Dürrnberg-eko (Austria) Burdin Aroko gatz meatze batean indusketa lanak egiten ari zirela, larruzko zapata bat aurkitu dute.
2.000 urte inguru ditu, eta egungo 30 neurriko oinetako baten tamaina du; haur baten zapata da, beraz. Material organikoz egina izan arren, meatzeko gatzetan bikain kontserbatu da larruzko pieza eta, horri esker, besteak beste, garai hartan zapatak nola lotzen zituzten jakin ahal izan dute ikerlariek, nahiz eta lokarriak galdu, zuloak garbi ikusten direlako.
Eta, gainera, garai hartan ere haurrek meatzetan lan egiten zutela baieztatu dute.