Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are “EAE”n ere, izendatzeko manera horrek estaliko balu bezala gure proiektu nazionalaren porrot historikoa, edo itxaronaldi eternoa, nahiago baduzue–.
Bere garaian, gure eztarriek eskertuko zuketen inoiz zer ginen edo zer izan nahi genuen galdetu izan baligute, gure okerraren tamaina zenbakietan neurtu ahal izateko baino ez bazen ere. Gaur egun, aritmetika horiek ez gaituzte hainbeste arduratzen, kopuru edo ehuneko baten gorabeherak ez duelako gauza handirik aldatuko gure ohiko babesgabetasun metafisikoa. Izan ere, zer gara gu? Nafarrak, noski, baina Nafarroa itsasorako aterabiderik gabeko zulo bat da –esateko modu bat da–, eta ez zaigu aski; euskaldunak, ozta-ozta, euskaraduna izatea gero eta gutxiago delako euskalduna izateko bermea, eta bestela galdetu ETBkoei eta enparauei; Euskadikoak ez, jakina. Euskal Herrikoak? Askorentzat nekez, haientzat Euskal Herria Euskadiren sinonimoa baita. Euskadi-nahiak, igual? Baina nork nahi du gabezia edo hutsune batek definitua izatea?
Nafar gaiztoak gara, gainera. Errazago egiten ditugu lagunak Mutrikun edo Apatamonasterion Fustiñanan baino. Izan ere, non dago Fustiñana? Fustiñana existitzen denik ere ez genuke sinetsiko, lau urtean behin hauteskundeak egingo ez balira. Halakorik egiten dugun bakanetan, Aragoi ibaia hegorantz zeharkatzea Mississipi bera zeharkatzea baino gogorragoa egiten zaigu, eta aldiz, maite dugu maite Lizarrustitik beherako pagadia, hain gureak bezalakoa…
Bidegi kasuaren ibilbide judiziala ezaguna da, erreakzioak ere bai. Barkatu esatea, baina… A zer espektakulu botxornosua, anai-arreba baskongadook!
Gure deserrotze eta nortasunaren lausotze horrek, beraz, Euskadira begira jartzen gaitu usu, eta han gertatzen dena kasik gurean gertatuko balitz bezala bizi ohi dugu, ez bakarrik nostalgiaz, baizik eta Osakidetzak osasun zentroak ixten baditu –demagun–, norbera Osasunbideak emango duen hurrengo pausoaren gainean parioak egiten hasten ahal delako.
Hortaz, ez da batere harritzekoa Bidegi auzia interesez segitu izana. Kasuaren ibilbide judiziala ezaguna da, erreakzioak ere bai. Barkatu esatea, baina… A zer espektakulu botxornosua, anai-arreba baskongadook! Igogailuan puzker isil baten usaina aditzen dela esatea motz gelditzen da. Epaileak agindu largespena jendea tontotzat hartzetik gora dago. Hori jendeari kaka egitea da, burutik behera.
Enfin. Mendebaldetik sentimendua elkarrekikoa dela erantzungo didate, ausaz, baina itsasorik gabeko nafartasun kamuts, txistorrizatu eta afrus bat arrastaka eramateko kondena tokatu bazait ere, ez dut Euskadi horretakoa izan nahi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]