Aspaldidanik pentsatu izan dugu sistema kapitalistak egunak kontatuak dituela. Agian, gure ametsa izango zen. Izan ere, gure gaztaroan horrela zioen azterketa marxistak eta sinetsita geunden sozialismorako bidea jadanik finkatuta zegoela, sistema sozio-ekonomiko-politiko berrira heltzeko. Anartean, kapitalismoak bizirauteko Keynesek aukerak eskaini zizkion sistema basati eta esplotatzaileari, gizatiarrago bihurtze aldera.
Gerora, sozialismo errealak porrot egin zigun, baita keynesianismoak ere. Halaber, kapitalismoak une gogorrak jasan ditu: petrolioaren krisiak (1973, 1979), finantzarena (2008), teknologia krisiak edo pandemiaren ondorenak (2020-2023), baina beti aurrera egiteko gai izan da, berrasmatzeko ahalmena baitu. Horrela, kapitalismoa gainditu ahal izateko, ohiko iraultzaren kontzepzioak ez digu balio eta beste bideren bat asmatu behar da.
Hemendik aurrera zer? Munduko kapitalismoak erronka ugari dauzka aurrera bidean, mega-mehatxu aunitz. Horiek guztiek aukerak eman behar dizkigute munduko ekonomia parametro berrietan antolatzeko, non ekoizpen orokorrak jasangarria izan beharko baitu, planeta honetan duin bizitzen jarraitu gura badugu.
Mundu ekonomiak dituen mega-mehatxuz mintzo zaigu N. Roubini, jatorriz turkiarra, baina New Yorken finkatua, Mega Threats (Mega-mehatxuak) liburuan. Sinesgaitza bada ere, Roubinik 2006an aurreikusi zuen 2008an hasiko zen finantza krisia. Hortik du ospea, nahiz eta proposatzen dituen konponbideak hutsalak diren.
Hemendik aurrera zer? Munduko kapitalismoak erronka ugari dauzka aurrera bidean, mega-mehatxu aunitz
Roubinik hamar mega-mehatxu aurreikusten ditu eta hamar horietatik bi aipatuko ditut. Lehena, estatuek eta familiek eskuartean dituzten zorrak, publikoak zein pribatuak. Izan ere, ekonomia batek ezin dezake iraun luze zorpetuta badago; ekonomia bat zorpetu daiteke jarduera ekonomikoa moteltzen denean, baina jarduera berpizten denean, zorrak kitatu behar dira, gutxienez murriztu, gaur egun egiten ez den bezala. Eta zulo horretatik irteteko, zorra barkatu ordez, jarduera ekonomikoa bizkortzea planteatzen du, BPGk %5 ingurura hazi beharko bailuke. Zifra hori lor daiteke garapen bidean zaudenean, baina ia ezinezkoa da ekonomia kontsolidatzen denean; begira bestela Japoniari.
Bigarren mega-mehatxua aldaketa klimatikoarekin lotuta dator. Mega-mehatxu horri aurre egiteko hiru bide proposatzen ditu: 1.- Karbono dioxidoaren murrizketa, zeina munduko BPGren %2tik %6ra artean kostako litzatekeen, baina orain artekoari so egiten badiogu, utopia dela pentsatzera garamatza. 2.- Egokitzapena; kasu honetan onesten da lurreko tenperatura 2,5 gradu igoko dela eta ondorioei aurre egin behar zaiela. Adibidez, New York urakanetatik babesteko irla txikiz inguratzea. Baina lan erraldoi horiek burutzeko, 25 beharko lirateke, gainera itsaso mailaren igoerari ez lioke aurre egingo; beraz, beste utopia bat. 3.- Eguzki geo-ingeniaritza; sistema hau sumendien errautsak sortzen duen fenomenoan oinarritzen da. Atmosferara errauts artifiziala jaulkita, airean kokatuko diren partikulak oztopatuko omen die eguzki izpiei lurrerako bidean. Lurreko tenperatura hoztuko litzateke gradu bat edo, baina karbono dioxidoa, kaltegarria duguna, ez litzateke desagertuko eta gaixotasun berriak sortuko lirateke; konponbide kaskarra.
Ekonomia teoria konbentzionalak mega-mehatxuak onesten ditu, baina ohiko konponbideak proposatuko dizkigu, kontutan izan gabe gure planeta mugatua dela, orain arteko hazkunde mailari eutsi gura badiogu. Haatik, desazkundeari heldu behar diogu, berantegi izan baino lehen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]