Baleta, hipika, atletismoa… Denetarik probatzeko aukera izan du Irati Beorlegi Goñi bidasotarrak txikia zenetik. 21 urte zituela ordea, telebistako El Conquistador del Mundo saioan parte hartu zuela ezagutu zuen oztopo lasterketa. Txapelketaz txapelketa igaro ditu azken bost urteak, Europan zein munduan. Lehen bost onenetan sailkatu da beti, aurten Europako bigarren izatera heldu den arte. Goian dagoela, gelditzeko eskatu dio gorputzak. Eta Iratik gorputza entzutea erabaki du, osasun fisiko eta mentalaren izenean.
Nahi zenuen hartan lan egitea lortu duzunean, goi mailako kirola alboratzea erabaki duzu.
Ez da erabaki erraza izan. Baina gorputzak eskatu egin dit eta entzutea erabaki dut. Gasteizera entrenatzera etortzen nintzen eta halako batean, Egokitze Fisikoko goi-mailako ziklo bat irekiko zutela esan zidan kide batek. Lanerako curriculuma berehala aurkeztu nuen, bi aldiz pentsatu gabe. Aurkeztu eta biharamunean bertan deitu ninduten. Lehen promozioa da aurtengoa eta atzetik asko etorriko direla espero dut. Unibertsitatean sartu aurretik, ziklo hori bera ikasi nuen nik Donostian, eta horren bueltan irakasle izatea nuen amets. Momentu egokian, leku egokian suertatu nintzela iruditzen zait, urtez urte bidea urratu dudan arren. Honaino heltzeko oinarri handia behar da eta nik hori lantzen jardun dut. Ez zait zerutik erori. Aurten, momentuz gorputz jarreren kontrola lantzen dut ikasleekin, yoga modalitatea ematen dut, baita anatomia ere. Kirola egiteko gorputza ongi ezagutzea ezinbestekoa da.
Lehian ala ez, ez duzu bizitza kirolik gabe irudikatzen, ezta?
Kirola bera baino gehiago, ariketa fisikoa egitea da garrantzitsuena. Egunerokoan horretarako joera ukatea, bai praktikatzeko denbora hartuta, baina baita bizitza estilo bezala ere. Ahalaz, oinez edota bizikletaz ibiltzea, adibidez. Ongizate orokorrerako bost kontu dira ezinbestekoak. Jarduera fisikoa egitea, elikadura osasuntsua, atsedena, osasun mentala eta bizitza soziala. Nik ez dut egunerokoa, nire bizitza, ariketa fisikorik egin gabe irudikatzen. Esan bezala, bizitza estilo bat da.
Nola heldu zinen oztopo lasterketan lehiatzera?
Txikia nintzela, ez genuen telebistarik etxean, eta izan genuenean, ikusten nuen gauza bakarra El Conquistador del Mundo zen. Irrikaz ikusten nuen eta parte hartzeko gogoz nengoen, nire ametsa zen. 2017. urtean, 21 urte nituela, aurkeztera ausartu nintzen eta lehenengoan onartu ninduten. Garai batean, gimnasia erritmikoa egiten nuen, ez besterik. El Conquistador del Mundo-n, lagun artean, deskubritu nuen hainbeste eman didan oztopo lasterketa diziplina. Entrenatzen hasi nintzen eta aski ongi moldatzen nintzela ohartu nintzen. Neure emaitzak hobetzen nituen denborak aurrera egin ahala. 2018. urtean egin nuen lehen lasterketa eta 2019. urtean Espainiako txapelduna izan nintzen. Geroztik, hiru aldiz irabazi dut Espainiako liga, lehen postuetan sailkatu naiz munduko txapelketan, eta aurten, Europako bigarren sailkatu naiz. Sekulako esperientzia izan da. Ez nuen inoiz pentsatuko honaino helduko nintzenik.
Nola eutsi zenien txapelketei, entrenamenduei eta lan erritmoari?
Burua ongi orekatua ukan behar dugu lehian gabiltzanean. Ezinbesteko zutabea da. Presioa, urduritasuna, entrenamenduak, lana, lagunak, familia… Goian egonik, jaisten zarenean, zer gertatzen den hasten direnean galdezka, horri denari aurre egitea oso nekeza da. Beti ukan dut argi osasun mentalaren aldeko apustua egin behar nuela, presioak ezin ninduela harrapatu. Hasieran nire kabuz moldatzen nintzen: lasaitzeko ariketak, yoga... Baina joan den urtean laguntza profesionala eskatzea erabaki nuen, eta ez naiz batere damutzen.
Zergatik hartu duzu uzteko erabakia?
