Euskaraz bizi nahi dugu?

Gure egunerokoan pantailek presentzia oso handia dute. Izan ere, zenbat aldiz begiratzen diogu mugikorrari egunean zehar? Eta tablet, ordenagailu edota telebistari?

Zorionez, gero eta gehiago hitz egiten ari da pantailez. Pare bat asteko tartean, hiru aldiz irakurri dugu haien inguruko aipamenen bat prentsa idatzian. Horiek irakurtzean hainbat zalantza sortu zaizkigu: zertaz ari gara pantailetaz hitz egiten dugunean? Zer ikuspuntutatik hitz egiten da pantailen inguruan?

Azken aldian, tamalez, pantailetan euskara sustatzearen aldarrikapena streaming plataforma zein telebista formatuetara bideratuta dauden ikus-entzunezkoetara mugatu da. Izan ere, pantailen inguruan sare sozialetako edukiaz hitz egiten denean, gehienetan, kanpo mehatxu bezala ikusten da.

Sarea, eta bereziki, sare sozialak hizkuntza hegemonikoei (gaztelania, frantsesa edota ingelesa, adibidez) atea irekitzen dieten tresnak direla aipatu izan da, garai batean rockarekin gertatu zen bezala. Baina, gaur egun, rocka ez al da euskal musikaren parte? Zenbat pertsona gerturatu dira euskarara garai batean gure hizkuntzarentzako mehatxutzat hartu zen musika estilo horri esker?

Sarea gure egunerokoan presentzia handituz joan den heinean, euskara erdigunean duten proiektuak sortu dira. Bere garaian Hertzainak edo Zarama taldeek rockarekin egin zuten moduan, hainbat lagun pantailetan edukia euskaraz sortzen gabiltza, atsegin ditugun ikus-entzunezkoak euskaratzen ari gara eta bideojokoen, rolaren, manga eta animearen, zinemaren zein Kodi bezalako tresnen zaleok elkarguneak sortu ditugu Sareak eskaintzen dituen aukerak baliatuta. Inork ezer esan gabe antolatu eta martxan jarri gara, bozgorailuetatik pantailak munduaren akabera direla esaten den bitartean.

Gurea bezalako hizkuntza komunitate batean ezin dira gutxietsi Sareak hizkuntzaz gozatzeko eta normalizaziorako ematen dituen aukerak

Gero eta jende gehiago gara Interneten euskaratik eta euskaraz bizitzeko bidea egiten gabiltzanak; Youtube, Twitch, Tik Tok eta Instagram bezalako sare sozialetan edukia sortuz edota puntako film, telesail zein bideojokoak euskaraz egon daitezen lan eginez, adibidez.

Hala ere, gaur egun, euskaldun gehienok sare sozialak, streaming plataformak edota bidejokoak erdaraz kontsumitzen ditugu eta bilaketak erdaraz egiten ditugu. Izan ere, askotan ez dakigu atsegin dugunaren inguruko edukia euskaraz dagoen, eta egotekotan non edo nola topa daitekeen.

Pantailei buruz eztabaidatzeak beharrezkoa izaten jarraitzen duen bezala, gurea bezalako hizkuntza komunitate batean ezin dira gutxietsi Sareak hizkuntzaz gozatzeko eta horren normalizaziorako ematen dituen aukerak.

Horregatik, oso garrantzitsua da euskara erdigunean duten proiektu eta edukiak bultzatzea: sare sozial ezberdinetako eduki sortzaileen lana ezagutzera emanez, gai espezifikoen inguruko euskarazko komunitateak sustatuz, Zer Non Ikusi bezalako tresnak ezagutu eta zabalduz edota euskarara itzultzen, bikoizten edo azpititulatzen direnak kontsumituz, adibidez. Beraz, euskaraz bizi nahi dugun heinean, garrantzitsua izango da halako espazioak ezagutu eta kontuan hartzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude