Xolarekin gozatzeko


2023ko maiatzaren 25ean
'Holaxe bizi da Xola' | Testua: Bernardo Atxaga. Ilustrazioak: 
Mikel Valverde | Erein, 2023
'Holaxe bizi da Xola' | Testua: Bernardo Atxaga. Ilustrazioak: Mikel Valverde | Erein, 2023

1995ean argitaratu zen Xolaren lehen obra euskaraz, Xolak badu lehoien berri.  Harrez gero Erein etxeak beste lau liburu argitaratu ditu (bada beste bat 2000. urtean Gara egunkariak plazaratu zuena) guztiak Atxagak idatziak eta Mikel Valverderen ilustrazioekin.
Ziur nago, alde horretatik, gure irakurle askoren ezaguna dela txakur bizkor eta berezi hau. Baina norbaitek ez badaki nor den Xola, zera esango genuke, Xola txakur abenturazalea dela, baina baita filosofoa, ausarta, pragmatikoa, kultua, beldurtia, ameslaria… ere. Alegia, edonoren sentimenduak eta sentsazioak mugiarazten dituen txakurra dela.

Hogei urte daude lehen Xolatik, lehoi zela uste zuen hartatik azkenengora, Xola eta lapurra obran aurki dezakegun txakur guztiz pragmatiko eta beldurtia baina egoeraz ederki aprobetxatzen dakiena.

Izan ere horixe da Xolaren ezaugarri bat, norberaren baitako eztabaidetatik haratago bere alde praktikoa ateratzen dakiela beti, umore puntu batekin. Horretan guztiz garrantzitsuak dira Xola eta Grogo jaunaren arteko elkarrizketak, edo Valverderen irudiak testuaz gaindiko informazioa emanez eta irakurleari hainbat mezu helaraziz.

Atxagak haurrentzat idazten du baina literaturari uko egin gabe, bihotza eta burua mintzo zaizkio Xolari, Angelitok ekintzez eta hizkeraren bidez adierazten digu bere nortasuna, dominak jasotzen ditu Xolak lapurra harrapatzean baina txokolatezkoak, horiexek baitira txakurrari interesatzen zaizkionak… Atxagak ironia darabil, hizkuntzarekin jolasten du, bizitzaz filosofatzen, baina horren guztien gainetik irakurlea harrapatzen du istorio entretenigarri eta umoretsuen bidez.

Xolaren abenturek hainbat sari eskuratu dituzte, bigarren obrak, Xola eta basurdeak, Euskadi saria merezi izan zuen; itzulpenak, bestalde, Erresuma Batuko  Marsh Award for Children’s Literature in Translation saria, eta Japonen ere munduko haur obra onenen artean kokatu dute. Sari eta arrakasta horren erakusgarri dira liburuaren kontrazalean ageri diren kanpoko komunikabide eta adituen laudorioak (hemengo bat ere ez, ordea). Esku artean dugun edizioak (ingelesez edo japonieraz egin direnen parekoa) balioko al du berriro irakurtzeko Xolaren abenturak, berriro Xolarekin gozatzeko!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Umore zoroa

Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024

----------------------------------------------

Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]


Amore eman, ala ez

Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024

----------------------------------------------------

Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]


Marigorringoak Afrikan

Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024

---------------------------------------------

Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]


Nire neure

Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020

-------------------------------------------------------

Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]


Francesca eta Maddalena

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]


Irribarrez irakurtzeko

PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022

-----------------------------------------------

Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]


Nor da Memet?

Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022

--------------------------------------------------

Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]


Patxada

Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]


Zentauroak, unikornioak…

Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022

------------------------------------------------

Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]


Aliziaren zikloa euskaraz

Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa:  Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024

-------------------------------------------------------

Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]


Argia, aldika

Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023

-------------------------------------------------

Lukiren narrazio liburua hamarna orriko (gutxi gorabehera) bederatzi ipuin laburrez dago osatuta: Argialdiak. Izenburutik abiatuko gara, izan ere, argialdi hitzak argitasuna, araztasuna,... [+]

Joan-etorriko txartela

Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023

--------------------------------------------

Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Noiz ospatuko dugu gurea?

Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024

----------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]


Eguneraketa berriak daude