“Badira behin gure lana entzunda izena jarri diotenak jasaten duten indarkeriari”

  • Zilindro handiko motoak atsegin ditu Ainara Garcia Goitiandiak, eta bere egunerokoa ere zilindro handiz bizi du, abiadura eta erritmo handian. “Zeozer txarto dagoela” pentsatzen zuen jada txikitatik. “Zergatik da baloia beti mutilentzat? Zergatik egon behar dugu emakumeok bazter batean, kromoetan olgetan?”. Goitiandiak “feminista erradikal” gisa identifikatzen du bere burua, amorruz bizi baitu emakume izan edota sentitze hutsagatik zapaldua izatea. Langile klaseko familia batean hezi eta hazia, hegan egiten ikasi du, eguneroko ametsak erronka gisa hartu eta poliki-poliki bere proiektua sortuta: www.sorginkeriairratia.eus.

"Feminista erradikalak gara, ez mutur batekoak ala bestekoak garelako, zapalketaren muineraino joaten garelako baizik". (Argazkia: Hodei Torres)

Podcastak oso modan daude.
Guretzat moda baino askoz ere gehiago da. Une latzetan beti pentsatu izan dut zeinen garrantzitsua den umorea. Emakumeok umorerik gabe hil eginen ginatekeela uste dut, hamaika zapalkuntzari aurre egin behar izaten baitiogu egunerokoan. Horiek denak umoretik lantzea eta eraldatzea errazagoa dela pentsatzen dugu, eta dibertigarria da.

Libertad Daganzorekin batera egin dut lan, bikote ederra osatzen dugu, irri eginez kontzientzia ere sortzen dela uste baitugu biok. Emakumeekin eta emakumeentzat egiten dugu irratia, feminismo erradikaletik. Egun, emakumeek espetxeetan duten egoera ikertzen ari gara, eta umore puntu batekin lantzen ez badugu gaia, egoera zinez tamalgarria azaleratuko genuke, hala delako. Baina geure buruaz guk bai egin dezakegula barre, eta ez gizonek haien gizonkeriaz.

Besteak beste, umeen ipuinak larrutzen dituzue.
Lan asko dago esparru horretan. Pentsa, orain Sirenatxo atera dute berriz, sirena bera arrazializatua da eta jendeak “iraultzaile” gisa hartu du orokorrean, baina esklabo izaten jarraitzen du oraindik. Kondaira guztiz patriarkala da, eta arazoa ez da zuria ala beltza izatea. Azal beltzekoa bihurtu delako modernoak eta inklusiboak ote gara orain... Bere ahotsa, buztana eta erreinu osoa galtzen jarraitzen ditu gizon batengatik. Hori da mezua, eta ez besterik.

Gu Ursula sorginaren alde gaude; bera da sirenatxoari aurre egiten dion bakarra.

Erromantizismoan, ordea, sorgina beti gaizto...
Ursula lodia da, itsusia, azala morea du eta karrankaria da. Irudi horrekin, nola izanen da haurren gustukoa? Eta uste duzue berak dituen botereekin, argal, polit eta zuria izatea ezinezkoa zaiola? Berak nahi duelako da morea, itsusia eta ubela.

Ederra eta piztia klasikoa ere oso gogorra da: zahar edo agure batekin ezkontzen dira neska txikiak, eta edertasuna barruan dagoela esaten zaie. Imajinatuko genuke alderantziz izango balitz? Oso mezu gogor eta gordinak dira, arriskutsuak. Ipuin hauek larrutu eta diren bezala kontatu behar dira.

Podcasta eraldaketarako bidea izan daiteke?
Jakina. Orain arte egindako ibilbidean denetarik ikusi dugu eta gauza asko heldu zaizkigu. Jendeak babesa eman digu eta gurekin asko ikasten duela esan. Badira emakumeak behin gure lana entzun ostean izena jarri ahal izan diotenak oharkabean jasaten ari ziren indarkeriari. Modu dibulgatiboa da geurea, eta zabaldu behar dugu, izenik ez duena ez baita existitzen. Guk informazioa eskaini eta eraldatu egin nahi dugu feminismotik. Indarkeria mota asko ezin izan dugu izendatu denbora luzeegian.

