argia.eus
INPRIMATU
Esklabo jabeen oinordekoak boterean
  • Reuters agentziak argitaratu berri duen ikerlan baten arabera, AEBetako politikari asko esklabo jabeen oinordekoak dira.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko uztailaren 12a

100dik gora kongresukidek eta gutxienez Auzitegi Goreneko bi kidek arbaso esklabistak dituzte. Horietako bat da Julia Brownley Kaliforniako kongresukide demokrata. Familiaren iragan esklabistaren berri izateak sakonki eragin diola adierazi du, baina funtsezkoa dela iragan horren aitortza egitea.

Ikerlanean parte hartu duten adituen helburua ez da inor pertsonalki seinalatzea, baina esklabotzak oraindik egungo politikan duen eragina nabarmendu dute: AEBetako Kongresuan ere badira esklaboen oinordeko bakan batzuk, baina esklabo jabeen oinordekoak baino askoz gutxiago dira.