Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.
Danubio bailaran (egungo Hungarian) K.o. I. mendean eraikitako erromatar kanpamentua da Novae, Inperioaren muga zaintzen zuen Legio I Italica-rentzako egina.
Varsoviako unibertsitateko arkeologoek putzu bat eta zeramikazko eta berunezko hoditeria aurkitu berri dituzte bertan, ur horniketarako Inperio osoan erabili ohi zirenen antzekoak.
Baina hodien bideari jarraituz, ezohiko aurkikuntza bat ere egin dute: zeramikazko ontzi edo kutxa moduko bat, hodiak alde luzetik zeharkatzen duena. Barruan murko, kaiku eta animalia hezurren arrastoak aurkitu dituzte eta adituek uste dute Antzinaroko “hozkailu” moduko bat dela.