Harri herri hau
Amorante
Forbbiden Colours, 2023
---------------------------------------------
Nola esaten da Rodrigo Cuevas euskaraz? Beharrezkoa zela inork ez du zalantzan jartzen, eta iritsi da, azkenean, gure sustraiei begirada garaikidez so egiten dien ahotsa. Rodrigo Amarante brasildarra eta Enrique Morente kantari flamenkoa eredu dituen Amoranteren eskutik bada, zer esanik ez.
Folktronika deitzen zaion olatuak eman ditu lore bikainak munduan zehar eta, hamarkada honetan, Espainiako Estatuan dauden herrialdeetan: Baiuca eta crnds Galizian, Asturiasen Llevolu’l Sumiciu eta Rodrigo Cuevas, Katalunian Maria Arnal i Marcel Bages, Andaluzian Califato 3/4 eta Rocio Marquez & Bronco... Bestelako begirada batez, Rosaliak eta C. Tanganak ere edan dute hortik, eta berriki Ralphie Chook ere bai.
Gurean, esango nuke, hurbilketak ez direla heldu oraindik fusio interesgarrienera. Abangoardia eta tradiziotik ditugu Lurpekariak eta Habia; pop mainstream-etik Zetak eta Neomak, esaterako. Lehen biak tradizioaren interesgarriena hartu dute, eta muturrera eramaten saiatu, baina soinu garaikideetara iritsi gabe. Azken biek, azala hartu dute, mamia gehiegi zukutu gabe. Gaia ukitu du Chill Mafiak, berrinterpretaziorik egin gabe, ordea. Salbuespena Verde Pratok, Hairak eta Mairük eman dute, akaso.
Sintesi hegeldarra behar genuen, eta hona hemen Iban Urizar, tradizioaren airea bere eginda, gai dena hizkuntza horretan hitz egiteko, eta esaera berriak eskaintzeko. Kantaera itsas lanbroan sartu du Urizarrek, birtuosismo eta epopeiarik gabe, tonu grisekin paleta ezin interesgarriagoa egin duelako lanaren zortzi piezatan.
Aipatu ereduak ez dira, ordea, estilo bat; begirada da gakoa. Iturri amaigabearen kontua ondo ulertzea da gakoa. Iturria, zaharrik zaharrena izanda, berririk berriena ere badela. Tradizioa ez dela argazki bat, ez dela kontserbatu behar. Berrasmatu behar dela, nork beretik gehituta.
Harri herri hau ulertzen saiatzea oparia da. 27 zapata-ri entzun nion pena sentitzen zuela euskal herritar elebakarrez, ezin zutelako ulertu, adibidez, Amets Arzallusen bertsorik. Berdina sentitzen dut Amoranterekin. Euskaldunentzako altxorra dela, eta belarriak irekitzen dituenak soilik duela gozatzeko aukera errepikaezina.
Dokan prehistozenoan Amorantek esan zuen esaldi bat nirekin daramat urteetan: “Gozatu duenari bejondeiola, meritua berea da-eta”. Artistak egin dezakeelako bere kantua, baina barnetik sortzea entzuleari dagokio. Sekretu hori dakien artista da soilik artista.
Errautsetatik loratzen
Añube
Autoekoizpena, 2024
-------------------------------------------------
Aspaldian sarri pentsatzen dut Debagoienan gazteek ia soilik musika urbanoa edo oi! musika, bata edo bestea, entzuten dutela; hortik kanpo apenas dagoela jende... [+]
Tuka esaten da
Tu-K
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------
Musika elektronikoa Euskal Herrira iritsi da!” irakur daiteke, azken urteotan, hango eta hemengo titularretan. Kazetariek entrega datak dituzte pentsatzeko ordua iritsi aurretik,... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Every action has reaction
BLACK BACON
Artza Records / American Leather Records
----------------------------------------------------------
Badira 25 urtetik gora Kataluniako jatorria daukan eta HHH hardcore talde aitzindariaren sortzaile Alex Montiel Euskal Herrira... [+]
Punka. Punka bueltan da, edo hobe esanda, ez da inoiz joan. Lekitxotik (eta ez Lekeitiotik) datoz Zikinekoak, Mendeku Diskak-ekin argitaratu berri duten Bala Galdua Zure Buru Galduan elegantearekin.
“Eixu Zeuk” filosofia. Hori da oinarria eta helburua... [+]
AUTOSUNTSIPENA HASIA DA. 3, 2,1... ZNORT!!!
Gailu
Bidehuts, 2023
----------------------------------------------------------
Politikoki zuzena izateari gehiegizko garrantzia eman, baina politika zuzena falta den garai kupidaga-
beotan esango dut Abregotarretatik,... [+]
Lau elementuren arteko baturak ez du beti lau ematen; gehienetan hori baino gehiago. Eta zer esanik ez, hainbat proiektutan ibili eta auskalo nola eta zergatik elkartu ziren hauek: Atxe, Led Infierno, Osoron eta Txerra. Aurrekariengatik uste genuen punka egingo zutela, baina... [+]
Ezin da talde baten irakurketa egin bere taldekideen iragana kontuan hartu gabe; eta kasu honetan, are zailagoa da ariketa. Tatxerseko kide bat dago eta Tatxers taldea dakar gogora Borlak. Ekidin ezina da aurreko taldean pentsatzea, baina motz geratuko gara, chorusdun gitarra... [+]
Debagoienan izan den hardcore talde bakarrenetarikoa da Fly Shit. Asmo handirik gabe eta egiten dutenean erabat sinistuta; presak estutu gabeko, eta era berean, etenik gabeko ibilbide sendoa daukate bizkarrean. Are gehiago, ez dute inoiz kontzertu txarrik eman, ezta soberako... [+]
Oñati herri berezia da zentzu askotan, eta zer esanik ez, inguruko herrietakoen begiradapean, a ze betaurreko janzten ditugun! Ezaugarri asko dituzte herriak eta herritarrek berezkoak, eta gazte asanbladaren inguruko mugimendua ere halakoa da, iraganean zein Antixena... [+]
Zenbat gauza pasatzen zaizkigun oharkabean. Nitxoetan mugituta ere, nitxo bakoitza handiegia ez ote da dagoeneko? Tolosatik dator Alai artistaren EP hau, breakbeat, jungle, UK garage eta house estiloko elektronika perfekzionista, zapore afrokaribearrarekin lurrindua.
Eta... [+]
Gaztetxotan Eskorbutin itxura hartzen nion arren, Aramaion jaiotako Antton Carreterok beti izan du begirada luzeagoa: punka bai, jakina, eta kinya bada hobe, baina beste estilo askori erreparatzen die aurreiritziei paso eginda; canallagoei, sentikorragoei… Horiek guztiek... [+]
Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]
Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]
Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023
----------------------------------------------------
Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]