Stepanakert-en, Karabakh Garaiko hiriburuan, ikusi ditugun irudiak herri fantasma batenak dira: kaleak hutsik daude, armeniar biztanleek presaka abandonatu dituzten objektuak bakarrik topa daitezke botata. Hiriburua ez ezik, ia eskualde osoa armeniarrez hustuta geratu da, herritar gehienek Azerbaijaneko armadaren etorrera eta okupazioa gertatu aurretik ihes egin dute, errepresioa, umiliazioa edota asimilazioa pairatu aurretik.
Artsakh-eko Errepublika autoaldarrikatua desagertu da. Azerbaijanek 24 orduko erasoaldia nahikoa izan du armeniarren errendizioa lortzeko. Stepanakerteko agintariak oso ahulduta zeuden 2020ko gerra galdu ondoren, baina, zalantzarik gabe, azken ezpatakadak izan dira azeriar blokeoak eragindako krisi humanitarioa eta Armeniako Errepublikaren abandonua.
Nikol Paxinian, Armeniako lehen ministroa, 2018an iritsi zen boterera Koloretako iraultzak lagundurik. Bere programaren oinarria herrialdearen modernizazioa eta garapen ekonomikoa ziren, eta horretarako Mendebaldera gerturatu, demokrazia liberala sustatu eta neoliberalismoa hauspotu nahi zituen. Bere etsaia, eta ordura arte boterean egon zena, Karabakh Garaiko politikarien klana zen. Joera ideologiko nazionalista sozial kontserbadorea dute eta geopolitikoki Artsakh Errepublika defendatzea eta Errusiarekin ententea mantentzea lehenesten dute.
Paxinianek boterea hartu zuenetik helburu nagusienetako bat izan du Armeniako bizitza politiko eta ekonomikotik Karabakh Klanaren eragina ezabatzea. Karabakh Garaiko gatazka amaiarazteak onura asko ekar ziezazkiokeen Paxinianen estrategia politikoari. Alde batetik, epe ertainean Karabakh Klana asko ahuldu liteke Artsakh Errepublikaren desagerpenagatik eta, bestaldetik, errusiar aingura askatu eta Mendebaldera gerturatzeko abagunea irekiko litzateke.
Zaila da ulertzea nola ez duen Armeniak posizio indartsuagoa zuenean negoziatu Karabakh Garaia Azerbaijanen kontrolpera itzultzea
Horri guztiari eransten badiogu Azerbaijanek geroz eta nagusitasun ekonomiko, militar eta demografiko handiagoak dituela, zentzuzkoak dirudite urte hasieran Paxinianek egin zituen adierazpenek, esanez Armenia prest zegoela onartzeko Karabakh Garaia Azerbaijaneko Estatuko lurra zela. Baina beranduegi zen. Erevani errealismo politikoa falta izan zaio. Zaila da ulertzea nola ez duen Armeniak posizio indartsuagoa zuenean negoziatu Karabakh Garaia Azerbaijanen kontrolpera itzultzea, autonomiaren eta armeniarrentzako segurtasunaren truke. 2020ko gerra hasieran Paxinianek eskualdearen entrega negoziatu izan balu, milaka gazteren bizitza salbatuko zukeen eta seguruenik armeniarrek autonomia izango lukete. Ondoren, beste aukera bat izan zuten gerra amaitzeko elkarrizketetan, baina ez zuten entrega negoziatu autonomiaren truke eta azkenik, 2023an, negoziaketarik gabe Azerbaijanek Karabakh Garai osoa irentsi du.
Baina hor ez da amaitzen arazoa. Bakuk eta Ankarak gehiago nahi dute, Armeniako hegoaldean lurralde turkiarrak Istanbuletik Bakura (de facto Kaspiar Itsaso bidez Asia Zentrala arte) konektatuko dituen korridore bat nahi dute. Horretan guztian Turkia da irabazle nagusietako bat, Azerbaijan Kaspiar itsasoko eta Asia Zentraleko lehengaien botilara sarbidea duen kortxoa baita. Horregatik, Mendebaldea ere oso interesatua dago, eta beraz, nahiz eta Armenia eta NATOren arteko balizko ezteiak egon, ez dira nahikoa izango Azerbaijanen eta Turkiaren proiektu irredentistei aurre egiteko.
Potentzia handien arteko lehiaren itzulerak bazterrak gehiago nahastuko ditu Kaukason, horregatik, Armeniako Estatuak bizirik jarraitu nahi badu, Erevanek hobe du Tbilisiko egungo agintari politikoen kanpo-politika pragmatikoagotik ikasi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]