Udako despiste informatiboan, berri batek erakarri du nire arreta, hauteskunde kanpainekiko adikzioaren ondorioz, Argentinako gorabeherei adi nabilenez. Argentinak yuanetan ordaindu omen dio NDFri, orain ordaintzea zegokion zorraren zati bat. “Zegokion” horrek barnean daraman subjektibotasun guztia kontuan hartuta. Batzuek AEBen alde egin zuten Argentinaren alde baino, beren garaian (beren garai guztietan egiten duten eran, izan Menemek, izan Macrik: alderdi desberdinekoak izanagatik, berekoak diruditenak), eta orain kontuak, BRIC ametsa gero eta urrunago. Dolarrak falta. Yuanak aukeratu. Kontua da dolarra AEBetako txanpona dela, yuana Txinarena, eta, azken aldian, bi herrialde horien izenak elkarren segidan irakurtzeak suspentse musika ekartzen du gure belarrietara.

Nork ematen digu beldur handien? Hori ere landuta dago ziur asko, jakin gabe nonbait baikaude, eta nahi gabe, ez dugu beste nonbait egon nahi. Noren mendeko garen ebatzi nahian pasatzen dugu bizitza. Merkatua librea omen den mundu honetan, dardara egiten dugu AEB ez den potentziaren bat neurriz kanpo indartzen bada; alegia, ekonomikoki itzal luzeegiz dabilenari akats demokratikoak ikusten amaitzen dugu. Huawei, Tik Tok, Trumpen zergak... dena da onargarria, aberastea demokratikoa baita, konpetentzia nori egiten zaion... orduan ez, noski; eta gainera ez dugu zerraldorik ikusten. Zerraldoak Txinari egozteko tentaldiak izan ziren, asko, pandemia garaian (Argentinan Sputnik txertoaren alde egin zuten). Eta zerraldoak, ikusi, gerra deklaratuetan ikusi ditugu, Ukrainan, kasu. Txinak atzera egin duenetan lasaitu gara gerretan, eta aspaldi da beldurtzen garela. Gogoan dut Belgraden, Jugoslaviako gerran, Txinaren enbaxada bonbardatu zuten eguna.

Ukrainan Hitler aipatu da, Naziak, Bigarren Mundu Gerraren osagai pseudoideologiko sinplifikatuak ekarri nahian; baina, agian, Lehen Mundu Gerra aipatu behar genuke gehiago. Merkatu librean, konpetentzia ez delako azkartasunean oinarritzen, armek ezartzen dute zer erosi nahi dugun ere. Ukrainan Txina, Argentinan yuana... Eta zer desiratu behar genuke? Noren mende egon nahi dugu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Eguneraketa berriak daude