Emanaldia: OLBEk antolatutako Verdiren Il Trovatore opera. Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendariak: Francesco Ivan Ciampa (Bilboko Operaren Abesbatza) eta Boris Dujin. Eszenografia: William Orlandi. Argiztapena: Fabio Barrettin. Bakarlariak: Anna Pirozzi (sopranoa), Ekaterina Semenchuk (mezzoa), Celso Albelo (tenorea), Juan Jesús Rodríguez (baritonoa), Riccardo Fassi (baxua) eta Belén Elvira (mezzoa). Non-noiz: Euskalduna Jauregian, maiatzaren 20an.
------------------------------------------------------
OLBEren 71. denboraldia amaitu da, Verdiren operarik ederrenetako batekin. Tutto Verdi proiektuari merezitako amaiera emateko eta opera denboraldi on honen azken txanparako publikoarentzat hain maitatua den Il Trovatore titulua hautatzea oso egokia izan zen.
Edertasun melodiko handiko opera da, pasarte eta aria bikainak dituena, baina bakarlarientzat ere zailtasun handikoa. Halere, arlo honetan, egia esan, Euskaldunako agertokian izan genituen abeslariek euren onena eman zuten, eta ahots-kalitate ikaragarria eta interpretazio-maila handia eskaini zuten.
Lehenik eta behin, orkestra-lan fina nabarmendu nahi nuke. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Francesco Ivan Ciamparen zuzendaritzapean, bikain aritu zen. Eta esparru horretan bikain egoteak esan nahi du ahots-lanak dotoreki laguntzea, batere estridentziarik gabe. Ciampa maisuaren zuzendaritza diskretua, soila eta orekatua izan zen une oro.
Bestalde, Bilboko Operaren Abesbatzak, emanaldi egoki eta zuzenak eskaintzera ohitua, Il Trovatore-n egindako lana bikaina izan zen. Ederki enpastatuta, oso tinbre-kolore politarekin, koruak protagonismoa izan zuen; antzezpenaren onena izan zen zalantzarik gabe.
Muntaia honen akats bakarra, eta pena ematen dit esateak, William Orlandiren eszenografia izan zen. Errespetu osoz, gauza bat da minimalismoa eta giro hotz edo misteriotsu bat islatzeko nahia, eta beste gauza bat da hiru mahai eta dozena bat banku oholtzara igo eta sarritan mugitzea espazioak sortu eta aldatzeko, besterik gabe. Ondo planteatutako argiztapenari eta ekintza hobeto edo okerrago irudikatzen zuten proiekzioei esker, eszenaratzea –nolanahi ere pobrea– salbatu ahal izan zen.
Lau bakarlari nagusiak bikain aritu ziren. Bereziki Ekaterina Semenchuk mezzo errusiarra, Azucena zoragarria egin zuena. Ahots-erregistro gama bikaina du. Oso grabe ederrak, sektore ertain orekatua eta agudo distiratsuak. Gainera, bai bere legatoa bai fraseaketa zoragarriak izan ziren. Celso Albelo tenoreak ere, Manricoren paperean, distira egin zuen bere ahotsaren kolore ederragatik.
Bestalde, Tutto Verdi International Awards sarietan gizonezko ahots onenaren saria eskuratu zuen Juan Jesús Rodríguez baritonoak, sari hori zergatik jaso zuen erakutsi zuen. Ahots garbia du, jario dotorekoa, eta primeran egokitzen da berdiar roletara. Anna Pirozzi sopranoak, Leonoraren paperean, ñabarduraz eta armonikoz beteriko ahotsa erakutsi zuen, baina aktuazio nahiko opakua izan zuen, eta agian ez zen taldekideen mailan egon, nahiz eta, nolanahi ere, bere interpretazioa zinez ona izan.
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]