Azpimarratzekoa da Anjel Lertxundik euskal letrei egin dien ekarpena. Paperera eramandako literatura dago batetik, zineman proiektatutako letrak bestetik, baita komikian edo zutabegile moduan argitara emandako pentsaerak ere. EHUren Uda Ikastaroetan, Alex Gurrutxagaren eta Beatriz Zabalondoren gidaritzapean antolatu diren jardunaldietan, Lertxundiren idazle sena eta haren obra izan dute aztergai Miramar Jauregian. Kontxako Badiara begirako suite-an, bakoitzak beretik, mintzaira ederrean hitz egin dute Anduren inguruan; luxuzko captatio benevolentiae-ak denak.
Norbaiten izateari eta obrari gorazarre egiteko, haren lanak eta haren ekarpenak aztertzeko, normalean, hil arte itxaron ohi du gizarte honek, akaso, behin pertsona zenduta, gauza onak erraz asko esaten direlako. Eta geroz eta gehiago luzatu denboran, orduan eta errazagoa izan ohi da kritiketarako aukera zabaltzea –halakorik ez legoke gaizki artista baten obra zintzoki aztertu nahi bada, joera argia baitu herri honek laudorioetara soilik mugatzeko, eta oso ondo dago, baina bistan da, inork ez du dena ongi egiten, eta ongi etor bedi kritika–.
Kontua da, Anjel Lertxundiren obra aztertu dela Anjel Lertxundi bera presente egonda saio guztietan. Eta nola ez, adi-adi erreparatu die bere obraz mintzo ziren hizlarien esanei. Bueltan haiek ere bai berari, buruarekin gora eta behera edo ezker-eskuin egiten ote zuen frogatzeko. Lotsa eta urduritasun partekatuak, beraz. Laudorioak entzun dira, kritikaren bat ere bai, genero oreka apalari apunteren bat. Estimatzekoa zintzotasuna.
Hamaika hanka ditu Lertxundiren ibilbideak, eta horiez hitz egiteko, hamaika gonbidatu pasatu dira ekainaren 29 eta 30ean Miramar Jauregitik. Hamaika hanka, punta batekoa bakoitza, eta elkarren osagarri ere bai aldi berean, transbertsalak direlako asko. Itzala utzi du Lertxundik, eta itzala utziko du oraindik ere.
“Ahal zidaten González abizena jarri. Gogoratuko duzue: Arkonada eta gero Realera iritsi zen atezaina zen González. Oso ona zen egia esan, baina itzal handia zeukan, Arkonada, eta egia esan, aspaldian, inork ez du bera gogoan”. Horrela, ongi ekin zion hitzartzeari Andoni Egañak eta ezin hobe deskribatu zuen handi bati jarraipena egitearen enkargua jasotzea zer den. Egañak, plazaz plaza aritzeaz gain, besteak beste, azken urteotan, luma astintzen du egunero Berria egunkarian. Ikastolan irakasle izan zuen Anjel Lertxundiri eman zion erreleboa duela sei bat urte, egunkariko arduradunek eskatu baitzioten Anduk makina bat urtez egindako zutabeari nolabaiteko jarraipena emateko –“eman ahal bazaio” hamabost urte hain era ederrean egin dituen norbaiti–. Horixe bera zioen Egañak, González atezainaren antzera, ez ote zen bera ere itzalean geratuko.
Zutabegintzaren alorrean bederen, Egañaren erreferente izan da Anjel Lertxundi. Egun, sail eta forma propioak oso bere ditu Egañak, baina hartu dizkio zenbait joera Lertxundiri, idazterakoan, esaterako. Goizean jaiki, kasurik onenean Zarauzko malekoitik paseoa eman, etxera itzuli eta idaztera jarri, egunean egunekoa idatzi. “Autokonfiantza handia behar da horretarako, e, Andu?!”. Goizeko hamarretarako, entregatuta eduki mila eta ehun karaktereko testua. Okupazio handia ez, berez, baina okupazioa preokupazio bilakatu daitekeela nabarmendu du, aparteko gaitasunik ez bada hori gainditzeko.
Egañaren arabera, Lertxundik badu “idazle giharra” eta erakutsi du hamabost urtetan idatzi dituen zutabeetan. Fikziorik errealistena sortzeko gaitasuna du. Ipuin kutsuko istorioa kontatu, hura irauli eta irakurleari galderak sorrarazi; hori guztia, lerro gutxi batzuetan. Hitzak hitzekin lotzeak baitu grazia, eta ez hitzek eurek soltean. Zer konta ere badu Lertxundik, “almazen sakon eta atondua” baitu. Gero, kontatu duena benetan jazo zaion ala asmatu duen, irakurleak pentsa dezala. Eta asmakizunekin berdin, norberak deszifra ditzala. Baina oinak lurrean izan ditu beti Lertxundik, eta ez da gehiegi aldendu irakurlearen posiziotik.
