Eternitatearen nabigatzailea

  • Hector German Oesterheld (1919 -1978) gidoilari eta Francisco Solano López (1928​ –2011) marrazkilari argentinarrek sortu zuten El Eternauta komiki klasikoa 1957etik 1959ra bitartean, telebistaren eragina txikia zenean, eta komikiaren ospea eta harrera, aldiz, masiboa. Sasoiko zientzia fikzioaren ordezkari, kontakizuna hainbat gairen inguruan ardazten da, hala nola, erresistentzia, adiskidetasuna, estralurtarren inbasioa, terrorea eta humanitatea. Halaber, istorioaren protagonista Juan Salvok askatasunaren aldeko borroka kolektiboa ordezkatzen du. Orain, 60 urte baino gehiago pasa direnean, "behin-betiko bertsioa" kaleratu dute.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Argentinako historia popularraren ikonoa bilakatu da El Eternauta, baita Latinoamerikako komikigintzarena ere. Horiek horrela, espainieraz idatzitako lehen eleberri grafikotzat ere jotzen dute adituek. Baina ez da soilik horretan geratzen: komikiak biltzen duen istorioaren hamaika irakurketa politiko eta sozial egin dira hamarkadaz hamarkada. Eragina izan zuten idatzi eta marraztutakoak. Osterheld eta bere lau alabak Argentinako diktaduran desagertu ziren 1978an, Jorge Rafael Videla tiranoaren morroiek atzeman ondotik. Izan ere, obra jazarria eta debekatua izan zen diktadurak iraun zuen urteetan, hain justu, 1976tik 1983ra. Horren guztiaren ondorioz, El Eternauta komikiari mito edo historiko izaera erantsi zaio.

Bada, Planeta argitaletxeak oraintsu itzal handiko komiki horren behin betiko bertsioa plazaratu du: zuri beltzeko 350 orrialde, formatu etzanean; orain arte argitaratu den bertsio fidelena dela esan daiteke.

Halaber, Netflix plataformak ikus-entzunezko bertsioa ere iragarri du: Bruno Stagnaro zuzendari eta Ricardo Darín izango da Juan Salvoren azalean sartuko den aktore nagusia. Zinemagileak argi esan du, era pertsonalean, haurtzarora bidaiatzen laguntzen diola: “Eternautak nire aita irudikatzen du, hala oroitzen naiz, nola ekartzen zituen komikien asteroko faszikuluak. Uste dut nire bizitzan osorik irakurri nuen lehen gauzetako bat izan zela, 10 urterekin, eta eragin handia izan zuela nire herrian egindako fikzioa ulertzeko moduan”.

Post-apokalipsitik, inbasiora
El Eternauta 1950eko hamarkadako zientzia-fikzio klasikoaren emaitza da, zeina emanaldika eman zen argitara 1957tik 1959ra bitartean, Hora Cero aldizkarian. Juan Salvo izeneko Eternauta du protagonista. Salvok, metafikziozko ariketa baten bitartez, komikiaren gidoilaria bisitatuko du, bere bizitzaren historia kontatzeko asmoz: elurte misteriotsu batek Eternautaren bizitza hondatu du, elur-malutak ukitzen dituzten pertsona guztiak hil egiten baitira. Era berean, gizateriaren etorkizuna kolokan jarriko duen inbasio estralurtar bat aurreratu besterik ez du egingo elurte fosforeszenteak.

Hala, lehenengo 70 orrialdeetan istorioa giro post-apokaliptikoan garatu izanagatik ere, handik gutxira, biratu, eta estralurtarren inbasio klasiko batekin egingo du topo irakurleak. Lehenengo zati hori Daniel Defoek 1719an idatzitako Robinson Crusoe eleberriko protagonistak bizi duen isolamenduarekin lotzen da: protagonistak, elurtearen ondorioz, “heriotz-ozeano” batean daude bakartuta. Osterhelden hitzetan: “El Eternauta, hasieran, Robinsonen nire bertsioa izan zen. Gizonaren bakardadea, inguratua, preso hartua, ez jada itsasoak hartua, heriotzak baizik. Ez Robinsonen gizon bakartua ere, baizik eta familia duen gizona, lagunak. (...) Hori izan zen abiapuntua. Gainerakoa... gainerakoa bakarrik hazi zen, bakarrik hazten den bezala, uste dugu, eguneroko bizitza”.

Kontakizunaren bigarren fasea, inbasioarena, berriz, askoz epikoagoa da, abentura zaleagoa. Komikiaren behin betiko bertsioaren hitzaurrean, Juan Sasturainek azaltzen duenez, “istorio zoragarri eta tragiko bat da, noren aurka borrokatzen ari diren inoiz jakingo ez duten absurdora hurbiltzen dena, Gaizkia, Gorroto kosmikoa, erresonantzia iluna, baita psikoanalitikoa ere”. Narrazioa Buenos Aires hiriburuaren kartografia ezagunean garatzen da. Hala, abentura klasikoetako irla misteriotsuak eta altxor piratak eraldatzen ditu idazleak kale, metro geltoki edo futbol zelaietan.

Horiek horrela, askoz boteretsuagoak diren etsaiei aurre egin beharko diete kontakizunaren protagonistek. Tantaka erakusten den mehatxu horri kontra egiteko, idazleak protagonista-zerrenda korala osatu zuen, ideia zehatz bat azaltzeko asmoz: humanitatearen aukera bakarra etsaiari aurka egiteko batera jardutea da. Horrela, hainbat klase eta izaerako gizakiak gehituko dira borrokara, besteak beste, intelektualak, langileak, militarrak eta gazte lotsagabeak. Orduko pentsamendu eta jarrerak tarteko, emakumeen zeregina etxera eta familiara mugatzen da, akzioa gizonezkoen inguruan garatzeko. Ondorioz, idazleak heroi kolektibo bat osatzen du; hau da, herria bera, AEBetatik zetozen superheroi indibidualista eta liberalen jarrerarekin kontrajartzeko, eta, ziurrenik, etorkizun hurbil batean herri argentinarrak pairatuko zuen zapalkuntza diktatorialaren itzalaz ohartarazteko.

Testu blokeak
Gaurko komikigintzarekin alderatuz gero, El Eternauta testu asko biltzen duen istorioa da. Alde horretatik, irakurketa neketsua izan daiteke, baina istorioaren egiturak ez du zirrikiturik erakusten, eta Solano López marrazkilariaren estilo urria bikain egokitzen da tiretan antolatutako orrialde etzanetara. Testu saldo hori, baina, Osterhelden estiloaren marka da, bere zaletasun eta ogibide guztien gainetik, literatur zale amorratua baitzen –marrazkilari, kazetari, gidoilari, idazle, geologo eta dibulgatzaile zientifiko jardun zuen–. Hartara, garaiko zientzia fikziozko zinematik baino, tartean, Them! ("Haiek!") (Gordon Douglas, 1954) eta Invasion of the Body Snatchers ("Ultragorputzen inbasioa")(Don Siegel, 1956), Osterheldek gehiago edan zuen literaturatik. Ondorioz, bere lana, eta beste hainbat aitzindarirena, funtsezkoa izan zen komikigintzak merezi zuen prestigioa jaso zezan eta goi-generotzat hartua izan zedin.

Joera literario nabarmen horren harira, oso esanguratsua da 1980an plazaratutako Historia de la historieta argentina ("Argentinako komikiaren historia") liburuan Carlos Trillo eta Guillermo Saccomanno idazleek Oesterheldi eginiko elkarrizketan kontatzen dena:

Trillo: Inoiz ez dizu lotsarik eman komikiak idazteak?
Oesterheld: Ez.
Trillo: Genero handi eta genero txikien artean maiz egiten den banaketa dela–eta galdetzen dizut.
Oesterheld: Alderantziz. Komikigintza genero handia da. Izan ere, zer irizpiderekin definitzen dugu zer den handia edo txikia? Nire ustez, objektiboki, genero handia audientzia handiarekin lotzen dut. Eta nik Borgesek baino askoz audientzia handiagoa dut. Alde handiz gainera, eta ziur nago Borgesek ere gidoiak idatzi nahi izango zituela, Argentinako idazle askok bezala.
Saccomanno: Orduan ez dizugu berriro galdetuko gidoilariei buruz.
Oesterheld: Berriro diotsuet. Nik ez dut ia komikirik irakurtzen, nik literatura irakurtzen dut. Etengabe irakurtzen dut. Eta Borgesek gauza bat ateratzen badu, joan eta erosi egingo dut. Horiek dira nire iturriak. Esandakoak ez nau errudun sentiarazten; egile onak irakurtzen ditut: Stevenson, txikitatik. Edo Salgari, esan dizuet.
Oesterheld: Ez.

Literaturarekiko grina hori odisea ahaztezin baten nabigazio-egunkari bilakatu zuen Oesterheldek. Herrialde baten tragedia iragarri zuen zientzia fikziozko abentura, zeina diktaduraren aurkako matxinada gisa irakurtzen den. Herriaren altxamenduaren aldarria haizatzen duen istorioa.
Finean, eta Sustarain hitzaurre-egilearen hitzetara bueltatuz, “Eternauta-ra beti itzuli behar da. Arrazoi literario asko daude, arrazoi historiko asko, irakurketa posible asko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Komikiak
‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


2023-12-15 | ARGIA
‘Ño’ komikiaz solasaldia, gaur Bilboko La Sinsorga kulturgunean

Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.


Euskarazko komikien HernaniKomik II. azoka

Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan


Mikroa eskuan eta irribarrea ezpainetan

Ño!
 

Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023

------------------------------------------------------

Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]


2023-09-27 | ARGIA
‘Ño!’ komikiaren erakusketa inauguratuko dute ostegunean Hernanin

Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.


2023-09-01 | Jon Torner Zabala
Nafarroako Komiki Azoka, hiru astez Iruñean eta Lizarran

Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]


2023-08-30 | Jon Torner Zabala
Benetan identifikatutako egoerak

Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri

----------------------------------------------------

Hamaika ipuin irakurri dizkiegu  etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]


Ankerra izan behar

Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023

 

2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]


2023-06-01 | Jon Torner Zabala
'Ño!' komikia
"Irabazi dugu aukera espazio batzuetan gure umorea egiteko"

Emakume bertsolarien esperientziak erdigunean jarrita, bertso saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar eszena jaso dituzte Ño! komikian (ARGIA, 2023) Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta testuen egile Miren Artetxek eta Eli Pagolak. Mamuak, trabak, heldulekuak eta... [+]


Superheroiak ez ziren Kryptonen jaio

1929ko krakaren aurrean herritarren aldartea altxatzeko asmoz sortu ziren lehenengo komiki liburuak AEBetan. Gidoilariek eta marrazkilariek ez zeukaten beren lan eskubideak defendatuko zituen superheroirik ordea.


‘?'o!’ komiki liburua kaleratu du ARGIAk

Ziburu da Durango berria. Txikian. Baina hori da maite dugun formatua ere. Abendu hasierarako hamaika idazle eta musikari izan ohi dira lan berriak kaleratzen dituztenak, baina bada ekainaren lehen asteburua ere kontutan hartzen hasi denik. Ño! komikia aurkeztuko dute... [+]


‘Irati’ komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu dute

Irati filma egiteko inspirazio iturri izan den izen bereko komikia aurkeztu dute gaur Koldo Mitxelena Kulturunean. Irati komikia, izatez, duela urte asko sortu zuten Juan Luis Landak eta Joxean Muñozek, gaztelaniaz. Orain, ordea, euskaraz ere irakur daiteke, Erein... [+]


2023-05-03 | Jon Torner Zabala
Mitoen itzalean

Gustukoen ditudan komikigileez galdetzen didatenean ez dakit zer erantzun. Ez dut autore fetitxerik. Penagarria da arrazoia: gehienetan, komiki –edo nobela– bat irakurri eta denbora gutxira ahaztu egiten zait egilea nor den, berretsi ahal izan dudan moduan Aztarna... [+]


Eguneraketa berriak daude