.
Liburuko azaletik bertatik ikus dezakegu Pantxo adar luzeak dituen zezen indartsua dela, baina, aldi berean, Pantxo baserrian lasai bizi den animalia dugu: “Pantxo zezena baserrian bizi zen beste animaliekin batera: antzarrekin, ardiekin, zerriekin, astoekin eta behiekin. Txikia izan arren, adarrak zituen handiak, eta orroka ibiltzen zen larre berdean, gustura”. Pantxoren bizi lasaia, baina, erabat aldatzen da pañeludunak agertu eta kamioi batean sartzen dutenean herriko festetan korrikalarien atzetik ibil zedin. Eta hain ondo egin zuen bere lana Pantxok, egun bakarrean ez, baizik eta egunero atera nahi izan zutela zezen plazan korrika egitera. Harik eta Pantxok planto egin arte.
Indarrez behartu zuten orduan eta Pantxok plazatik ihes egin zuen, banderilla bat bizkarrean sarturik, baserri aldera bere adiskideen laguntzari esker berriro libre eta larrean gustura egon arte.
Ferdinando zezenaren aire bat hartu diot nik Pantxori; liburu hura (Munro Leaf eta Robert Lawsonen artean egina) debekatuta egon zen herrialde askotan (Francoren Espainian esaterako; edo Hitlerren Alemanian erretzeko agindu zuten) indarkeriaren kontrako mezua zabaltzen omen zuelako; oraingo Pantxo honek ez du jendea adarkatu nahi, ez du zilipurdika bota nahi, nekatu egin da horrela aritzeaz; eta bere askatasuna, lehengo bizitza, berreskuratu nahi du.
Testu labur eta aberatsa, istorioa kontatzeko (irakurtzeko) oso aproposa eskaini digu Añorgak. Mitxelenak, berriz, irudi indartsuak eta zezenari garrantzirik handiena eskainita, ederki lortzen du kontakizunaren indarra eta mezua islatzea.
Alde horretatik, beraz, esperientzia atsegina izango du liburu honetara barneratzen den irakurleak; atsegina edo sentsazio eta sentimenduen gorabeheratsua, baina horrez guztiaz gain plazerezkoa testu eta irudien aldetik eta, Pantxok bezala, amaieran irribarre batekin lasaitua.
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]
Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]