Gehiegi sartu naizela uste dut. Zirkulu itxia da eta besterik ere badago bizitzan. Orain, gustuko lana dut, nire ametsetako lana! Kirolaz beste modu batean gozatu nahi dut, presiorik gabe. Hara eta hona ibili naiz bost urtez, hain ongi arituko nintzela susmatu ere egin gabe. Ia oharkabean etorri zait dena. Ni neu ere, asko harritu naiz nire maila eta emaitzekin. Nik urtez urte hobetu dudan bezala, besteek ere gora egin dute, eta horrekin batera presioak, neure buruari jarritakoak eta ingurukoengandik sentitu dudanak. Burbuila batean egon naiz. Beti lehen postuetan, horretarako sakrifizio handiak eginez. Une egokian utzi dudala uste dut. Ez dut lehiarako premiarik sentitzen orain, egia esan ez dakit itzuliko ote naizen.
Zerk eskatu dizu gelditzeko, gorputzak ala buruak?
Bereziki gorputzak, eta nik onartu egin diot. Oztopo lasterketa Espainian oraindik arautu gabe dago. Munduan eta Europan egoera bestelakoa den arren, gurean oraindik egituraketa fasean gaude. Ezinezkoa da hortik bizitzea. Beraz, nire ametsetako lana lortu dudan unean, lehentasuna eman nahi izan diot, parentesi bat zabaldu. Orain, kirola beste gisaz bizi nahi dut, presiorik gabe, ilusioz eta askatasunez.
Bi amets dituzu lortuak, eta jomugan baduzu beste bat, Australia…
Hango pertsona bat ezagutu nuen azken munduko txapelketan eta ekipamendua aldatu genuen txantxa gisa. Nik ordea, aitzakia bezala erabili nahi dut bidaiatzen hasteko. Orain, denbora eta diru pittin bat gehiago dudanez, ilusio horrekin nabil. Datarik ez dut oraindik, baina polita litzateke Australia izatea lehen geltokia.
Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidenteak azaldu du gertaturikoa “argitzeko” eskatu diola Polizia autonomikoari. Zauritutako Amaia Zabarteren familiak klubari egotzi dio publikoki ez gaitzestea erasoa.
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Le Monde egunkaria ikerketa erreportaia argitaratzen hasi da StravaLeaks izenarekin. Zera da koxka: zenbait agintarik erabiltzen dituzten segurtasun agenteek, bizkartzainek alegia, Strava ari dira erabiltzen, eta horrekin bere ibilien bide geokokatuak ari dira... [+]
Joan den astean aipatu genuen StravaLeaks eskandalua, batzuek aplikazio horren "segurtasun zulotzat" aurkeztu arren ez zela hori: erabilera okerra da. Zure korrikaldi eta ibilerak pribatuak izan behar badira, ez partekatu Stravan edo ez erabili Strava, Instagramen... [+]
Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Pasa den martxoan, Realaren eta PSGren arteko futbol partidaren testuinguruan izandako istiluetan oso larri zauritu zuten Amaya Zabarte, ustez foam jaurtigailu batekin. Zazpi hilabete geroago, Probintzia Auzitegiak kasua ireki ala ez erabaki bezperan, elkarrizketa egin dio... [+]
Realak Israelgo Tel Aviv-eko Maccabiren kontra jokatuko du ostegunean Belgradon. Segurtasun arazoak direla-eta, ez dute Israelen jokatuko. Talde txuri-urdineko zaletu batzuek Realari eskatu diote Palestinaren aldeko keinuren bat izateko, baina Jokin Aperribay presidenteak argi... [+]
Saudi Arabiak "emakumeen eta LGBTQ+ pertsonen eskubideak zapaltzen dituela-eta", 24 herrialdetako 106 emakumezko futbolari profesionalek Gianni Infantino FIFAko presidenteari eskatu diote Aramco petrolio-enpresarekin duten babesletza-akordioa hausteko.
1980an Everesteko gailurrean ikurrina paratu zuten Martin Zabaleta eta Pasang Tembari omenaldia eskaini diote larunbatean San Mamesen, Athletic-en partida hasi aurretik. Mendizaleak txalo artean hartu dituzte zaleek, une ederra izan da, baina Movistar telebista kateak eta Futbol... [+]
Araba eta Bizkaian ez bezala, Gipuzkoan txirrindulari gazteen lasterketak antolatzeko “etengabeko oztopoak” jartzen dizkietela adierazi du Santi Osoro Gipuzkoako Federazioko zuzendari ohiak. Urriaren 13an Donostian egin zuten manifestazioa auziari irtenbidea ematea... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]