“Idazketa lantzeko eskaintzak egon beharko luke, musika eskolen moduan”

  • Idazketa trebatzeko topaketak antolatu dituzte Donezteben, urriaren 12tik 15era. Sormena lantzeko askotariko baliabideak eskaini asmo ditu Zirriborro egitasmoak, besteren artean dokumentatzen, generoen arteko mugak aztertzen, umorea erabiltzen, pertsonaiak xehatzen edota itzulpengintzatik ikasten. Beharra identifikaturik dagoela bistakoa da.

Urriaren 12a jaiegun ofiziala da Espainiako Estatuan. Ostegunez izango da aurten. Batzuek, haien zorionerako, asteburua luzatzeko modua bilatuko dute; eta beste batzuek, ordea, osteguna lan egin eta egun hori beste baterako gordeko dute. Urteroko moduan, data buelta horretarako badira hainbat deialdi, izan festarako, topaketarako edo beste era bateko lana egiteko, zaintzarako, militantziarako edota ikasteko. Ezohikoa den zitarik topatu dugu aurtengo karteldegian, ordea. Hain justu ere Nafarroan, Donezteben, idazketa trebatzeko topaketak antolatu dituzte. Aterpetxe batean sartuko dira 30 lagun inguru, lau egunez, eta makina bat tailer eta hizketaldi izango dituzte goiz, arrats eta gau. Oinarrian dutena zera da: zirriborro egitea. Ideiak zirriborratzetik hasten baita idazten.

Iñigo Satrustegi Andrésen (Iruñea, 1997) ekimenez sortu da Zirriborro egitasmoa. Itzultzailea da ikasketez, irakaslea ofizioz eta ARGIAko kolaboratzailea ere bai kultura gaien orriotan. Aspaldian buruan zebilkion ideia bat, gizartean existitzen den gabezia bat: idazketa, jardun artistiko gisa ulertuta, era kolektiboan landu beharko litzatekeela eta eskaintza, egun, urria dela. “Oso jardun indibiduala da idazketa, askotan behintzat. Badago formatzeko aukera, baina ez horrelako formatu batean”.

Ideia bera edo oso antzekoa zebilen zortzi gaztek osatzen zuten Hatz(a)marka kolektiboaren pentsamendu bileretan, Iruñerrian; kide horien artean zegoen Satrustegi. Duela bost urte sortu zen talde hura, eta ilustrazioz eta testuz osatutako liburu bat atera zuten denen artean, I izenburuarekin. Sorkuntza lanak plazaratzeko aukerak urriak zirela adierazteko helburuz, Iruñerriko sortzaile gazte eta euskaldunei egiten zieten dei “sortzera”.

Zirriborro antolatzeko ideiak, beraz, zerikusi handia du Hatz(a)marka kolektiboaren izatearekin: “Zirriborroren antzeko zerbait egiteko ideia-edo bageneukan, baina zaila zitzaigun zortzi pertsona koordinatzea. Orduan, neuk hartu dut, baina laguntzaile sare handia daukat”.

Nafarroako Gazteriaren Institutuak urtero aurkezten dituen aurrekontu parte hartzaileen iragarkia parean tokatu zitzaion, eta anuntzioa gordetzea erabaki zuen. Aurkeztu, eta lehen fasea pasatuta, herri bozketa egin zen Nafarroako gazteen artean. Hiru proiektu saritu zituzten, bakoitzari 10.000 euroko aurrekontua esleituta.

Non ikas daiteke idazten?
Hezkuntza arautuak zenbateraino laguntzen ote duen sormena lantzen, horixe da askoren kezka. Sorkuntzari loturiko ikasgaiak, sarri, plastikara mugatzen dira, eta plastikak, finean, antzekotasun handiena pinturarekin du, edo marrazketarekin. Sormena lantzera bideratu ohi diren ikasgaietan inoiz gutxitan aurreikusten da ikasleak orri zuri baten aurrean jartzea.

