Nor da Arabaturreko presidente eta Luxuryren administratzailea?

  • 2022ko uztailaren 1ean Gustavo Antéparak Luxury Rentals Apartments enpresako “administratzaile bakarra” izateari utzi zion, eta bere postua Pilar Perosanzek hartu zuen. Perosanzek Pintore eta Hedegile kaleetako etxebizitzetako obren izapideak egin ditu udalean Luxuryren izenean. Perosanz Arabatur elkarteko presidentea da; elkarteak lobby lana egiten du udalak Gasteizko eta bereziki Alde Zaharreko etxebizitzen turistifikazioa onartu dezan. Perosanz eta Antépararen arteko lotura estuak azaleratu zituen ARGIAk Nor dago Gasteizko etxebizitza turistikoen lobbyaren atzean? ikerketa erreportajean: orain, lankidetza zuzenean ari direla frogatzen dute ARGIAk eskuratutako informazio berriek.

“Aho batez erabaki da Gustavo Antépara Benito sozietatearen administratzaile bakarra kargutik kentzea, bere kudeaketa osorik onartzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea (...) Era berean, aho batez erabaki da Pilar Perosanz Lozano andrea sozietatearen administratzaile berri izendatzea, epe mugagaberako”. Horrela jasotzen da 2022ko uztailaren 1eko Luxuryko bazkideen Batzar Orokor Unibertsalaren aktan, merkataritza-erregistroak aldaketa onartuz sinatutako dokumentuan.

Administratzaile aldaketa, jardun bera

Antépara enpresaren administratzaile bakarra izan da sorreratik, sozietatea izena eta xedea aldatzen joan bada ere. 2007an Grupo Editorial y Comunicaciones Enea sortu zen (GECE). Ordura arte Grupo Enea Editorial S.C. zuen izena. Luxury izena 2019ko irailean hartu zuen sozietateak. Erreportaje honetako ikerketa esparrura mugatuta, 2022ko uztailaren aurretik, Antépararen administraziopean, Luxuryk Pintore kaleko jabetzak etxebizitza turistiko bezala ustiatu ditu legez kanpo, eta bigarren solairuko etxebizitzaren eraberritze lan integrala burutu du baimenik gabe. Uztailaz geroztik, Perosanzen administraziopean, etxebizitzen legez kanpoko ustiaketa mantendu du Luxuryk, eta baimenik gabeko obrak egin ditu Pintore zein Hedegile kaleetako etxebizitza banatan.

Udala legez kanpoko obrez ohartu ondoren eta horiek legeztatzeko saiakeran, gainera, Perosanzek udalari aurkeztutako izapideetan lanen inguruko hainbat datu faltsu eta omisio ageri dira. Horietako batzuez (ez guztiez) ohartu da obrez arduratzen den Lurraldearen eta Klimaren Aldeko Ekintzaren Saila, eta baimen batzuk atzera botatzeko motibo izan da.

 

* Artikulu hau ikerketa erreportaje zabalago baten parte da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Unibertsitate pribatuak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak

Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]


2025-04-02 | Cira Crespo
Espainiako bandera

Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Aitor Esteban EAJko presidente berriak batasunerako deia egin du alderdiaren IX. Batzar Nagusian

Kargua "ohore handiz, erantzukizunez eta apaltasunez" hartuko duela adierazi du Atano III.a pilotalekuan, 1.800 lagunen aurrean. Aberri Batzarrak Euskadi Buru Batzar berria osatuko duten zortzi kideak ere hautatu ditu.


GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


Eguneraketa berriak daude