Gustukoen ditudan komikigileez galdetzen didatenean ez dakit zer erantzun. Ez dut autore fetitxerik. Penagarria da arrazoia: gehienetan, komiki –edo nobela– bat irakurri eta denbora gutxira ahaztu egiten zait egilea nor den, berretsi ahal izan dudan moduan Aztarna Faltsuak-ekin, testu hau idazteko bigarrenez irakurtzen hasi naizenean. “Ea, norena zen? Bruno Duhamel. Izena ezaguna zait ba, eta ilustrazio hauek, lehenago ikusiak ditut antzekoak, kolore-gama zabal hau, ilunabarrak argitutako Arroila Handiaren ikuspegi panoramiko eder hauek...”. Wikipedian irakurri dut Harriet argitaletxeak –nork bestela!– autore frantziarraren hainbat komiki dituela euskarara ekarriak –Miel Angel Elustondok itzuliak–, eta jabetu naiz horietako bat etxean dudala gordeta: Itzulera, Lanzarote izan zitekeen uharte bolkaniko batean kokatua.
Aztarna faltsuak western modernoak Frank Paterson du protagonista. Hamabost urtez AEBetako mendebaleko ikuskizun batean Johnson marshallaren rola jokatu du, baina lana serioegi hartzen bukatu: turista baten aurrean bere arma atera zuen eta orain langabezian dago. Lankide ohiek, agur-opari moduan, bidaia antolatua ordaindu diote Mendebalde Zaharreko eszenatoki ikonikoetara. Talde koloretsua du bidaide, zeina Duhamelek baliatzen duen jo-puntuan jartzeko masa turismoa, armekiko atrakzioa, arraza- eta sexu- aurrejuzguak, erreserbetako indiarren patua, pertsonaia historikoak mito bilakatzeko tendentzia... Autobusak lehen geldialdia egitearekin bat hautsiko da haien arteko armonia, marine ohi bati zuzendutako iruzkin zirtolari eta gainerakoen ezezagutza agerian utziko duten Franken azalpen historiko zehatzengatik. Pertsonaien izaerak aitzakia paregabea lirateke istorio umoretsua marrazteko, baina Duhamelek beste bide batetik jo du, nahiz eta komiki osoa zipriztintzen duen ukitu satirikoak irri txikiak eragingo dituzten irakurleengan. Ez dakigu Aztarna faltsuak western generoari omenaldia ote den, ala desmitifikazioa. Biak, ziurrenik.
Zer den mitoa eta zer errealitatea, zer benetan gertatua eta zer aztarna faltsua, etengabe egiten du horrekin jolas komikigile frantziarrak, Franken barne-bidaia ardatz izanik, zeinak norabide susmagaitza hartuko duen, indiar batek eskura zituen substantzia aluzinagarrien efektupean.
Gustukoen ditudan komigileez galdetzean, badakit orain zer erantzun.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024
Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024
Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024
--------------------------------------------------
Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]
Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024
-------------------------------------------------------
Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]
Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024
----------------------------------------------------
Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]
Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022
--------------------------------------------
Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]
Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024
-------------------------------------------
Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]
DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024
----------------------------------------------
Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024
---------------------------------------------
Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]
PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024
--------------------------------------------------
Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]
Non sense liburua
Edward Lear
Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide
Denonartean, 2024
----------------------------------------------
Edward Lear idazle eta ilustratzaileak 1846an argitaratu zuen esku artean dugun obra hau. Igerabidek liburuaren hitzaurrean dioen bezala,... [+]
Hetero
Uxue Alberdi
Susa, 2024
----------------------------------------------------
Negazionismoaren, manosferaren eta trollen aroan ezinbestekoa da literaturaren ekarpena, errealitatearen tolesei begira jartzeko tresna paregabea delako: inguruan ditugun zapalkuntza... [+]
Guardasolak euria nahi du
Patxi Zubizarreta
Ilustrazioak: Irrimarra
Ibaizabal, 2024
---------------------------------------------
Duela 30 urte argitaratu zuen Patxi Zubizarretak Marigorringoak hegan liburuxka; J. M. Lavarellok ilustratua eta Edebé argitaletxe... [+]
Begiak zerumugan
Idazlea: Miren Agur Meabe
Ilustratzailea: Ane Pikaza
Elkar, 2020
-------------------------------------------------------
Askotariko testuak eta liburuak argitaratu ditu Miren Agur Meabek. Literatur genero guztiekin aritu da: haur eta gazte literatura,... [+]