Harago doan kontua da. Izan ere, hezkuntza sistematik irtenda, eskaintza oso urria da sormen idatzia lantzeko. Eskaintza sortu eta “sistematizatzea” falta dela uste du Satrustegik, “apustu serio bat egitea”. Adibidetzat jarri du musika eskolen kasua: “Musika eskolen aldeko apustua egiten da, bistakoa da, eta funtzionatzen du. Horregatik, musika eskola publikoak dauden moduan, egon beharko luke idazketarako eskaintza batek ere. Behintzat zeozer eskaini dadila, eta aztertuko da eskaria. Euskarazko eskaintza sustatu beharko genuke, erdaraz zerbait gehiago egon badagoelako”.

Gobernuak proiektua esleitu zionean, Idazleen Elkartera jo zuen Satrustegik ate joka, laguntza eta aholku eske. Asko lagundu diotela dio, baina ez du berehalakoan ahaztuko eman zioten lehen erantzuna: "Esan zidaten beraiek ere identifikatzen zutela halako tailer edo topaketen hutsunea, baina ez direla gai askorik egiteko, ez dutela dirurik". Horregatik, Satrustegik dio "sintoma" bat dela: "Ez bada erakunde handietatik dirua jartzen, ez da egiten".

Egitarau oparoa
Lehen unetik argi zeukan Satrustegik “idazketaren adiera ahalik eta zabalena” landu nahi zuela, egonaldira doan bakoitzak bateko eta besteko interesak izan ditzakeelako. “Fikzioaren barruan hartzen da narratiba, baina baita antzerkia, haurrentzako ipuinak eta abar ere. Beraz, egitaraua baliagarri izan dadila interesatu guztientzat”, dio.

Egitaraua hartuta, punta bateko eta besteko hizlari eta eduki emaileak topa daitezke. Itzulpengintzaren tailerra nabarmendu du Satrustegik, itzultzailea den heinean, bereziki kitzikatzen duen alorra delako: “Unibertsitatean irakasle izan nuen Isabel Etxeberria izango dugu gonbidatu. Berak irakatsi zigun itzulpengintza badela beste tresna bat sormena lantzeko, ez agian zuzenean aplika daitekeena, baina bai zeharka lantzekoa. Balio du estiloa garatzeko edota gramatikarako, jakina”.

Aisialdirako astia ere izango du Zirriborro topaketak. Udalekuen formatuari eutsita, gaubela modukoak antolatu dituzte, “burua ihesteko”. Ameli ipuin kontalariaz gozatuko dute lehenbiziko gauean; bigarrengoan, Bañolet filma proiektatuko dute; eta azkenengoan, Peru Galbeteren musika eta Uraren oldea emankizun esperimentala izango dute ikusgarri. “Ez da bakarrik formazioa, baizik eta elkar ezagutza, lehen esandakoagatik, oso jardun bakartia delako idazketa”, esan du Satrustegik.

Laugarren eta azken egunean, bestalde, balorazio saio orokor baterako deia egingo diete topaketetan parte hartu duten guztiei: “Helburuetako bat harremana egitea da. Igande goizeko saio horretan ikusiko dugu jendeak ze gogo duen, ea saretze moduko bat antolatzeko asmorik dagoen, jarraipena izango duen... Agian ez da kolektibo bat izango; akaso, besterik gabe, Whatsapp talde bat egin eta elkar laguntzeko taldetxo bat sortuko da, edo agian ez da ezer sortuko. Bertan dagoen jendearen nahien, beharren eta gogoen arabera izango da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dituzte magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-15 | Julene Flamarique
Gabriel Arestiren argitaratu gabeko olerki bat eskuratu du Jon Kortazarrek

Urriaren 14an 91 urte bete dira bilbotar idazlea jaio zenetik. Errota gorria poema eta idazleak dedikaturiko argazki bat Jon Kortazar EHUko katedradunaren esku utzi ditu Zubiri Moragues familiak. Orain arte ezezaguna zen olerkia laster argitaratuko dutela ziurtatu du... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-10-07 | Behe Banda
EHUn, zaharrak berri

Ezin inoiz jakin zer topatuko duzun ikasturtea hasten denean, irailaren lehenak beti ohi dira tentsio altuko garaiak, hiru ala berrogei urte izan. Motibazio altuko garaia, hizkuntza eskolan eta gimnasioan izena emateko unea. Aurten zeramika ere egingo dut, beti izan da nire... [+]


Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude