Kazetaria eta Lunática (Aldartetsu) liburuaren (Libros del KO, 2022) idazlea da Andrea Momoitio. Irantzu Varela kazetariarekin batera kultura eta pentsamendu feminista sustatzeko Bilboko Alde Zaharreko Sinsorga kulturgunea sortu berri dute.
Ekainaren 23an zabaldu zituen ateak Bilboko Sinsorga kulturgune feministak. Noiz eta nola sortu zen egitasmoa?
Zerbait sortzeko ideia aspaldikoa da. Kontua da Pikara Magazine-n egoitzaren pareko eraikinean zuela Irantzu Varelak bere bulegoa. Denborarekin argi izan genuen ez zuela zentzurik bi lokalak mantentzeak, eta, zalantzarik gabe, elkarrekin egotea zela onena. Poliki-poliki ideiari forma ematen hasi ginen, hainbat lokal ere begiratu genituen, baina ideia bertan behera gelditu zen. Egun batean, Bilboko Plaza Berritik atera nintzenean, eraikina parez pare ikusi nuen eta argi izan nuen han izan behar zuela. Ideia berpiztu zen horrela.
Elkarrizketa batean irakurri nuen zuei joatea gustatuko litzaizuekeen tokia sortu nahi zenutela. Faltan botatzen dituzu Sinsorgaren gisako erreferente eta espazioak?
Ez dut uste falta direnik, aterpe eta babesleku feministak betidanik izan baititugu. Batzuetan klandestinoagoak izan dira, beste batzuetan agerikoagoak, baina beti egon dira Bilbon eta Espainiako Estatuko beste hainbat txokotan: Raposa Bartzelonan eta Oveja Negra Madrilen, esate baterako. Egia da normalean espazio txikiagoak izaten direla guk sortu dugun bilbainada honekin alderatuta…
Kultura eta pentsamendu feminista sustatzeko espazioa da Sinsorga. Nola kudeatuko duzue eta zer eskaintzen du egitasmoak?
Eraikinak lau solairu ditu eta bakoitzean hainbat eskaintza aurkitu daitezke; garito bat, denda bat eta egitasmoak egiteko eta harpidedunentzako espazio ugari. Garitoa hiru zerbitzarik eta arduradun batek kudeatzen dute, eguneroko eskaintza bermatzeko. Janaria Sustraia kooperatibak ekartzen du eta guk eskaintzen dugu lokalean. Denda, oraingoz, Irantzuk eta biok kudeatzen dugu eta bertan aukera dago emakumeek eta irizpide feministak dituzten markek egindako produktuak eskaintzeko. Eta harpidedunentzako gunean, urteko kuota baten truke aukera dago espazio desberdinak erabiltzeko.
"Arazo asko izan ditugu lan egitera etorri diren tipo askorekin: kuestionatu gaituzte,
gure arkitektoaren lana zalantzan jarri dute"
Lehen, ezkontza soinekoen denda izan zen eraikina, eta orain, 300 lagun ingururen diru ekarpenei esker, lau solairuko kulturgune feminista bilakatu duzue. Obraren ardurandunak emakumeak izatea zen zuen erronka. Nolakoa izan da prozesua?
Nahiko zaila izan da. Batek baino gehiagok abisatu zigun hala izango zela, eta bai, egiaztatu dugu. Auzolanean parte hartu nahi zuten emakumeak aurkitzea ez zaigu bereziki kostatu; zailena izan da legeak eskatzen dituen baldintzetan lan egiteko talde bat aurkitzea. Desesperatzeko modukoa izan da, ez soilik obra bere horretan, prozesu osoa baizik. Hilabete asko pasa genituen geldirik: arkitektoa bere lana egiten ari zen, udalarekin kontaktuan, baina ezin ezer egin. Prozesua nekagarria izan da.
Prozesu honetatik dokumentala ere sortu duzue.
Sinsorgaren proiektuan lanean hasi ginenetik Irantzuk eta biok argi izan genuen, seguruenik biok kazetariak garelako, garrantzitsua zela istorioa azaltzea, kontakizunak sortzea funtsezkoa delako. Al Borde Films-eko lagunekin hitz egin genuen eta hasierako ideia hura nortasun gehiago duen produktu batean bilakatu dute azkenik. Prozesua nolakoa izan den azaltzeaz haratago doa. Ezin dut gehiegi aurreratu, 2025ean argitaratuko da.
Sinsorga zabalik egon den aste hauetan izango duzue bitxikeria bat baino gehiago kontatzeko, ezta?
