Artikulua hasi da oinez, bazoaz letraz letra, hitzez hitz, esaldiz esaldi eta biribiltzen da paragrafoa. Oztoporik ez, begiko minik ez honek hemen behar zuelako eta ez han, atzera egin beharrik ez ergatiboa falta eta gorpua hiltzailea zela ohartu zarelako. Jaso duzu sarrerako informazioa, edo irentsi duzu amua, egin diozu zeure buruari egileak nahi zuen galdera... Eta erraz eta leun iritsi zara amaierara, ez zegoelako oztopo egin dizun zaratarik, despistatuko zintuen ustekabeko koma bat, jarrita daudelako ideiak hierarkizatzen dituzten puntu eta komak. Liburu, egunkari, aldizkari, testuliburu... erraztuta eta lanbasa ondo pasatuta iristen zaizkigu.
Denek alde egin dutenean, inor iritsi aurretik, inork ikusten ez duen lana egiten dute garbitzaileek. Beraiek bakarrik dakite ia beti zirrikitu hori zikin egongo dela, beste hori jasotzea ahaztu egiten zaiela, eta horrek istripu bat sor dezakeela, bezeroek irrist egingo dutelako ziur, eta ez direlako, erorita ere, zeren erruz jausi diren ohartuko. Gauza batzuk ezkutuan garbitu beharko dituzte, inor ez mintzeko; ordenatutako zenbait gauza ordenatzeagatik muturra okertuko diete, edo kexatuko zaizkie, norbaitek hortxe bertan, erdi-erdian nahi zuelako aulkia, liburua, boligrafo potoa. Eta horiek zeudenean uzteagatik beste norbait pasa ezinik badabil ere, errua garbitzailearena izango da. Beren lana lotsagabe zanpatzen duenik ere bada.
Zuzentzaileak dira gure testuen garbitzaileak. Erredakziotik irteten azkenak, idazlarien miserien lekuko (ordutegizkoak, gramatikalak, heziketazkoak), kexen jopuntu (bakoitzak daukagulako gure estiloa, ez-ikasteko gogoa, ezin ikasia, ezina norbaiti egozteko beharra)... zuzentzaileei esker irakurri ahal ditugu bestela begiak zaurituko lizkiguketen testuak, eta haiei esker ikas ditzake, nahi duenak, hizkuntza irakurgarri egiten duten arauak. Nik Maitane eta Junkal ditut gogoan, itzulpenak egiten ari nintzela ñabarduretan trebatu ninduten zuzentzaile zorrotzak. Beraiei esker naiz hobea. Gehienetan, zuzentzaileei esker ez dugu lotsarik ematen. Ia inoiz ez da beren lanaren garrantzia aldarrikatzen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]