Shell konpainiak ere klima aldaketari buruzko ikerketak eginarazi eta gorde zituen

  • Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia herbeheretarrak klima aldaketaren existentzia eta larritasuna ukatu zituen hainbat urtez. Klima-auziperatze bat (climate litigation) ekar dezake aurkikuntza horrek.

2019an, Herbehereetako Auzitegi Gorenak berretsi zuen gobernuak CO2 isurketak murriztu behar dituela, klima aldaketak giza osasuna mehatxatzen duelako. Wikimedia

Eguraldi bortitzagoak leudeke — ekaitz gehiago, lehorte gehiago, uholde gehiago. Itsasoaren batezbesteko maila igoko litzateke 30 zentimetroz gutienez. Laborantza ereduak zeharo aldatuak lirateke. Eurite sasoietan aldaketa oso handiak eman gabe ere, hainbat ekosistemen funtzionamendua larriki andeatuko litzateke, eta zuhaitz, landare eta animalia espezie asko ez lirateke migratzeko eta moldatzeko gai. Halere, aldaketek gizakiarengan izango lukete eragin handiena. Lehengo garaietan gizakiak bertze lurraldeetara joateko aukera zuen. Gaur egun ez dago inora joaterik, jendea denetan baitago. Beharbada herrialde industrializatuetan bizi direnak itsas mailaren gorakadari moldatzeko gai lirateke (Herbehereen adibidea), baina herrialde txiroentzat horrelako defentsak ezinezkoak dira. “Merkantilismo globala” hipotesian errefuxiatuen arazoa aurrekaririk gabekoa litzateke. Afrikarrak Europara sartuko lirateke, txinatarrak Siberiara, latinoamerikarrak Estatu Batuetara, indonesiarrak Australiara. Mugek gutxirako balioko lukete, kopuruek gainezka eginda. Gatazkak ugarituko lirateke. Zibilizazioa gauza hauskorra dela ikus genezake. “Mundu jasangarriaren” logika kontingentzia honen aurka ingurune babeserako inbertsioak bideratzea hautatzen duen gizartea da”.

Pasarte hori kolapsoari buruzko azken urteotako liburu batetik hartua dirudi, baina 1989an idatzi zen. Eta hori idatzi zutenak ez ziren talde ekologista bateko militanteak, ezta katastrofismoa lantzera deitzen zuen Jean-Pierre Dupuy filosofoa ere, baizik eta Herbehereetako Royal Dutch Shell petrolio konpainiak 1989ko urrian eginiko txosten konfidentzial baten egileak. Scenarios 1989-2010, challenge and response (“1989-2010 balizko egoerak, erronka eta erantzunak”) izenburua du dokumentuak.

Bertan, giza jardueren etorkizuna aztertzen zuten berotegi efektuko gasen isurketen bi hipotesiren arabera: bata “mundu jasangarria” izendatua eta bertzea “merkantilismo globala”. Lehen hipotesian, berotegi efektuko gasen isurketek gailurra joko zuketen 2000 urtearen inguruan eta ondotik laster jaitsi. Atmosferaren CO2 kontzentrazioa 400 ppm-ko mugan geldituko zatekeen. Bigarren hipotesian, aldiz, isurketek gora jarraituko zuketen –hain zuzen, orain arte hartu dugun bidea da–.

Horrez gain, Shell konpainiaren txosten horretan azaltzen dute “mundu jasangarria” hipotesian ere klima gradu bat baino gehiago berotzen ahalko zela –gaur egun ikusten duguna–, baina arazoa leuntzen ahalko genukeela. “Merkantilismo globala” hipotesian aldiz beroketa “nabarmen handiagoa” zatekeela zioten.

Aurreikuspen zehatz horiek ukan arren, hau da, maila handiko suntsipenak ekarriko zituela jakinik ere, Shell konpainiak mundua karbono gehiagoko egoera batera bultzatzeko hautua egin zuela dio 1989ko txosten konfidentzial hori argitara eman duen Oxfordeko unibertsitateko Benjamin Franta ikertzaileak.

