Desberdinen kluba
Gidoia: Catia Baur
Ilustrazioak: Christophe Bouchard
itzulpena: Miren Agur Meabe
Ttarttalo, 2021
---------------------------------------------------------
Ikasturtea amaitu eta udarako irakurketak aukeratu nituenean ez nuen liburu hau hartu. Josune Muñozek luzatu zidan, esanaz bezala: "Egidazan kasu, gustatuko zaizu". Gustatu zait eta udako oporraldia amaitzeko aproposa iruditu zait, gainera.
Komikiari hasiera emateko autoreak aukeratu duen anekdota ez nuke original gisa izendatuko. Lixto! Hasi da ikasturtea… Pentsatzea ere… Aurten ez nago gela berean, lagunekin. Baina ohiko kezka izanagatik proposatuko digun errelatua irakurtzen segitzeko gogoa uzten digu.
Izenburuak dioskun bezala desberdinak diren laukote batek osatzen du Desberdinen kluba. Harro egoteko moduko ezaugarri bereziak dituzte pertsonaiek, eta honek bakar egiten du gure liburuko pertsonaia bakoitza. Besteek, ordea, deitoragarritzat dituzte eta aurreko ikasturtean mespretxuz tratatu dituztenez hori errepikatuko den beldur dira. Beraietako bat jipoitu egiten dute nahiko hasieran, eta injustizia horren aurrean biktimak hartzen duen jarrera mendekatiari eta horrek sortzen duen kulpa sentsazioari buruzko hausnarketa bat da liburua. Interesgarria iruditu zait oso, pertsonaiak ez biktimizatzeko autoreak egiten duen ahalegina.
Irudi aldetik oso aberatsa da komikia. Alde batetik, orri konposaketa desberdinak aurkituko ditugu: hiru bineta luzekin dituena, sei binetaduna, hiru bineta itxi eta hiru ireki dituen seiko orrialdea, orri osoa hartuko duen binetarik gabeko irudia, bostekoa, bineta bertikalak dituenen bat edota bineta borobil bat. Bineta irekiek arnas handia ematen diote liburuari eta oso iradokitzaileak direla esango nuke, aproposak, ondo aukeratuak eta burutuak. Trazua garbia eta fina da; erraz jarraitzen da irudiek kontatu nahi digutena. Eta koloreen aldetik, gama handia erabili du koloreztatzaileak; matizez betea, oso bizia eta erakargarria.
Izenburu horrekin (Desberdinen kluba) eta eskola giroko kokapenarekin haurrentzako liburu baten aurrean gaudela pentsa genezake. Ikasturte hasierak, baina, askori eragiten digu urduritasuna, nagia, beldurra. Agian ez duzu zerbait burutsua irakurtzeko gorputzaldirik izango. Liburu hau erraz irakur dezakezu. Baina emango dizu zer pentsatua.
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]
Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.
"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa.
Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]
Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]