Iruñeko Katu tabernan oihuka kantatzen zen, Malincheren madarikazio kantu famatua: "Y en ese error, entregamos la grandeza del pasado, y en ese error nos quedamos trescientos años esclavos".
Hego Amerikan –bereziki Kolonbian– jaioa izatea ez da batere erosoa, tamalez. Oinak babaz josiak eta zapata estuak jantzita ibiltzea bezalako zerbait dela esango nuke. Batez ere, hemengo abizenak izan ezean, adibidez: Gabiria, Ospina, Mendieta, Etxandia, Garai, Aristizabal…
–Amerikako aurkikuntzaren eguna! –Ez zen aurkikuntza izan! -Lehenagotik ere baginen! –Bi kulturen arteko topaketa! –Ez, genozidioa izan zen! –Arrazaren eguna! –Ez, ez dugu ezer ospatzeko! –Bai, bai, jakina! Erresistentziaren eguna! –Egia, gure herriei duintasuna eman behar diegu! –Bai, herri indigenen erresistentziaren eguna!
1492ko urriaren 12an hasi zen kolonialismoaren prozesua Hego Amerikan, espainolek eta euskaldunek bolbora eta anbizio nahia eraman zituzten hara. Indigenek lumak, geziak eta urrea jarri zituzten. Ondorioa, soberan ezaguna. Mendeak pasatu dira, eta nahiz eta genozidioa duintzeko eta aldarrikatzeko hitzak berrasmatzen ditugun, trauma trauma da, eta traumaren arrastoek bahituta gaude oraindik. Baina denak berdin jarraitzen du. Helburu zaharrak lortzeko modu berriak. Dominazioak jarraitzen du, yankien menpe gaude, europarren menpe gaude, eta kontrol militarra, politikoa, ekonomikoa eta erlijiosoa mantentzeko prozesu sistematikoak aurrera egiten du gaur egun ere. Behin gure hizkuntzak ahaztuta, argiak kendu zizkiguten, eta bakardadean itsu-itsuka, erreferente guztiak galdu genituen, horietatik gure unibertso kulturala eta emozionala salbatzeko aukerekin batera.
Kolonialismoa ez da garai bateko kontua, izan ere, oinarrian ditu esklabotza eta menderakuntza, gure egungo sistema elikatzen duten balioak
XXI. mendean oraindik ez dakigu zer den latinoamerikarra izatea. Ez zaigu iritsi gure arbasoen pentsamenduaren logika gaurko balioei zentzu zabala emateko. Zer sistema politiko-ekonomiko, sexual erotiko-afektibo garatu nahi dugu? Nola antolatu nahi dugu geure burua? Nolako harremanak izan behar ditugu animaliekin eta lurrarekin? Gure arbasoen ondarerik gabe, ezin gara hausnarketa zintzo batean murgildu gure errealitatea birpentsatzeko eta berreraikitzeko. Kolonialismoak aurrera jarraitzen du metastasia eragin digun minbizia balitz bezala.
Kolonialismoa ez da garai bateko kontua, izan ere, oinarrian ditu esklabotza eta menderakuntza, gure egungo sistema elikatzen duten balioak, hain zuzen ere. Horrela garatu zituzten estatu modernoak jaun kolonizatzaileek. Horrela garatu zuen Europak Berpizkundea Italian eta Entziklopedismoa Frantzian, Hego Amerikako duintasuna, urrea, eta odola ustiatuta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]