Barne faktoreak

Uda urrun geratzen bazaigu ere, gu are atzerago goaz. Uda hasierara. Zein ederrak diren hasierak, e? Are ederragoak, interesa pizteaz gain, hausnarketarako eta artikulaziorako gune baten parte izanez hasita. Ekainaren 26 eta 27an, II. Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua izan zen, Igeldon. Bi egunez, hezkidetzaren inguruan korapilatu ginen hainbat eta hainbat. Dinamiken aldetik oso emankorra izan zen. Zer esanik ez gaien aldetik: herri hezkidetzaileak, autozaintza eta zaintza komunitarioa, lodifobia, arte hezkidetzailea, gizontasuna eta gizon gazteak, bazterretako erotika… Bi hitzaldi marko ere eman ziren. Pastora Filigranak, besteak beste, feminista, ijitoen giza eskubideen aldeko ekintzailea, lan arloko abokatu eta sindikalista denak, intersekzionalitatea izan zuen hizpide. Mireia Delgado pedagogo feminista, ipuin-kontalari eta irakasleak, aldiz, pedagogia feminista izan zuen mintzagai Hetero araua plazerez lehertu! hitzaldian.

Azken hitzaldi horrek arreta berezia piztu zigun, autokritikarako bidea zabaldu baitzigun. Azken urteetan kezka iturri izaten ari zaizkigu hainbat eta hainbat eskoletatik jasotzen ari garenak: gazteen artean giroa gaiztotu dela, berdintasun faltsuaren diskurtsoak gazteen ahoak hartu dituela, berdintasunaren gaia lantzerakoan gazteek erakusten duten nekea, gaia landuz sortzen diren “generoen arteko gerrak”… Egoeraren analisia egiteko, sektorean lanean gabiltzan hainbat elkarte eta kooperatiba elkartu gara azken hilabeteetan. Eta ohartu gara, kanpo faktoreez gain (sare sozial digitaletan gazteei zuzentzen zaizkien diskurtso biktimistak, ultraeskuinak jendartean ezarri dituen pentsamendu marko hainbat...), badaudela hainbat barne faktore egoera samurtu ez dutenak.

Ezin da hezitzaileon edo gazteen aldartea gelako dinamiketatik guztiz banatu, ezin dira gu guztion artean dauden boterekeriazko hartu emanak lanen garapenetik askatu

Solastatu genuen hezkuntza formalean zerbitzugintza dinamikak detektatzen ari ginela, eta dinamikok hezkuntzak izan behar lukeen izaera komunitario eta jarraitutik aldentzen direla; ohartu ere, dinamika polarizatzaileek irakasleek askotan gaiari heltzeko tresna falta izatea sorrarazten zutela; hitz egin genuen gazteak feminismoaren gaira erakartzen ditugunean, gaiaren konplexutasunean sakontzeko denbora faltagatik batez ere, sloganek nahi baino leku handiagoa dutela. Eta baita esku-hartzeetan dihardugunon ezinegon eta minek batzuetan leku hartzen dutela ere. Filigranak dioen moduan, “guztia etengabe eta elkarloturik gertatzen da”, hau da, ezin da hezitzaileon edo gazteen aldartea gelako dinamiketatik guztiz banatu, ezin dira gu guztion artean dauden boterekeriazko hartu emanak bakoitzaren lanen garapenetik askatu, edota ezin da patriarkatua kapitalismo kolonialik gabe ulertu, dena batera eta aldi berean gertatzen baita.

Mireia Delgadok, gainezka egin ez genezan, hezitzaile zein irakasleontzako hainbat tresna eskaini zizkigun: bell hooksen Transgresioa Irakasgai (Katakrak, 2023) edo Paulo Freireren Pedagogía de la autonomía (Siglo Veintiuno, 2008) liburuak gomendatu zizkigun, baina, batez ere, gure hezitzaile lekuaren behaketan lagungarri izan zitzaizkigun galdera zaparrada bota zigun. Horietan, beti presente eta beti ahantzi dugunetako bat: nola heldu naiz ni honaino? Hezitzaile den ororen lanak duen izaera politikoak duen agerikotasunetik harago, gure hazkuntza prozesuan kontzientzia kritikoa garatzeko baliagarriak izan zaizkigun (eta noski, lagungarriak izan ez diren) dinamikak pentsatzeko gonbidapena egin zigun. Hor, gure lanaren garapenean lagun dezakeen pista asko dago.

Gomendagarria, oso, jardunaldien harira sortu podcastak entzutea. Bakoitzaren motxilak zerez osatuak dauden begira jarriz jendartea iraultzen jarraitzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude