23 urte bete berri ditu Iruñeko Nicolette tabernak. Iruñerrian musika elektronikoan berezitutako taberna ia bakarra zen ireki zutenean, beste inolako tabernak baino estetika zainduagoa izan du, hileroko programa jasotzen zuten afixak diseinatzaile nabarmenek egin dituzte. Baina elkarrizketa egin eta biharamunean utziko diote Eva Gomez Ullate del Pozok (Iruñea, 1964) eta Santos Ayesa Marinek (Murillo del Fruto, 1973) erritmoaren klubeko jabe izateari.
Nola hasi zen hau guztia?
1990eko hamarkadaren bukaeran musika elektronikoaren inguruko talde bat zegoen Iruñean, Los caracoles deitzen zena. Jende mordo bat. Festa ibiltariak prestatzen genituen. Talde hori, lehenago, El club de alterne deitzen zen. Hainbat tabernatan antolatzen genituen jaiak. 1999ko gabon zaharrean hasi zen geure taberna hartzearen kontua. Hasieran hiru bazkide izan ginen. Hirugarrenak gay liburu-denda bat zuen San Martin ardandegiaren, gaur egun La inopia taberna denaren, parean.
Taberna izan arte, Sanferminetan San Martin ardandegian antolatzen genuen jaia. Haiek eguneko festa bukatzean gu sartzen ginen gurea antolatzera gauez eta toki hartako pintxo ohikoa barraskiloak zirenez hartu genuen Los caracoles izena.
Eta Nicolette nolatan hartu zenuten?
Nizan lan egiten nuen garaian bazen legenda bat esaten zuena hiru astelehen jarraian San Nikolasi kandela bat jartzen bazenion lanean ongi joango zitzaizula.
Eta orduan Santosek-eta ikusi ninduten nola joan nintzen orain itxita dagoen txinatarren denda batera, Zapaterian, kandela bat erostera, eta nola sartu nintzen San Nikolas elizan. Eta orduan pentsatu genuen areto honi jarriko geniola San Nikolas, baina trabestitua eta frantsesez, hortik Nicolette. Eta hasieratik jarri genuen Nicolette est venue, Nicolette etorri da, Nicolette ha venido. Frantsesez, euskaraz, gazteleraz.
Nola lortu duzue hain musika fina astero?
Jende asko ginen, baina ez genuen toki finkorik. Tabernak zeuden, beti musika bera jartzen zuten eta gero dantzalekuak zeuden. Gu Alde Zaharrekoak ginen, beste auzoetan bazen jende modernoa, baina Alde Zaharrean ez zegoen musika txukuneko tabernarik. Orain, 2000 urtea begiratzen duzu, eta eman dezake ordurako gurpilik gabeko kotxeak zebiltzala kaleetan, baina ez, historiaurrea zen. Ez zegoen alternatibarik eta oinarri sozial handi bat genuen guk.
Urteotan Txabik eraman du musika programazioa, inolako xantaiarik eta hipotekarik gabe aritu da, nahi duena egin du, zorrotz eraman du programazio osoa, berak ezagutzen du musikaren mundu horretan jendea.
23 urteren ostean, Iruñean musika fina duten taberna gutxi, ez?
Guk hori ez dakigu. Mendian zaudenean ez duzu mendia ikusten. Jendea datorkizu esanaz: ze musika puska daukazun, ze taberna puska. Baina zu zaude egunerokoan, puskatu dena konpontzen, edariak mugitzen, sortu den arazoari irtenbidea bilatzen, hurrengo hilabeteko afixarekin... Eta gazteagoa zarenean, ba lantokitik atera eta zoratzen zara. Gelditu gabe egon gara 23 urtez.
Ongi atera zaigu, baina oso gaizki atera zitekeen. Garai txarrak ere pasa ditugu, gogoan dut Alde Zaharrean zurgatzailea sartu zutenean, 2008ko krisia. Baina beti jarraitu dugu, adibidez hilero diseinatzaile fin batek egiten zituen afixak. Hilero.