“Bere testua problema besterik ez da”
Zutabeak irakurtzen dituenak irakurtzen ditu eta irakurri nahi ez dituenak orria pasatzea erabakitzen du. Baina nahitaez, ezinbestean, Lertxundiren testuekin lan egin behar duenak, zer erremedio du?
Antton Olariaga ilustratzaile eta marrazkigileak argi du: “Ez dakizue ondo zer den idazle batek, eta zer esanik ez Anduk, testuak zuri bidaltzea, gero zuk irudiak egiteko”. Ironia eta seriotasun tonua maisuki eta ohikoa duen eran nahasi zituen Olariagak, eta Lertxundiri jaurti zizkion labankada eta labankada artean maitasun keinuak oso bistakoak izan ziren. Serio jarrita, hatza altxatu eta jendeari begiratuta, honela esan zuen: "Tipo honi esker ez balitz, ez zen halako fikziorik sortuko euskaraz. Beraz, Andu, eskerrik asko".
Idazlearen eta ilustratzailearen arteko harremanaz mintzatu zen Olariaga, eta hainbat aholku eta azalpen eman zituen hitzetatik irudietara ideiak eramateko. "Izenei ez egin kasurik, eta adjektiboei gutxiago; bide okerrera garamatzate eta enbarazu egiten dute, ez dute ezertarako balio. Erreparatu behar diegu pertsonaia horien ekintzei, sentimenduei, hitz egiteko moduei".
Horrez gain, idazleak idatzitakotik harago ere sortu daitekeela defendatzen du Olariagak, eta hori kontatzeko, anekdota bat baliatu zuen, Lertxundirekin izandakoa. Ume baten alboan zakur bat txisa egiten marraztu zuen behin Olariagak, nahiz Lertxundik zakurrik ez zuen aipatzen testu horretan. Harriduraz aipatu omen zion idazleak ilustratzaileari, ea zertan ari zen. "Axola al du? Umeei gehiago gustatu baietz irudi hau". Erakargarritasunaren alde, testua mantenduta betiere, sortzearen aldekoa da Olariaga.
“Idazle kanonikoa eta apala”
Andoni Egaña bezala, Anjel Lertxundiren ikasle izan zen Nerea Arruti ere, eta hortik datorkio literaturarako sena, hura zelako "gure territorio libre bakarra"; "literatura da aske izateko territorio bakarra Anjel Lertxundiren literaturan".
EHUko irakaslea eta literatur kritikaria da Arruti, baina kosta egiten zaio "beharko lukeen satelite izaerari" eustea: "Literatur kritikariak garenok, nahitaez, distantzia mantendu behar dugu. Baina Anjel Lertxundirenganako distantzia mantentzea ez zait batere erraza; niretzat, Anjel Lertxundi ez baita Anjel Lertxundi, Andu baizik". Tonu oso intimoan, beraz, oroitu zituen irakurzaletasunean murgiltzera eraman zituen errudunak: "Akordatzen naiz inoiz izan dudan irakasle talde bikainean ezagutu nuela Andu zuzendari zela: Mariasun Landa, Txiliku, Ane Mujika eta beste asko. Akordatzen naiz hezkuntza berritzailea, kritikoa eta konfiantzazkoa jaso genuela, hain zuzen ere erretorika hori erabiltzen ez zen garaian".
EHUra itzuli aurretik, Eskoziako Aberdeeneko unibertsitatean literatur arloko irakaslea izan da hainbat urtez Arruti. Bere esanetan, Eskozian badago Irlandako literaturarekiko zaletasun berezia, baita Euskal Herrikoagatik ere, eta zer esanik ez, irakasle euskalduna edukita. Bada, ikasleen eskariei kasu eginda, Lertxundiren obra ingelesez aztertzeko erronka egin zion bere buruari, baina zailtasun ugari topatu zituen bidean: ez dago Lertxundiri buruzko iruzkinik nazioarteko hedabideetan, eta beraz, ezin landu ikasleekin. "Apaleko idazlea da Andu, bistan da. Idazle kanonikoa da: idazleen idazle, nahiz gero bere ibilbide akademikoa ez duen egin izan eredu klasikoan".
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.
Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?
Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]
Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.