Urkulluk askotan aldarrikatu du sistema kapitalistaren muinean dagoen publiko-pribatu elkarlana, baina lotura hori gaur zertan den azaltzeko inolako asmorik gabe. Publikoa osagarria eta menpekoa denean, ezin dituenean merkatuaren interesak zanpatu, eta lege bidez inposatutako mugetan garatu behar denean, elkarlana egon badago noski, baina pribatuaren mesedetan eta bere zerbitzura. Beraz, egiari zor, “publikotik merkatua”, “publikoari esker pribatua” edota “publikoaz pribatua” izango lirateke besteak beste, gaurko agintari politiko nagusien ahotan elkarlan hori deskribatzeko entzun beharko genukeen formulazioa.
Zaharren egoitzei buruzko dekretua aldatzeko Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen aginduan, sektoreko langileen eskakizunak jasotzen dira, baita jendartean COVID krisian sortutako egonezinak ere. Testuan hitz egiten da egoitzen tamainaz eta kalitatezko zaintzarako funtsezkoak diren ratioez; jasotzen da egoitzak ikuskatu behar direla, zerbitzua hobetzea etengabeko ahalegina izan behar duen neurrian. Are gehiago, eztabaida feministetan sortu, ikasi eta garatu diren kontzeptu berri batzuk ere badakartza: pertsonak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema eta zaintza ekosistema, besteak beste.
Horiek guztiak biltzen ditu dekretuaren aldaketak. Eta publiko-pribatu elkarlanerako gaurko eredura eramaten ditu… gauzak orain dauden bezala utzita. Jasotzen dira eskakizunak, baina horietako bat bera ere ase gabe. Eredu berriaz hitz egiten da, baina eredua bere horretan mantentzen da aldi berean. Alegia, publikotik zaintza alorrean dauden interes pribatuak babestu eta ziurtatzen ditu. Pertsonak eta eskubideak edo negozioa zaindu auzian, negozioak irabazi du berriro ere.
Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]
Irati Mogollon soziologoak (Lezo, 1991) hausnarketa saioa bideratu du asteazkenean Laudioko Lezeaga Aretoan. Zaintzaren antolakuntzari buruz hausnartu eta etorkizunera begira jartzea proposatu du, bai jendarte moduan zein banaka.
Sakanako pertsona zaharrei babesa emateko proiektu pilotua da Teknoadineko Landab. Bizilagunen parte hartzea “funtsezkoa” dela nabarmendu du Nafarroako Gobernuak.
Bizitza Zaintzeko izenpean, ekonomia soziala ardatz duen irabazi asmorik gabeko elkarte bat sortu dute etxez etxeko sei langilek, Urola Kostan (Gipuzkoan). Ideia sinplea da: enpresen irabaziak langileen esku uztea. Merkatuaren prezioak mantenduko dituzte; hau da, erabiltzaileek... [+]
Orain arte kudeaketa zeraman enpresa pribatuarekin kontratua eten eta Patronatuko Batzordeak erabaki du Zaintza Lanak SL udal enpresa publikoren esku uztea egoitza. Eraikinean obrak egingo dituzte eta egoiliarrentzako lekua murriztuko dute eraberritze lan horien ondorioz.
Iraultza txikien akanpadan parte hartu nuen uztailean, zaintzari buruzko hausnarketa egiteko. Mahaiaren inguruan bost emakume eseri ginen: Arabako etxe- eta zainketa-langileen elkarteko Laura eta Shirley; Denon bizitzak erdigunean taldeko Paula eta Ainhoa; eta Kukuso taldeko... [+]
Donostiako La Paz egoitza Mondragon taldeko GSR kooperatibak kudeatzen du, Egiako auzoan. Hain goiz esnatzeak adinekoentzat lan karga handiagoa eta arreta okerragoa ekartzen du.
Maria Josefari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik ahizparen eta alabaren artean zaintzen dute; gaixotasunak eragindako beldurrez, zailtasunez eta zamaz mintzatu da Maite, Maria Josefaren alaba.
Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioen Elkarteko kidea da Soraya Agirre. Berak orduka egiten du lan zaharrak zaintzen, baina elkarteko %90 egoiliarrak dira, zaintzen duten zaharraren etxean bizi direnak. Alokairua lortzeko eta lan baldintzak... [+]
Boomer belaunaldi deritzonak populazioaren piramidea buruz behera jarriko duela diote aurreikuspenek. Bizi-itxaropenaren luzapena dela eta, 1949-1968 urteen artean izandako jaiotza-tasa altuek piramidearen goialdea borobilduko omen dute datozen urteotan. Duela hilabete inguru... [+]
Berdintasun Ministerioak Estatuko Zainketen Estrategia martxoaren erdialdean aurkeztea aurreikusten du, Gizarte Eskubideen Ministerioarekin lankidetzan. Legegintzaldia amaitu aurretik, alderdi aurrerakoiek zaintza-sistemaren ibilbide-orria ezagutarazi nahi dute. Gaiari... [+]
Prentsaurrekoa egin dute Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren egoitzan jasaten duten egoera bortitzaren berri emateko. Zapalkuntza esparruak anitzak izan arren, etxebizitzaren alorrean zentratu dute aldi honetan irakurketa: "Arrazakeria dela, klasismoa, pobrezia, etxebizitzaren... [+]