Bosgarren aireratzea

'Uhin' aldizkariaren aurkezpena | NOIZ: apirilaren 15ean | NON:  Bilboko Espora Espazioan. / Argazkia: Iñigo Basaguren-Duarte
'Uhin' aldizkariaren aurkezpena | NOIZ: apirilaren 15ean | NON: Bilboko Espora Espazioan. / Argazkia: Iñigo Basaguren-Duarte
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Musikari buruz hitz egitea gustuko zuten bi lagunek sortu zuten Uhin aldizkaria, berba guzti horiek paperea eramateko. Bada, aldizkariak bere bosgarren alea kaleratu berri du eta non eta Bilboko Espora Espazioan aurkeztu. Horrela izan behar zuen, espazio berezi batean, bazterreko proposamenei leku ematen diena. Sortzaileek, Antton Iturbe eta Yeray Portillok, euren burua lurretik aldentzen den espaziontzia bezala ikusten baitute, industria musikaletik gero eta urrunago dagoen espaziontziaren modura.

Bosgarren ale honetarako uzta ederra bildu eta edukien artean gauza interesgarri asko aurkituko ditugu, hala nola, elkarrizketa mamitsuak, hausnarketa sakonak eta gai jakin bati buruzko sintesi entziklopedikoak. Mikel Vegak Alex Reviriego inprobisatzaile musikaria elkarrizketatu du, eta Antton Iturbek, bestalde, Discret Music zigiluaren sortzeileak. Testuak soilik ez, Eider Iturriaga eta Sandra Cuestaren irudietaz gozatzeko aukera ere izango baitute aldizkaria eskuratzen dutenek. Bi argazkilariek testu ederrekin lagundu dituzte beraien begiek klikatutakoa. Enrike Hurtadok musikaren munduak eta haren barruko adierazpenek bizi duten paralisi egoera du aztergai bere testuan, revival-en eta nostalgiaren garaian musikak harritzeko duen gaitasuna galdu duen edo ez hausnartuz. Carlos G. de Marcosek literaturako cut-up eta musikako sanpling teknikak aurrez aurre jarri ditu idatzi duen testuan.

Aldizkarian argitaratu den beste testuetako bat Mark Leckey artistari buruzkoa da. Hori aitzakia bezala hartuta, eta ikusleei mokau goxo bat eskaintzeko helburuarekin, antolatzaileek Leckeyren ibilbidean mugarri izan zen Fiorucci made me hardcore (Mark Leckey, 1999) bideo artelana eskaini zuten. Hamabost  minutuko pieza honetan artista ingelesak bere ibilbidean berezkoak izango dituen oinarriak ezarri zituen. Horrela, artxiboko irudiak erabiliz, bere biografia pertsonala kontatzea bilatzen du, baita Ingalaterrako langile klasearen historia kontatzea ere, pertsonoala eta kolektiboa, mikroa eta makroa uztartuta. Lanean dantzarako musikak bere eta gazteen bizitzan izandako garrantzia aldarrikatu nahi du, langile klaseak dantzaren bitartez bere burua nola aldarrikatu duen eta bere gaitzak nola exorzizatu dituen erakutsita, 1970eko hamarkadako Northern Soul-etik, 1990eko hamarkadako rave musikaraino.

Bideoak eta azalpenek eztabaidarako bidea hauspotu zuten Espora Espazioan. Jendeak ikusitakoarekin gozatu eta hausnartu zuen, baita gogotsu  ideiak elkar trukatu ere. Musikaren eta irudien indarrak errelatoak sortzeko duten ideia gailendu zen. Zentzu horretan, Uhin bezalako argitalpenek, eta gurean dauden beste guztiek duten garrantzia aldarrikatu zen, kulturaren bidezidorretan mugitzen direnen esanen bozgorailu baitira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


2025-03-07 | Iker Barandiaran
Bizirik eta bidean gaudela ospatu

Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024

--------------------------------------------------

Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


Ravel jaio zela 150 urte
Eta zuk, egin duzu inoiz Boleroarekin?

Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]


2025-02-27 | Xalba Ramirez
Zuloa zen irteera

Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025

-------------------------------------------------------

Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]


Eguneraketa berriak daude