Ikasturte honetan, lan tokia aldatu zait. Egunero, etxetik lehen baino urrunago joan behar dudalako, eta oro har autoa ahalik eta gutxien hartzera entseatzen naizelako, erabaki dut trenez egitea ikastetxerako bidea.
Lehendabiziko joan-etorritik harrapatu ninduen tren unibertsoak.
Alde batetik, tren munduak gizartearen errealitatetik hurbilago egiten zaitu. Azpiegituren antolaketa tekniko eta administratiboak ezagutzeko plazera baduzu, sorpresaz sorpresa. Akitania Berriak kudeatzen dituen trenendako, txartela hala erosi behar duzula; SNCFaren ardurapean diren AHTrendako, hola. Halako goizez, trenak beranta izanen duela, bezperan egin konponketak ez duelako iraun; holako arratsaldez, trena ez dela abiatuko, gidaria beste tren batean eskas den lankide baten ordezkatzera igorria dutelako... Egoera absurdoak irria zein haserrearekin har ditzakezula esplikatzen dizu kontrolatzaileak, jendetasun kutsua emanez makineria guztiari.
Bestaldetik, zentzugabekeria horietatik urrun eramaten zaitu tren munduak, irudimenezko mundura. Kaira heltzean, argitu gabeko goizean, bakarrik zaude, eta hasten zara asmatzen zer gertatuko zaizun eta nor ikusiko duzun ondoko minutuetan: gaua geltoki zoko batean pasatu duen etxegabeko batek kafea edateko doia galdeginen dizula; adingabeko afrikar ezkutu bat agertuko zaizula laguntza eske; bezperatik mozkorraldia bildu duen batek etxekoak dei ditzakezun eskatuko dizula... Pittaka-pittaka, heldu dira zu bezalako langileak, begiak erdi eroriak, loak hartuak oraino, esku batez bizikletari, besteaz zaku bat edo biri datxezkiela.
Trena hartzean, ez zara nehoiz abiatu zinen bezal-bezalako heltzen. Tren mundu errealak eta irudimenezkoak aldatzen zaituzte, nahi ala ez
Trena heltzen da, orduan. Gau beltza tutaz argitzen du, lehenik, eta laster bere presentzia burrunbatsuz bazterrak osoki betetzen. Barnean, hor daude jadanik zu baino goizago jaikiak, zoin lo, zoin musika entzuten ari, zoin irakurtzen, zoin ordenagailuz ala axotaz lanean. Tupustean, turrustan heldu zaizkizu irakurritako istorioak, eta bidaiariak bana-bana begiratuz, zaude hau ez ote den Murder on the Orient Express-eko eleberritik ateratako hiltzailea; beste hau, Manhattan Transferretik jalgi izaki porrokatua; eta horrek, ez ote zuen Dans le train-eko bihotz ahuleko narratzailearen egitea; eta hura, preseski, Juste avant la nuit-ko emaztea, bere aitzinean eserita denaz bat-batean maiteminduko dena; eta bere gibelekoa, Londonen The Road-eko erromesa...
Trena hartzean, ez zara nehoiz abiatu zinen bezal-bezalako heltzen. Tren mundu errealak eta irudimenezkoak aldatzen zaituzte, nahi ala ez.
Frogatzat dauzkat oraino beste hiru obra literario. Lizardiren Bultzi-leihotik, lehenik, garaiko lirika hunkigarriarekin adierazten dizuna denbora-espazioan mugitzeak iharrausten dizula barneko intimitatea. Michel Butor-en La Modification, gero: narratzailea zuka ari den lehen testua omen da: irakurle posturatik jalgiarazten zaitu, eta protagonistaren rola jantzarazten. Paristik Erromara zoaz, nobela horretan, eta hogeita bat orduz erabat kanbiatzen zaizkizu asmo sakonenak.
Urt Zubiaurre Otamendiren Otzaurte dut gogoan, azkenik (Izenik gabeko lurrak): horretan ere, narratzaile-protagonista irakurlea da, zu zara, eta amesten duzu wifirik ez den geltokiraino eramanen zaituela trenak, Otzaurtera. Edo zuzenago errateko, “trena hartu eta galtzeko nahia” izanen duzu, sei orriz, zure bizi zorotik ihes egiteko.
Tren bidaiak, errealitatean zein fikzioan galtzeko bidaiak dira, biak betan, dudarik gabe.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]