Mambo ibaiertzean!


2023ko maiatzaren 11n
Kontzertua: Goxua’n Salsa. / Non noiz: Maiatzaren 1ean, Txantreako festetan (Iruñea). Argazkia: Txantreako Jai Batzordea
Kontzertua: Goxua’n Salsa. / Non noiz: Maiatzaren 1ean, Txantreako festetan (Iruñea). Argazkia: Txantreako Jai Batzordea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Laugarren eta azken gaua genuen Txantreako festetan. Auzokideen nekea agerikoa zen, logikoa, aurtengoak luzeak eta gogorrak izan baitira. Baina, hala ere, gorputzak astintzeko adina gogo bazen oraindik ere.

Lukiek taldeak ireki zuen Festaleku gunea iluntzean. Hotz hasieran, baina umoretsu eta giro ederrean amaitu zuten zuzenekoa. Berandu heldu zen jende asko, Baigorriko Nafarroaren Egunetik akaso. Jaietako kontzertu handiena izango zena hasi aurretik, ordea, plaza goraino bete zen. Espektatiba handia zegoen, inondik inora, Goxua’n Salsa ikusteko. Ez da gutxiagorako, izan ere, zaila izaten da halako taldeak gune herrikoietan ikusi ahal izatea, eta eskertzekoa da taldekideek izan zuten prestutasuna.

Oholtzara igo ziren hamasei musikariak, zuri-zuri jantzirik, ohiko modura. Agurrak, txaloak eta txistuak. Publiko erraza zuten, eta lehen akordetik azkenera dantzan aritu ziren, bai musikariak, bai parrandazaleak ere.

Aurreko batean Amets Arangurenek aipatzen zuen bere kroniketako batean ez dela bertsioen zale, edo ez behintzat beti. Iruñeko salsa banda honek egin duena, berriz, ikaragarria iruditzen zait niri; baina ni ez naiz musikan aditua, beraz, ez gehiegi kontuan hartu. Oso polita iruditzen zait Gatiburen Lorak eskaintzen, eta Berri Txarraken Bueltatzen mitikoak doinu eta ahoskera latinoarekin entzutea, haiek gurera eta gu haienera gerturatzeko modu bat izateaz gain.

Baina momenturik izan bazen benetan magikoa, hori Aldazena izan zen. Denok espero genuen gure auzoari eskainitako Del puente para allá kanta-egokitzapena, ez ordea, gure erraldoien eta kilikien konpartsako Piripi igoko zenik. Kantuak irauten duen sei minutuetan, errapasoa eman zioten goitik behera hemengo leku eta ohitura kuttunei, eta argi utzi zubiaren alde honetan, ezer baino gehiago, txantrearrak garela. Amaitutakoan aldarrikapen mezuak bota zituen buruhandiak, eta gisa guztietako erasoak salatu.

Jarraian etorri zen DJ Pezón bikotea. Hauek jada tradizio bihurtu dira gurean eta jai queerrikoiei amaiera eman zieten, gerri-kolpez, bata bestearen atzetik.

Askorako eman duten festek, baina igandeko giroa nabarmenduko nuke, eta aipatu katuak dioena ezin hobeki laburbiltzen du: mambo, mambo, mambo ibaiertzean!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Añube
Elkar besarkatzeko musika

Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]


Oasi bat hiri erdian

Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.

---------------------------------------------

Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Bilbao BBK Live-k ‘life’-a xurgatzen dit!

Badator uda, eta horrekin batera, herri, auzo eta hirietako jai herrikoiak. Jaiak beti izan dira aldarrikapen sozial eta politikoen, auzokideen arteko harremanen eta euforia herrikoiaren aterpe. Gure kaleak hartzen dituzte, eta egun batzuez autogestioaren, desberdinen arteko... [+]


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude