Robot maitea

Irakurri berri dut, Kate Darling, Massachusettseko Teknologia Institutuan aritzen den ikertzaileak eskaini duen azken elkarrizketa. Besteak beste, ideia pare batek eman dit zer pentsatua: “Adimen Artifizialaren aroan gaude, di-da batean pasa gaitezke beldurretik maitasunera” eta “laster ez da arraroa izango robot batez maitemintzea”.

Dagoeneko ba omen dira etxeko robotak etxekotzat hartzen dituztenak, eta, ondorioz, bizidunak balira bezala onartzen dituztenak. Orain hamarren bat urte Spike Jonzek zuzendutako Her pelikulan planteatzen dira, naturaltasun osoz, antzeko harremanak.

Kate Darlingek harreman horiek sor ditzaketen ondorio legalak, sozialak eta etikoak aztertzen ditu, eta bere burutazioak plazaratzen. Eta nik, nire motzean, nireak atera nahi ditut.

Laster, ustez akatsik izango ez duten “etxekoak” sortzeko aukera izango dugu. Nolakoak nahi ditugun, halakoak izango dira. Fisikoki, eta harremanak izateko erari dagokionean ere bai.

Matxismoz betetako gizarte honetan, gizonezko askok, gure bikotea diseinatzeko aukerak aurrean jarriko balizkigute, nolakoa aukeratuko genukeen pentsatzeak erabat beldurtzen nau. Besteen askatasuna norberaren aurkari delako usteak gauza onik ez dakar.

Ez gara, zorionez, robotak. Egunerokoan sortzen zaizkigun zalantzei eta kontraesanei aurre egiteak ematen dio harremanari inperfekzio erakargarria

Eta, hezkuntza, eliza, komunikabide, gizarte ilun eta abarren eragin mugatzailerik ez bagenu, gure “etxeko berri” denak izango ote lirateke gaur ditugun bikoteen genero berekoak? Eta, generoa zehaztu beharra al dago harremanak sortzeko? Erabat aske bagina, ez genuke beste aukera batzuk probatzeko erabakirik hartuko? Bikoteez ari naiz, baina aukeran dozena erdi bat etxeko robot hauetako izanez gero, batez bakarrik maiteminduko ginateke, edo, denak batera maitatzeko modua aurkituko genuke?

Kate Darlingi robotez maiteminduko garela irakurtzean, pentsatu dut harreman perfekturik ez dudala nahi. Ez gara, zorionez, robotak. Geure eta ondoan ditugunen “akats” txikiek egiten dute interesgarri harremana. Egunerokoan sortzen zaizkigun zalantzei eta kontraesanei aurre egiteak ematen dio harremanari inperfekzio erakargarria.

“Harreman inperfektuak”. Pablo Milanés aritzen da horretaz El breve espacio en que no estás abestian. Zatitxo bat etorri zait gogora. Horrelako zerbait dio: “Oraindik ez diot galdetu 'geratuko zara?' / Beldur handia diot 'inoiz ez' erantzunari / Nahiago dut partekatua izatea, nire bizitza hustea baino / Ez da perfektua, baina hurbiltzen da, besterik gabe, nik amestu nuen hartara”.

Egunen batean robot bat gai bada, harreman aske nahia hain era gozoan azaltzeko, oker nengoela aitortu, eta, agian, beraz maiteminduko naiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


Teknologia
Joan zaitez...

2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Eskuak

Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


Primaderako liliak

“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]


Trump, berriro

Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Eguneraketa berriak daude