Gero dioenak

ANTTON OLARIAGA

Urtez urte porroskatzen doan erlaitzan gaindi ibili ginen kresalaz mozkortzen. Hondartzetan, oihala hedatzeko tokia aurkitzea genuen kezka, uhainetan itzulipurdika aritzea, azala uretan zimurtu arte. Kurritu genituen bortu urrunak, mendiak zein goragoka lehiatzen diren lekuak; duela zenbait urte uda betean elur eta izotz aztarnak zituzten eta gaur biluzirik eguzkitan kiskaltzen diren mendien aitzinean loriatu ginen. Han, belardi zabal eta berdeak ziren lekuetan, soro idor eta horiak dira orain bistak ematen duen bezain urrun. Anartean, Landes eta Biarnoan gaindi arto landek fresko iraun zuten, ureztaturik, usaian bezala eta auzoak pizina eraikitzen hasi ziren, baimena di-da lorturik, nahiz eta hondartzatik bi kilometrotara bizi. Hondarkinez pentsatu ordez, nahiago izan genuen zigarro bat erre ilunsentiari so, konpostagailuaren inarrostera joanik baino. Ongi pasa genuen zenbait egunez, dirua zegoeno gastatzen, norberaren xilkoaren periferiatik hara dena urrunago haizatuz, gure zerbitzuko langile prekarioen egoeraz kezkatu gabe eta alokatu genuen bizitegia ea norbaitek faltan ote zuen arranguratu gabe. Denek bezala iragan genuen uda, betaurreko beltzak goizetik arrats soinean, bakean eta lorian.

Hori arazoa ere bada, bizi garelako aldatu gabe, urgentziarik gabe, biharamunaren axolarik gabe, bizia betiko segurtatua bagenu bezala, etorkizunaren atarian ez bagina bezala. Zergatik gara hainbeste ez-aldatzen? Zergatik ditugu gauzak egiten beti bezala, denek bezala, urgentziarik ez balitz bezala? Alta, ingurumenari begirako kezka partekatzen omen du jendeen %80k.

Zein ondorio luke Tom Cruise ikusteak gobernuen eta lobbyen planak deuseztatzen, mega-business delakoen kontrako borroka batean murgildurik?

Urgentzia ez du nehork ukatzen baina nehor gutxi da aldatzen. Eta nago ez dugula oraindik beldurrik aski, hori dela arrazoinetarik bat ez-aldatzeko, eta ez dugula proposamenik horretarako. Segitzen dugu berdintsu, ez baita aipu eta proposamen seriosik egiten. Eginak zaizkigun informazio saioetan, baita proposatuak zaizkigun fikzio eta denbora pasa guzietan ere, irudi katastrofistak agertzen zaizkigu, dena sute eta gosete, gertatu arau, eta horien amaiera gisa jendartearen suntsiketa baizik ez da aipu. Aldiz, aipu baikor eta pedagogia gutxi ikusten ditugu aldaketaren alde.

Squid Game seriearen haritik zapartatu ziren zapata xurien salmentak baita modaz pasatu kirol jantzi itsusiena ere. Brad Pittek kafea (kapsula kutsagarritan ekoitzia) edaten duenean, markaren salmenta eta kafe kontsumoa emendatzen da %20 urtebete barne. Zer gerta daiteke horrelako serie edo publizitate batek bizi eredu berri baten aipua eginen balu? Konpostagailuen erabilpena agertuko balitz bideo jokoetan, edo uraren berrerabilpen sistemak gauza arrunt gisa integratuko balira Netflixen? Zein ondorio luke Tom Cruise ikusteak gobernuen eta lobbyen planak deuseztatzen, mega-business delakoen kontrako borroka batean murgildurik? Ez ote luke onura gehiago eszenario negargarriak plazaratzeak baino, trantsizioa serioski abiatu duen herri bat aurkezteak? Frantses gobernuak ingurumenaren eta bizi eredu berrien aldeko mugimenduak kriminalizatzea baino, ez ote lituzke ahots horiek integratu beharko?

Beti biharko uzten dira jada atzokoak diren erronkak eta alertak gutxiesten. Beraz, nola asmatuko du norberak zein den garatu behar duen eredua, erakusten bazaio dena den paretaren kontra goazela, altxatzen direnak gaizkileak direla eta bizi kalitatea kontsumoaren indizeak badu markatzen?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude