argia.eus
INPRIMATU
Eternitatearen usaina
  • Antzinako Egipton, momifikazio prozesuan, zenbait organo ontzi kanopotan sartzen zituzten, eta hainbat substantziaz osatutako baltsamoak erabiltzen zituzten horiek kontserbatzeko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko irailaren 26a

Berriki Max Planck Institutuko ikerlariek Amenhotep II.a faraioaren inude Senetnay-ren ontzi kanopoetako arrastoak aztertu dituzte eta substantzia zerrenda luzea atera dute: erleen argizaria, landare olioak, animalia gantza, betuna, erretxina, kanela, ilarrak, azido benzoikoa… Momifikazio prozesuaren sofistikazio mailaren eta egiptoarren merkataritza sare zabalaren froga da zerrenda hori.

Gainera, Carole Galvez lurringilearen laguntzaz, baltsamo horren lurrina berregin dute; “eternitatearen usaina” deitu diote eta, oraingoz, Danimarkako Moesgaard museoko bisitariek usaintzeko aukera dute.