OmnesViae (latinez, bide guztiak) online proiektua erromatar galtzaden mapa interaktiborik osoena da.
K.o. IV. mendeko Tabula Peutingeriana ibilbide bilduman dago oinarrituta, galtzadez gain, bidean zeuden ostatuen berri ere jasotzen zuen mapan.
Google Mapsen antzera, Inperioko gune batetik bestera bidaiatzeko bide egokiena kalkulatzen du aplikazioak, 2.000 erreferentzia punturi esker. Horretarako, nahikoa da Ab (nondik) eta Ad (nora) gelaxkak betetzea eta Ostendere (erakutsi) botoian klik egitea. Eta Fere Dies-en klik eginda, bidea egiteko zenbat egun behar ditugun ere esango digu.