Benetan identifikatutako egoerak


2023ko abuztuaren 30ean

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik ikusi, Biga benetan identifikatu gabeko animaliaren eta haren adiskideen abenturekin baino. Teo hilezkorrarekin izan zuten fase nahikoa intentsoa, baina istorioak baino marrazkiek harrapatzen zituzten, jolas moduan hartuta pertsonaia hau eta beste topatzea.

Bigarekin ez, animalia urdinaren xelebrekeriek zoraturik dauzkate, oheratzean zaharrenak gazteenari bizpahiru istorio irakurtzeraino –laburrak baitira abenturak, bi orrialdekoak ia denak–. Tarteka barrez entzuten ditugu umeak, Biga eta haren lagunen pasadizo eta ateraldiengatik. Adiskidetasunaz mintzo dira Astiberrik plazaratutako Biga bildumako bost liburuak, lagunen arteko  konplizitateaz, inbidiaz, aliantzez eta sarri konturatu gabe egiten diren traizioez. Eskolan eta haren inguruan gertatzen dira abentura asko, baita Bigaren etxean ere, non bere gurasoek etengabe borrokatu –zentzu onean– beharko duten haren ahalmen harrigarrien aurka.

Samurtasunez kontatzen dituzte istorioak Romain Pujolek eta Vincet Cautek, bihurrikeria bihurrienak bezala desamodio istorioak edota klaseko azpiratzaileen arlotekeriak. Umeen unibertsoan ohikoak direnak bildu dituzte liburuetan, eta agian horregatik erakartzen dituzte hainbeste. Istorio laburrak izateak ere izango du loturarik –aspertzeko betarik ez dute ematen–, baita animalia bakoitzaren izaera bereziak ere, edo Cauten marrazki koloretsuek, edo liburu bakoitzaren amaieran dauden jolasek: asmakizunak, hieroglifikoak, Non dago Wally? tankerakoak, ariketa matematikoak...

Bego Montoriok, Jon Muñozek eta Aintzane Atelak euskaratu dituzte bost liburuak (Benetan identifikatu gabeko animalia; Super laguna!; Errekreazioak, klik eta ekin!; Biga endreda-makila eta 2023an plazaratutako Bat eta bakarra). Aitortzen dut pertsonaien ahotik ateratako espresio batzuek kirrinka eragin didatela apur bat, "jasoegiak" direlako-edo, haur eta gurasoek gutxitan erabiltzen dituztenak; baina, aizue, horrelakoak ere naturaltasunez txertatzen baditugu umeen egunerokoan, hori alde.

Ez dakit Bigaren liburu gehiago izango ditugun euskaraz –frantsesezko jatorrizkoan bada seigarren bat–. Zain izango gaitu etxean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-20 | Julen Azpitarte
'El Eternauta' komikia
Eternitatearen nabigatzailea

Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz,... [+]


2023-06-01 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


‘?'o!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk

Ziburu da Durango berria. Txikian. Baina hori da maite dugun formatua ere. Abendu hasierarako hamaika idazle eta musikari izan ohi dira lan berriak kaleratzen dituztenak, baina bada ekainaren lehen asteburua ere kontutan hartzen hasi denik. Ño! komikia aurkeztuko dute... [+]


‘Irati’ komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu dute

Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein... [+]


2023-05-03 | Jon Torner Zabala
Mitoen itzalean

Gustukoen ditudan komikigileez galdetzen didatenean ez dakit zer erantzun. Ez dut autore fetitxerik. Penagarria da arrazoia: gehienetan, komiki –edo nobela– bat irakurri eta denbora gutxira ahaztu egiten zait egilea nor den, berretsi ahal izan dudan moduan Aztarna... [+]


Eguneraketa berriak daude