Horietako bat dokumentalean azalduko dugu, ikusi beharko duzue! Hala ere, arazo asko izan ditugu lan egitera etorri diren tipo askorekin, ez gaituztelako ongi tratatu: kuestionatu gaituzte, gure arkitektoaren lana zalantzan jarri dute… Tira, horrek agerian uzten du patriarkatuak eta bere engranajeak ezin hobeto funtzionatzen duela.
Espazioaren ateak zabalik daude edonorentzat, transfoboak eta faxistak salbu. Nola bizi duzu eskuin muturraren gorakadaren testuinguru hau?
Elkarrizketa egiten ari garen egun honetan pegatina bat jarri digute Sinsorgaren atarian. Tira, testuinguru hau erne bizi dugu, jaso ditzakegun erasoei adi, bai fisikoak zein birtualak. Baina, batez ere, Sinsorgaren ateak zabaldu genuenetik ikusi dugunagatik, babes handia dugula uste osoa daukagu. Eta jakina, gertatzen dena gertatuta ere, irmotasunez erantzungo dugu.
Testuinguru honetan, zergatik dira beharrezkoak Sinsorga bezalako espazioak?
Azken hauteskundeen emaitzarekin denbora pixka bat irabaztea lortu dugun arren, faxismoak mehatxatzen jarraitzen gaituelako eta espazio propioak behar ditugulako, gure pentsamendu feminista sustatzeko, elkarrekin egoteko eta etorriko denari aurre egiteko.
“Feminismoaren sozializazio politikoa gogoratzen dut armairutik atera nintzen unean hasi zela, agian zertxobait lehenago. Bolloa izatearen inguruan erantzunak bilatzen hasi nintzenean topo egin nuen feminismoarekin eta, orduz geroztik, bidelagun izan dut. Gerora, Pikara Magazine aldizkarian murgildu nintzen ikasketen bigarren urtean. Ordura arte, argi nuen matxismoaren eta heteropatriarkatuaren aurrean non kokatzen nuen nire burua, baina, noski, zorionekoa izan nintzen Pikara-n ia neurrira egindako eskola bat aurkitu nuelako. Kazetaria izan nahi nuen txikitatik, ez dut sekula beste aukerarik ikusi. Gogoratzen naiz txikia nintzenean auzoko emakumeak elkarrizketatzen nituela eta gero etxera joaten nintzela solasaldiak Word-era pasatzera”.
Azaroaren 20an Donostiako Le Bukowski tabernan abiatuko dute elkarlanean egindako jaialdia. 40 artista, aktibista, pentsalari eta kolektibok hartuko dute parte. Amaiera Gasteizen izango da, ZAS espazioan.
Egin berri dira Euskal Herriko Emakume* Abertzaleen Topaketa Feministak, azaroaren 16an, Laudion. Trantsizio feminista dimentsio guztietan lelopean 500 feminista elkartu ziren. Egun osoz amets egin zuten, utopiak lortzeko bidea marrazteko eta mugimenduko kideak ilusioz betetzeko.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Entitate sozial honen langileek Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken batzordean agerraldia egin dute haien lana azaltzeko. Hizlariek etxebizitza duinak, bizileku zein lan baimena erraztea eta osasun mentaleko baliabide publiko gehiago eskatu dizkiote Foru Gobernuari... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Baionan Loverdose eta Atharratzen Bekat’uros egin den bezala, Oztibarren (Nafarroa Beherea) Debrien Figurak feminismoaren eta transfeminismoaren inguruan antolatutako egunak arrakasta izan du.
Urriaren 24tik Espainiako Estatuko hedabide guztietako lerroburuak eman dizkiote Iñigo Errejóni, eta maiztu arte erabili dute haren izena, ezker-eskuin. Gutxitan ikusten den zarata mediatikoa lortu du, eta badirudi oihartzunak luze jarraituko duela. Orain... [+]
‘Xoka. Jite disidenteak’ jardunaldiak antolatu ditu Ehgam Nafarroak. Hiru saio eginen dituzte Iruñeko Laban: azaroaren 5ean, 13an eta 19an.
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
91 urte zituela, urriaren 27an hil da Heletan jaio eta Baionan bizi zen militante feminista, abertzalea eta ekologista. Ehorzketa urriaren 30ean izango da Heletako elizan.
Seme-alabari lehenengo abizena amarena jartzea baimentzen du legeak Hego Euskal Herrian, duela urte batzuetatik, baina sozialki oraindik urrun dago parekidetasuna. Tradizio patriarkalak, inertziak, aitak (eta haren familiak) gaizki hartzeak, baita ofentsatzat ere… pisua... [+]
Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.