Agertu dira ekaineko trinkoko ikasleak klasera. Maloteenak harroxko, baziloi...; beste batzuk lotsati, nagitsu... Euskaltegikook ia urtero joaten gara libre duten hilabete hori nolabait betetzera, C1 lortzea aitzakia hartuta. Gure helburua ez da horrenbeste titulua lor dezaten, ez bada euren euskararekiko harremanari beste ikuspegi bat eskaintzea. Lehenengo galdera egin diegu: zer esaten dizuete irakasleek zuen euskarari buruz? “Ez dugula egiten, eta egiten dugunean txarto egiten dugula”. Bikain hasi gara.
Ez dute txarto egiten! Askok lortuko dute C1, nahiz eta oraindik ez duten behar. Komunikazio gaitasuna badute, baina hanka sartzeko beldurrez aritzen dira, eta sarritan ez zaizkie hitzak eta esamoldeak ahoratzen, baina hori erreferente eta ohitura faltaren ondorioa da.
Aurkezpenak egiteko jokoa egin dugu: lau bost galdera elkarri binaka jarrita, eta kidearena denen aurrean kontatu, ea gezurra harrapatzen dugun. Txikitan nolakoak ziren, nolakoak diren orain eta zeintzuk diren euren ametsak, batetik, eta euskararekin izandako esperientzia positibo bat eta negatibo bat, bestetik. Esperientzia positibo bi baino ez dituzte kontatu: behin oporretan, urrun zeudela, Orioko familia bat entzun zuten euskaraz eta egundoko poza eman ziela batek; behin euskaraz hitz eginez, eta hain zuzen egiteagatik, ligatu eta bere lehen musua horrela jaso zuela beste batek. Tamalez, bigarrenaren kasuan horixe zen sartutako gezurra. Esperientzia negatibo guztiak eskolarekin egon dira lotuta. Zenbait irakasle ondo baloratuak dira, baina aditz taulen hooliganak gorroto dituzte.
Gure milenialek, eta zer esanik ez Z belaunaldikoek, ez dute euskara ikasi nahi, euskaraz aritzen ikasi eta ohitu nahi dute
Ikastaro batean esan berri digute ikerketa baten arabera ikasleek txarren baloratzen dutena euskara ikasgaia dela: zorrotzegiak irakasleak, aspergarria ikasgaia. Jakina, gure aditzaren paradigma ez da nolanahikoa, eta urteak eman ditzakegu, jira eta bira, nakizuke, dakizuke...
“E! Maisu, dakizu ke aurten ez dugu txangorik egin?”. Euskara lau hormen artean geratzen da batzuentzat, euskal sareekiko lotura hutsaren hurrena... Gure milenialek, eta zer esanik ez Z belaunaldikoek, ez dute euskara ikasi nahi, euskaraz aritzen ikasi eta ohitu nahi dute. Ez dute herren ibili nahi, ez dute gutxiago sentitu nahi...
Gure ikasleak ez dira arnasgune batean bizi, eztulgune batean baizik. Baina barrutik aldatzen ari direnen indarra dute, eta gai dira herriko errealitate soziolinguistikoa aldatzeko ere. Hiztun legitimo sentitu besterik ez dute behar, hiztun motibatu eta legitimo.
Asteburuan Gatibu ikusten egon dira ia guztiak eta pozago etorri dira goizean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]