Bere hitzetan “dokumentu horrek azpimarratzen du Shellek eta erregai fosilen industriak aukera zutela, eta jakinaren gainean hondamendi globala hautatu zutela, epe laburreko irabazien truke”. Bereziki deigarria da txostenaren konklusioaren zati baten zinismoa: “Egoera horretan gizaki batek botere guti izan dezake murrizketak ezartzeko, baina kolektiboki boterea badu gizarteak. Sortu, adostu eta martxan ezarri daitezke arauak, ondasun komunalen kapazitatea ez gainditzeko eta komunalen eskuratzea berdintasunez banatu ahal ahal izateko”. Txosten hori egin eta gero, 1990eko hamarkadan zehar Shellek klima aldaketaren existentzia eta larritasuna ukatzen zituen, faltsuzko informazioak zabalduz Global Climate Coalition sarearen bitartez bertzeak bertze, Frantak ohartarazten duenez. Erregai fosilen sektoreak ikerketak ezkutatu eta zalantzak hauspotu izanaren froga bat gehiago da –eta nolakoa–, ARGIAn urtarrilean aipaturiko ExxonMobil eta irailean Total enpresenak bezalakoa.

Klima auziperatzeak

Benjamin Franta klima-auziperatzetan aditua da Oxfordeko unibertsitatean. Auziperatze horiek ingurumen-zuzenbidean kokatzen dira eta azken bi hamarkadetan ugaritu dira, Estatu Batuetan, Australian eta Europan batez ere. Praktika juridikoa erabiltzen dute gobernuak edota enpresa handiak klima-aldaketa leuntzeko ekimenak hartzera behartzeko. Horren bitartez jurisprudentziak sortzea da bertze helburua, ondorengo auziak irabazteko aukera gehiago emateko. Eskubide konstituzionala, administrazio-eskubidea, eskubide pribatua, kontsumitzaileen babesarako eskubidea edota giza eskubideak baliatzen dituzte. Orain arte, arrakastatsuak izan diren auziek justizia klimatikoaren beharren aurrerapena eta gazteriaren klima mugimendua dituzte ardatz izan.Herbehereetan, hain zuzen, izan zen lehen auzi arrakastatsua, Urgenda Fundazioak 2015ean irabazi baitzuen gobernuaren aurka –klima aldaketa leuntzeko ahalegin eza leporatuz–. Horren ondotik gobernuak helegitea pausatu eta auzitegi gorenak 2019an berretsi zuen lehen auziaren erabakia. Gobernuaren arta beharrean oinarritu zen erabakia, eta munduko hainbat estatutan printzipio bera erabil daiteke. Shellen aurka behar hori argudiotzat erabili ezin bada ere, txosten horrek mami aski ematen du bertze klima-auziperatze baterako. Berandu gabiltzan arren, bide juridikoak ere egoerari aurre egiteko tresnak dira.

Gero eta “konplotistagoak” bilakatzen omen diren mendebaldeko gizarteetan, deigarria da erregai fosilen industriak antolaturiko munta honetako konplotak hain eskandalu guti sortzen dutela. Ikerketak bideratzea, beren konklusioak ezkutatzea eta horien kontrako tesiak zabaltzea, epe laburreko irabaziak bermatzeko zibilizazioaren iraupena kolokan jartzea (“zibilizazioa gauza hauskorra dela ikus genezake” Shell dixit)... ez dirudi aski denik mundu mailako oldarrak altxatzeko. Ez ote da arazoa erraldoia zaigulako eta dakiguna ez dugulako oraindik sinesten?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


2025eko urtarrila, mundu mailan inoiz erregistratu den urtarrilik beroena

Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen. 


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


ANALISIA
Justizia klimatikoa

Inor ez ala denok. Klima larrialdia inork ez pairatzeko aldaketak bideratu ezean, behintzat guztiek pairatu dezagula. Zuk –irakurle–, nik –Jenofa–, haiek –pobreak– eta haiek –aberatsak–. Satisfaziorik ez zidaten eragin Los... [+]


Hodeiak murrizten ari dira, klima-aldaketaren kalterako

Hodeiak murrizten ari dira eta horrek eragin nabarmena du klima-aldaketan, NASAko ikertzaile-talde batek ondorioztatu duenez. Terra satelitearen datuak aztertuta, ikusi dute azken 20 urteetan, pixkanaka, baina etengabe, murriztu dela hodeien estaldura. Amerikako Batasun... [+]


2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude