“Ni ez naiz lotsatzen irundarra naizela esateaz”

  • 2023ko ekainaren 30a, bere “bizitzako egunik zorientsuena” izan dela dio Antxon Jauregi Vidalek. 19 urte ditu irundarrak eta txikitako amets bat bete du herriko jaietan, Alarde parekidean kantinera desfilatu baitu, protokoloak agintzen duen ezpain gorri, gona luze, bota zuri altu eta abarrekin. Jauregik lortu du tradizioen eraldaketaren parte izatea, norberak nahi duen gisan, nahi duen tokian, libreki parte hartzea, “edozein herriko jaixetan”.

"Agian kasualitatea izan da, baina niri ez dit inork ezezkorik eman kantinera ateratzeko. Aurkeztu naizen lehen urtea izan da eta oztopoak ordez, laguntza handia jaso dut". Argazkia: Dani Blanco / CC BY-SA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eta kito

Goi-mailako ileapaintzaile zikloa ikasten ari da Antxon Zarautzen. Ile luzea du eta hura laztantzen ari dela erantzun ditu galderak. Ahoan bilorik gabe, aske eta libre. Estereotipo, arau eta inposaketetatik libre bizi den mutil batekin egin dut topo. Antxon ez da lotsatzen gizona dela esaten, zakila duela esaten behin eta berriz, eta hala izan eta sentituz janzten dituela belarritako handiak, makillatzen dituela begiak eta margotzen dituela ezpainak. Ez dakit urrats horiek ematen inoiz sufritu ote duen ala ez, baina pertsona indartsu batekin egin dut topo. Nahiko nuke bera bezain libre eta dotore bizi, inposaketa eta presio sozialetik at.

Antxon, argi gera bedi zu gizon zis bat zarela.
Bai, ni gizona naiz. Zakila dut eta gizon sentitzen naiz. Bat egiten dut jaiotzean biologikoki ezarri zaidan generoarekin. Ez dago gaizki ulertzerik, askatasun kontua da. Libreki, nire gizon izatetik makillatzen naiz. Gustuko dudalako. Behin eta berriz errepikatu dut mezu hori azken hilabeteetan. Ez dut duda izpirik ukateko mezurik eman, argiki hitz egin dut hasieratik, eta hala ere, denetarik esan dute nire inguruan, maiatzaren 12an San Migel auzoko konpainiako kantinera izendatu nindutenetik.

Hilabete batzuk igaro dira, zer moduz zaude?
Ongi nago, oso pozik. Mezuak jasotzen ditut oraindik, baikorrak gehienak. Oso ongi pasa nuen eta ez dut egun hura inoiz ahaztuko. Nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zen. Txikia nintzela, balkoira atera eta handitan kantinera izan nahi nuela esaten nion amari. Ilusio hori nuen ume nintzenetik. Garai hartan, gainera, alarde tradizionala ikustera joaten ginen etxekoak. 11 urte ukan arte, gutxi gorabehera, ez nintzen gatazkaz kontziente izan. 13 urterekin ordea, atera egin nahi nuen. Lagun-talde guztia alarde parekidearen aldekoa nuen eta ni ere berehala posizionatu nintzen, jaietan emakumeen parte-hartzearen alde. Etxean, babestu egin ninduten. Kantinera izan aurretik, txilibitua jotzen ateratzen nintzen. Pandemia ostean, 2022. urtean, orkatila bihurritu nuen eta ezin izan nuen atera. Beraz, aurtengoa nire urtea izan da.

Asko pentsatu al zenuen urratsa eman urretik?
Ez, oso argi nuen. Haurtzaroko ametsa betetzeko aukera ikusi nuenean, ez nuen zalantzarik egin. San Migelekoa, konpainia sortu berria da alarde parekidean. Izendatu aurretik, bertako kapitainarekin hitz egiteko aukera izan nuen. Gustura sentitu nintzen harekin eta etxekoek ere babesten ninduten. Ez zuten ia sinesten, baina bakean uztearren edo, baietz esan zidan amak. Maiatzaren 12an eman zidan berria konpainiak, lore sorta erraldoi batekin, lagunekin zerbait hartzen ari nintzela. Amari bideo-dei bat egin nion berehala eta txantxa ote zen galdetu zidan. Oso momentu berezia izan zen.

Etxean ez ezik, herrian eta prentsan ere eman duzu zer esana.
Bai, ez dakit zenbat elkarrizketa eman ditudan guztira. Herriko prentsaz gain, kanpokoa ere etorri da nigana eta nik baietz esan diet denei. Alardearentzat eta Irunentzat egokia iruditzen zitzaidan ahalik eta oihartzun handiena ematea. Horrez gainera, ni zer naizen eta nola sentitzen naizen, gizon zis bat naizela argi uzteko modua zen.

Bada  ulertu ez duenik…
Ulertu ez duenak nahi ez duelako da. Hamaika titular atera dira gizona naizela esanez, hala ez balitz, zuzenketak eskatuko nituen, zalantzarik gabe. Denetarik esan dute nire inguruan. Transexuala naizela, ez naizela nahikoa gizon, gizon bezala jantzi eta desfilatzeko… Zer nahi. Badakit batzuetan arraroa izan naitekeela batzuentzat. Ohituta nago begiradak jasotzen. Oraingo honetan ordea, ezberdina izan da. Asko izan dira hurbiltzera ausartu ez, baina baikorki begiratu nautenak, pozez eta animoak emanez bezala. Eta beste asko, etorri egin zaizkit eta zuzenean zoriondu naute.

Argazkia: Dani Blanco / CC BY-SA



Bati baino gehiagori atea zabaldu diozula ohartzen zara? Izan kantinera ateratzeko edo haratago, libre eta nahi bezala bizitzeko.
Ni ez naiz horretaz ohartzen. Hala bada, pozten naiz, ikaragarri. Neure burua maitatzen eta naizena izaten irakatsi didate etxean. Beraz, ez naiz inoiz preso edo baldintzatua sentitu nahi bezala jantzi eta makillatzeko. Horrez gainera, agian kasualitatea izan da, baina niri ez dit inork ezezkorik eman kantinera ateratzeko. Aurkeztu naizen lehen urtea izan da, eta oztopoen ordez, laguntza handia jaso dut. Nire adineko asko dago alarde parekidearen aurka, eta ez dut ulertzen. Lotsa eta pena ematen dit. Beren etxean nagusitzen den jarrera hartzen dute, bi aldiz pentsatu gabe. Adineko batek bere ikusmoldea aldatzea zaila dela ulertu dezaket, gure adinekoen kasua, ordea, onartezina da.

Diotenez, bertakoek baino ulertu ezin duzuen zerbait da.
Agian, ez dakit. Oso zaila da hemengoa ez den bati gatazka azaltzea. Bereziki alarde parekidearen aldekoa izanik, gatazka besteek sortzen baitute, ez guk. Lotsatu egin beharko lukete daukaten jarreraz, ematen duten irudiaz. Ni ez naiz lotsatzen irundarra naizela esateaz, batzuek ezin dute gauza bera esan, hiriaren izena zikintzen ari dira bi hamarkada luzez.

2024. urtean zer?
Desfilatzen aterako naiz. Nik txilibituarekin nahi izaten dut, baina aurten eskopetarekin atera dira etxekoak, lehen aldiz gainera. Ekipamendu dena erosi dute, beraz hala nahi badute, haiekin aterako naiz. Lagun zein familia, ongi pasatzea da helburua, eta aurten nigatik egin dutena eskertzeko modu bat ere izango da haiekin batera desfilatzea.


Azkenak
2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude