Hasi al zarete udako oporraldia prestatzen? Hegaldia hartu al duzue dagoeneko? Goi-denboraldia izanda, modako tokietan erreserbak berehala agortzen dira, beraz, azti ibili! Kontuan hartu denbora urrea dela, eta aisialdiko parada ongi antolatzea ezinbestekoa dela probetxuzkoa izateko. Estresa eragin dezaketen auzi horien zurrunbiloan topatu ohi dugu geure burua oporraldiren bat gerturatzen den bakoitzean. Hainbaten arabera, osasun arazoak ere sor omen ditzake kontu honek.
Gaiak funts gutxikoa dirudien arren, ikerlan mordoa topatu dut sarean, eta neure inguruan ditudan lagunekin hausnarketa biziki interesgarriak sortzeko bidea ireki dit gainera. Agerikoa denez, aisialdia ulertzeko moduak askotarikoak dira, eta denboran zehar aldaketak ere izan dira. Baina bada ziurra den zerbait kontu honekin: aldaketak aldaketa, aisia izatea eta horren kudeaketa, lanari esleitutako denborari loturik egon dira beti, Brad Aeon Quebec-eko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak dioen legez. Txanpon beraren bi alde izango balira bezala.
Denboraren kudeaketa izenda genezakeen gai honek badu erroan hausnarketa filosofikorik; antzinako Greziako Sokratesen garaitik (edo are lehenagotik, nork jakin!) galdetu izan diogu geure buruari bizitzak zentzua izateko eta gustura bizitzeko eginbeharrekoen inguruan. Eta horrek, halabeharrez, bizitza ororen giltzarri den denbora jartzen du erdigunean. Mugatua den denbora. Gizakiaren historiaren bilakaeran aisialdi hitzaren presentzia anekdotikoa izango da ziurrenik; neronen aitona-amonen belaunaldia izan liteke mugarri. Izan ere, denbora libre gutxi izango zuten etxeko lan, zaintza eta nekazaritza-lanen artean. Beharbada, egun aisialdian egin ohi diren hainbat ekintza goi-klaseko gizartearen esku egongo ziren garai hartan.
Momentuko plazerean fokua jarri ordez, sare sozialetan zintzilikatu ohi ditugu probetxuzko gure bidaiak. Lehia moduko baten itxura ere hartzen du
Gaur egun, denboraren kudeaketa hobetzeko, hots, gauzak hobeto eta azkarrago egiteko, teknika eta oharren inguruko aholkuak entzun eta irakur ditzakegu nonahi. Efizientzia eta produktibitatearekin uztartu ohi dira ideia asko, eta erroko hausnarketak egonik ere, bakanak eta azalekoak izan ohi dira. Aisialdia ere ahalik eta ondoen maximizatzeko tip ugari aurki ditzakegu; pentsamendu utilitaristaren itzalpean bizi gara deskantsuan ere. Askotan, gainera, orokortuak bilakatu diren eginbeharren zerrendak ardazten du gure denbora librea, hots, gure curriculum esperientziala osatzeak itsutzen gaitu hainbatetan. Momentuko plazerean fokua jarri ordez, sare sozialetan zintzilikatu ohi ditugu probetxuzko gure bidaiak. Hainbatetan lehia moduko baten itxura ere hartzen duela iruditzen zait.
Produktibotasunaz gain, astialdiaren merkantilizazioaz ere hitz egin du hainbat autorek. Hammermesh ekonomialariak, esaterako, baieztatzen du ondasunak eta zerbitzuak erosi eta disfrutatzeko gaitasuna azkarrago handitu dela azken horietaz gozatzeko erabilgarri dugun denbora baino. Egiatan, kapitalismoak nahi du ziurrenik ere gu kontsumitzen egotea, bizitza kontenplatiboak ez baitu oraingoz etekin gehiegirik ematen.
Susmoa dut erroko hausnarketei aurre egitea dela erronka; benetan, norberak bere denbora nola kudeatu nahi duen erabakitzea. Eta askotan, erabaki hori hartzearen beldurrak paralizatu egiten gaitu, edota beste albo batera begiraz pasatzen dugu bizitzako denbora, inguruaren marea jarraituta. Denbora urrea omen da, dirua. Baina ondo asko dakigu denok ere, diruz erosi ezin daitekeen bakarra dela denbora, bizitza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Azkar! Azkar! Adi egon, ez daukat astirik eta! Ohartarazi behar zaitut, denborak agian ez baitit uzt… Pipipipi-pipipipi! Pipipipi-pipipipi!
Goiz jaiki, eguneratuta egoteko irratia piztu, dutxa hartu, ilea lehortu, orraztu, bizarra kendu edota makillatu, kafea egiten den... [+]
Ez da berria, lehen ere ezagutu ditugu horrelako egoerak. Bere garaian hartutako erabakiaren emaitzak okertzen doazenean, zuzentzeko nahiko denbora balego bezala, eta ez da egia.
Hitz politak, itxaropentsuak, euskal gizartean pozik entzuten direnak, bai, baina badut beldurra,... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Lurrak guri zuhaitzak eman, eta guk lurrari egurra. Egungo bizimoldea bideraezina dela ikusita, Suitzako Alderdi Berdearen gazte adarrak galdeketara deitu ditu herritarrak, “garapen” ekonomikoa planetaren mugen gainetik jarri ala ez erabakitzeko. Izan ere, mundu... [+]
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta... [+]
2025-2026 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi baino bi aste lehenago, Hezkuntza Saileko arduradunengana jo genuen, itunpeko eskoletako gelen ituntze maila ez delako egokitzen demografiaren jaitsierara eta indarrean dagoen lege esparrura.
Hiri gehienetan arazo orokorra... [+]
1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.
Felipe Gonzálezen... [+]
Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]
Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]