Musikan erreferentea izan da Nicolette, baina baita giroko taberna gisa ere. Nola sentitu zarete?
Begira: hau giroko tabernatzat hartu izan da hiru sortzaileetatik bi maritxuak ginelako. Eta ados, jendeak jostailuzko zakilak jartzen zituen buruan eta film pornoak proiektatzen ziren hormetan. Eta hona maritxu asko etorri da, baina berez ez da izan giroko taberna bat. Bai eta ez.
Giroko taberna bat baldin bada, maritxuen taberna bat da Nicolette, baina ez da izan giroko taberna bat. Iruñean baziren giroko tabernak (A la carga, El 40), maritxu-maritxuenak. Baina horiek gizonentzako soilik diren tokiak dira, oso kode zehatzekin, eta oso lurralde komantxea da. Txortan egin nahi badut esango dizut, baina txortan norekin egingo duzun aurkitzeko toki bat ez zait interesatzen.
Gainera, taberna bat bakarrik gizonekin ala emakumeekin izugarri nazkagarria da. Ala taberna bat bakarrik heterosexualekin nazkagarria da. Arazoak daude. Taberna batera ez badoaz emakumeak tabernak ez du funtzionatuko. Eta neskek gustura egon behar dute gainera. Ez daitezela atzean egon lau gizonkote. Eta hona etorri dira genero guztietako eta zaletasun guztietako pertsonak, eta ez bazaizu hemen dagoena gustatzen, zoaz parkera. Alegia, zuri gustatzen bazaizu, ongi etorri, baina gustatzen ez bazaizu, zoaz, ongi portatu behar zarelako. Niri giroko taberna bat oso gauza kontserbadorea iruditzen zait. Ez dut nahi.
Are gehiago, maritxu asko etorri izan da eta alde egin du. Baina guri antigoalekoa iruditzen zaigu kontzeptu hori, giroko tabernarena, aspergarria.
Arazoak izan dituzue?
Kaka zaharra hasi bezain laster moztu izan dugu beti. Eta gero oso lagungarria da proiekzioetako batzuetan zakil batzuk tente badaude. Ergelen bat sartzen bada segidan ematen du buelta eta badoa. Horretarako dira zakil horiek. Jendilajearen kontra funtzionatzen du. Jendilaje horrek Iruñeko taberna guztiak dauzka bere girorako. Gainera, seigarren zentzumen bat garatzen duzu eta badakizu sartzen dena ze jarrerarekin sartzen den.
Zer izan da Nicolette zuentzat?
Gure etxea izan da, guztiaren gainetik. Oso zorrotzak izan gara, sartuko den jendearekin eta estetikarekin. Gure etxean gure arauak, horri esker egon gara hain gustura.
“Atezaina jarri behar izan genuen. Udalak isunak eta isunak jartzen zizkigun baimendutako edukierarengatik. Eguneko tabernetan hemengo kontrolak jarriko balituzte ia taberna guztiek izango lituzkete isunak. Edozein asteburu eguerdian istripu larriak gerta daitezke, dauzkazu zakurrak, gurpil-aulki bat, haurrak, fikus bat, baina isuna guri jartzen ziguten. Erabaki genuen ez genituela, isunen bidez, udaltzainen soldatak ordaindu nahi. Jarri genuen atezaina eta, horri esker, askoz gusturago dantzatzen zen hemen, gusturago zegoen jendea.”
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]
82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.
Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
RR
Nork: Maialen Lujanbiok
Noiz: azaroaren 21ean.
Non: Katakraken (Iruñea) plazan.
----------------------------------------------
Hementxe gaude, Katrakakeko aulki guztiak beteta, hementxe. Erorien monumentua eta Landaben hizpide, hasi da koplaka emanaldia edo... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]
Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]
Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]