Politikoki zuzena da “feminista erradikala” izatea?
Feminista erradikalak gara, ez mutur batekoak ala bestekoak garelako, zapalketaren muineraino joaten garelako baizik. Duela 50 bat urte sortu zen egungo feminismoaren olatua sexu askatasunaren ildotik, eta bulkada horretan sortu zen feminismo erradikala: prostituzioaren abolizionista, generoaren abolizionista... Edozein salerosketaren abolizionista. Ni horrekin identifikatzen naiz. Langile arrunta ezin da saldu edo erosi, eta emakumea bai, amodioaren eta sexuaren izenean? Beste kolektibo batzuetan permititzen ez dena, emakumeekin egiten da.

Sorginkeria Irratia izena ez da kasualitatea, ezta?
Akelarrearen kontzeptua oso zikinduta ikusten da gizartean, eta guretzat akelarrea emakumeen batasuna da, batzarra, gure minak, gogoetak, irriak eta jakintzak partekatzea ahalbidetzen duena. Hori zen lehen ere, baina zikindu egin da, eta hitza garbitu nahi dugu proiektu honen bidez. Sorgina ez da hitz itsusia; hitz ederra da, eta akelarrea ere bai. 

Sorgin eskola ere baduzue.
Podcastarekin hasi ginen baina harago joateko aukera ikusi orduko aurrera egin dugu. Berriki, unibertsitate ikasketak egiten ari diren emakumeentzako formakuntzak eskaintzen ditugu gerta daitekeen indarkeriaz ikas dezaten. Kontzientzia feminista handiko emakume gazteekin lan egiteko aukera dugu, eta esan dezakegu Euskal Herrian emakume feminista kontzientziatu eta formatuak ez direla falta, zorionez.

Sorgina erratzarekin ala erratzik gabe?
Erratzarekin, dudarik gabe. Baina erratza ez zaborra garbitzeko, hegan egiteko baizik. Gure entzuleei, irratian, erratza hartzeko aukera luzatzen diegu, gure egitasmoa babesteko modu bat delako. 

Ardi beltza

Haur zela, “gizonen jokabidea” zuenean, gizarteak zuzendu egiten ziola sentitzen zuen. Ardi beltza sentitzen zen sarri. Berak nahi zuena egiten segitzen zuen, ordea. Etxekoen gainetik, lagunen gainetik, munduaren gainetik... “Munduak egunero erasotzen gaituela sentitzen dugunean, oso bakarrik sentitzen gara”, azpimarratu du, “Feminismoa aurkitu arte, noski”. Mugimendu feministako kidetasuna atsegin du. Ahizpatasunean ibiltzen da gustura, eta garaian eskas zituen aliatuak ez zaizkio falta gaur egun. Jada ez da ardi beltza.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-10-15 | Sustatu
Jabetze Eskola Gasteizen, feminismoaren adibideen ildotik, euskalgintzarako

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk elkarlanean Euskaldunentzako Jabetze Eskola martxan jarriko dute, euskaldunok ahaldundu, eta ondorioz, jendartea eraldatzeko asmoz. Aurkezpen hitzaldia urriaren 30ean egingo du Garikoitz Goikoetxeak. "Hizkuntzaren... [+]


Lantokietako isilpeko doluaz

Hau irakurtzen duzunerako, ez dakit zenbat herri izango ditudan bihotzean eta zenbat gogoeta buruan. Idatzi hau bidali baino lehen, izan naiz Arantzan, Tolosan, Elgoibarren eta Ondarroan, Hausnarrean liburua aurkezten.


Nafarroan chemsex-ari erantzun koordinatu bat emateko baliabideen eta agenteen beharra mintzagai

Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


“Esplorazio martxak” egingo dira Amurrion ikuspegi feministatik, hiri segurtasuna hobetzeko

Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude