Handikiro irekiera

Argazkia: Baluarte
Argazkia: Baluarte

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Robert Treviño.
Bilboko koral elkartea
Zuzendaria: Enrique Azurza.
Bakarlaria: Justina Gringyté (Mezzoa).
Egitaraua: Mahlerren 3. Sinfonia.
Noiz: Irailaren 30ean.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

---------------------------------------------------

Euskadiko Orkestraren abonu-denboraldi berriari ekiteko, lan kolosal bat aukeratu da: Mahlerren hirugarren sinfonia, bere lanetan luzeena (ordubete eta 40 minutu), orkestrazio kolosala lagun (lau flauta, denak pikolo bidez bikoiztuta, lau oboe, korno ingelesak, hiru klarinete ingeles, klarinete baxua, hiru fagot, kontrafagot bat, zortzi tronpa, lau tronpeta, lau tronboi, tuba, platertxoak, bi glockenspiel, pandereta, tam-tam, triangelua, zinbaloak, danborra, bonboa, latigoa, bi harpa eta soka, ehiza-tronpa bat eta eszenatik kanpoko danborrak, kanpai joko batez gain). Eta kontralto bakarlari batek, emakumezko koru batek eta haur koru batek ere parte hartzen dute. Konpletoa!

Laburbilduz, obra erraldoia da, non egileak bere filosofia eta estetika pertsonala isurtzen dituen. Obra konplexua ere bada. Mahlerrek zazpi urte eman zituen osatzen, hainbat aldaerarekin, Euskadiko Orkestrak eskaini zigun bertsiora iritsi arte.

Sinfoniak zazpi mugimendu ditu, eta horietako bakoitzak askotariko giroak islatzen ditu. Mahlerrek izenburu bat eman zion bakoitzari, baina azkenean ezabatu egin zituen. Adibidez, lehen mugimendua Kräftig. Entschieden (“Indartsua. Ausarta”), Udaren etorrera edo Pan-en esnatzea zuen azpititulutzat. Geroago Harriek kontatzen didatena izenburua jarri zion, eta gogora ekartzen ditu Mahlerrek haurtzaroan entzuten zituen martxa militarrak, hainbeste txunditzen zutenak.
Lana garatu egiten da eta Langsam, Ruhevoll, Empfunden (“Geldoa, lasaia, sentimenduz betea”), Maitasunak esaten didana izeneko seigarren mugimenduarekin amaitzen da. Hasteko, gai mistiko bat sartzen da soketan, bukaera argitsu batera eramango gaituena.

Robert Treviñok Mahler-ez duen ikuspegia oso egokia da. Beste sinfoniekin  (Bosgarrena edo Bigarrena) erakutsi duen bezala, bere bertsioak solidoak eta bizkorrak dira aldi berean; handitasuna lortzen du anpuluan erori gabe.
Oso inpresio ona eman zuen Justina Gringyté Lituaniako mezzosopranoak. Ahots zabal eta irmoa du, erregistro guztietan.
Bilboko Koral Elkarteak ere jardun ona izan zuen, zalantzarik gabe, une oro. Beraz, Mahler handiaren lan handiaren bertsio bikainaz gozatu ahal izan genuen. Zorionak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika klasikoa
2024-12-20
Benetako gozoki musikala

Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta  I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]


2024-12-09 | Leire Ibar
Israelen aurkako protesta egin dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean Iruñean

Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]


Gabriel Fauré: Requiem bat baino askoz gehiago

Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]


Don Pasquale garaikidea pizza artean

Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Musika Hamabostaldia: gogoeta batzuk

Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]


Adore kontrolatua

Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.[+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Desberdina eta berezia

Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.


Aita Santuaren biolinista eta bere estela

Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.


Iraultzaren eta maitasunaren artean

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude