Maskara baten aitortza
Yukio Mishima
Itzulpena: Iker Alvarez
Igela, 2023
-------------------------------------------------------------------
Kochan protagonistaren desira homoerotikoaren kontzientzia hartzea eta esperimentazioa kontatzen zaigu Maskara baten aitortza-n. Bigarren Mundu Gerrako azken urteetako diziplinapean kontzientzia hartze hori posible egingo dion normaltasunaren maskara sortu, eta hor arituko da irakurlea maskararen alde batetik bestera. Igela argitaletxeak ekainean euskarari ekarri zion eleberri hau Yukio Mishima gerra-osteko idazle japoniarraren bigarrena izan zen.
Bada, maskararen atzeko desirara filtro gabeko sarbidea ematen dio irakurleari eta hori iruditu zait zirraragarriena. Usainak eta frakak; gazteak eta helduak; emakume biluzien argazkiekin saiatzea baina soldadu eta santuenekin berotzea; musuak eta sexu grinak; obsesioak eta lotsak; haragiaren nahi etengabea eta minaren erotika. Desiraren zirkulazioaren kartografia literario erotiko zehatza egiten du eleberriak.
Euskal munduaren neurrira egindako eskandalu partikularrak jarraitu zion Igelari eleberria argitaratu eta gutxira eta ezin aipatu gabe utzi. Ereinek, Igelaren jabeak, erabaki zuen editorearen kontratua bertan behera uztea. Gaizki-ulertuak bitarteko Ereinek argitu zuen: “Aurreneko kasua izango litzateke munduan kaleratutako langile batek erabakitzen duena enpresaren jarduna noiz gelditzen den”. Arazoaren muina, hala ere, beste bat zen: ez ziren ezarritako errentagarritasun helburuak bete.
Irakurtzean, pentsatu nuen ezetz, ez zela lehenengo kasua izango munduan langileek, are kaleratutako langileek ere, enpresa bat gelditzen dutela. Pentsatu nuen: nork geldituko du lantokia ez bada langileak; nola imajinatu editoriala ez dela geldituko editorearen lanik gabe.
Noski, lan indarra abstraktua izanik beti da ordezkagarria. Kendu langile bat eta jarri beste bat errentagarritasunaren miraria egiteko. Alta, arazoa da lan indar hori konkretua ere badela. Mishimaren itzulpen hau da emaitza konkretu horietako bat. Arduratzekoa da diglosia gorriko Euskal Herri honetan Mishimarena bezalako itzulpenak direla ekonomikoki ez-errentagarriak bezainbat kulturalki guztiz funtsezkoak.
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]