Georgiari buruz agerturiko azkeneko albisteak konektatuko bagenitu eta NATO zale sutsu bat izango bagina, Sabin Etxe inguruan dantzan dabiltzan batzuk bezala, erraz asko esan genezakeen Georgiako gobernu alderdia, Georgian Dream (GD), europar zaleak erreprimitzen dituen alderdi errusiar zale bat dela. Izan ere, aurten GDk babestu du Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) jopuntuan jartzen dituen lege proposamen bat, atzerriko funtsen %20 baino gehiago jasotzen duen edozein erakunde atzerriko agente gisa erregistratu dadin.
Georgian GKEak ia %100ean Mendebaldetik finantzatuta daude eta botere handia dute: funtzionarioak eta epaileak trebatzen dituzte, unibertsitateak kolonizatuta dituzte eta prozesu legegile eta politikoan parte hartzen dute. Boteretsuak dira eta, horregatik, azkenean lege proiektua bertan behera gelditu da, protestengatik eta Mendebaldeko herrialdeen presioagatik. Baina ez omen da nahikoa, Francis Fukuyamak eta Nino Evgenidzek Foreign Affairs aldizkarian diotenez; Georgian Errusia irabazten ari da GDri esker eta alderdi horrek, Andoni Ortuzarren hitzetan, “harremana du” jeltzaleekin.
2018ko irailean GDko ordezkariek EAJko Alderdi Egunean parte hartu zutenean dagoeneko belatz atlantisten jopuntuan zeuden. 2019an alderdiko burua den Irakli Kobakhidze egon zen eta hurrengo urtean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egiteko bi egun falta zirela, EAJk bideo bat argitaratu zuen Kobakhidzek jeltzaleei babesa agertzen ziena. Ordutik bi alderdien arteko harremana estutuz joan da, GDren harremanak atlantistekin okertu diren erritmo berean.
Georgian Errusia irabazten ari da GDri esker eta alderdi horrek, Andoni Ortuzarren hitzetan, “harremana du” jeltzaleekin
2022an EBk Ukraina eta Moldaviari hautagai estatusa eman zien Georgia bidegabeki baztertuta uzten zuen bitartean, nahiz eta hiruren artean herrialde kaukasoarra izan hobekien prestatuta zegoena. Arazoa ez zen hautagaiaren egokitasuna, Georgiako Gobernuaren jarduera politikoa baizik. GD gobernura iritsi zenetik herrialdeak dituen arazo sezesionistak eta Moskurekin duen gatazka konpontzeko bake bidea lehenetsi du. Horrek Errusiaren eta Georgiaren arteko harreman ekonomikoak indartu ditu eta ondorioz, Tbilisik, Ukrainako errusiar inbasioa gaitzetsi arren, uko egin dio Errusiari zigorrak jartzeari. Horrek laguntzen du ulertzen zergatik AEBetako enbaxadoreak Georgian eta Kobakhidze liskar iraunkorrean dauden. Halere, 2023ko urtarrilean GDko liderrak Euskal Herrira bidaiatu zuen Sabino Arana Fundazioaren Saria jasotzeko.
Jeltzale batzuek Ukrainaz hitz egiten dutenean beste pertsona edo erakunde batzuk estigmatizatzeko erabiltzen duten logika binarista erabiliko bagenu, lasai asko esan ahal izango genuke bertsio leunean EAJ Putinen tonto erabilgarria dela edo, bertsiorik gogorrenean, Putinen agentea dela GD Mendebaldean baliozkotzen laguntzen duelako. Baina gu ez gara NAFO fellak.
GDk ideologikoki EAJren antza handia du: formalki zentro-ezkerreko alderdi gisa aurkezten du bere burua, baina praktikan neoliberala da eta diskurtso teknokratiko populista baliatuz sentsibilitate politiko desberdinetako bozkatzaileak bereganatu nahi ditu. Bakea, egonkortasuna, garapen ekonomikoa eta europar integrazioa dira bere diskurtsoaren ardatz nagusiak, baina horiek erdiesteko ezinbestean interes nazional georgiarra, apur bat bada ere, babestu behar du eta horrek haserrea sortzen du Mendebaldean. Ondorioa da hedabideek sinplifikazioak eta propaganda kanpaina handien bitartez alderdia errusiar zale bezala estigmatizatu dutela. Halere, zaudete lasai, EAJko jarraitzaile NATO zaleak, propaganda atlantistari kasu egiten ez badiozue ulertuko duzue EAJ ez dagoela Putinen zerbitzura eta ez dituela lagun errusiar zaleak Georgian.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]