argia.eus
INPRIMATU
Urak egotzi zituen bikingoak
  • X. mendetik XV. mendearen erdialdera arte bikingoek Groenlandia okupatu zuten, baina hamarkada gutxiren buruan uhartea utzi zuten.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2023ko maiatzaren 09a
Bikingoek Groenlandia okupatu zuten. Argazkia: J.T. Stewart
Bikingoek Groenlandia okupatu zuten. Argazkia: J.T. Stewart

Klima gogortzea, bertako herriekin izandako gatazkak edota merkataritza sareak eten izana argudiatu izan dira hori azaltzeko.

Orain arrazoi horiekin guztiekin lotuta dagoen beste hipotesi bat bota dute Harvardeko Unibertsitateko hainbat ikerlarik: izotz masa handiek grabitazio erakarpen handia eragiten dute inguruko uretan eta horrek Groenlandiako kostaldean itsas maila 3,3 metro igotzea eragin zuen.

Aurreko 500 urtetako bizi baldintzak guztiz aldatzea ekarri zuen horrek.