Haurtzarotik nerabezarorako urteak intentsitate handiz oroitzen ditu Maddi Sanzek. Hezkuntza formaleko ikasketez gain, kontserbatorioan ere aritzen zen, eta harrapaturik ikusten zuen bere burua. Argi zuen, ordea, musikak ematen ziola bizia. Begiak itxi eta harpa besoan hartuta irudikatzen zuen bere burua etorkizunean. Hala, batxilergo musikalaren aldeko apustua egin zuen Donostian. Geroztik, musika tresna izan du alboan egunerokoan, bai etxean bai Gasteizko kontserbatorioan; gaur egun, irakasle lanetan.
Ezin ohiko txistea egin gabe hasi…
Askotan egiten didate broma bera. Harpa jotzen dut eta adarra ere bai (barre egiten du). Baina harpa jotzen dut, bereziki. Oso ume nintzela aukeratu nuen: Pirritx eta Porrotxen bideo bat ikusten ari nintzela –Altxorraren bila zela uste dut–, Olatz Zugasti agertu zen harpa jotzen. Pirata lokartu eta pailazoak salbatu zituen. Orduan esan nuen: “Ama, hori nahi dut”.
Gerora, haurrei zuzenduriko kontzertuetara eraman ninduen amak, erabakia ongi hausnartzeko bere ustetan. Nik argi nuen harpa jo nahi nuela. Irungo kontserbatorioan ikasle nintzen ordurako, baina Irunen ez zegoen aukerarik, eta beraz, Oiartzunera joaten hasi nintzen astero-astero. Gogoan dut ilusio handiz idatzi niela Pirritx, Porrotx eta Marimotxi, nire ametsa azalduz. Porrotxek erantzun zidan.
Nola jotzen da harpa?
Bere kodeak ditu, instrumentu guztiek bezala. Orokortua dago harpajole gutxi garela pentsatzea, baina ez gara hain gutxi. Askok bidean uzten duten arren, uste baino gehiago gara. Hasieran, behatz bakoitzaren posizioa ikasi behar da, eta belarria egin eta sokak ezagutu behar dira, koloretakoak baitira: gorriak, beltzak eta zuriak, eta soinu jakin bat du bakoitzak. Oso prozesu motela da, egia da, baina polita iruditzen zait. Gaitasunak txertatzen dira gutxika eta progresiboki egiten da. Konstantzia da ikasteko giltza.
Baduzu harparik etxean?
Olentzerok ekarri zidan lehenbizikoa, harpa txiki bat, eta oraindik ere erabiltzen dut. Gerora, ordea, handiago batera pasatu nintzen. Oso garestiak dira eta etxe askotan ezinezkoa da erostea. Musikak, ordea, denon eskura egon beharko lukeela uste dut, eta zorionez filosofia hori dago kontserbatorio gehienetan; horregatik, ohikoa da kontserbatorioetako instrumentuak norberarena bailitzan erabiltzea.
Hori jakinda, etxean ditudan bi harpak izugarri ongi zaintzen ditut, kontu oso handiz, eta atera behar izaten ditudanean, kontziente naiz hortzak estutzen ditudala (barre egiten du).
Harpa jotzeaz gain, irakatsi ere egiten duzu, ezta?
Bai, kontserbatorioan. Espainiako Estatuan ez dago unibertsitateko gradurik, eta atzerriko herrialde gehienetan bai. Kontserbatorioan sartzea lortu nuen hizkuntza eskakizuna badudalako eta unibertsitate gradu bat ere bai. Irailean zabaldu zitzaidan horretarako atea lehen aldiz Gasteizen –Hegoaldeko hiriburuetan dago kontserbatorioa–, eta hutsetik hasi dut bidea. Ikasleak ere hutsetik hasten dira instrumentuarekin eta oso polita da egiten ari diren bidea. Ez dute musika lengoaia ezagutzen eta dena batera zurrupatzen dute.
Nolako harremana sortzen da pertsonaren eta harparen artean?
Irakasle lanetan ari naizela nire gaztaroaz oroitzen naiz. Izan ere, uste dut, azken batean hiruki moduko harreman bat sortzen dela ikaslearen, irakaslearen eta instrumentuaren artean. Irakasleak funtzio garrantzitsua jokatzen du ikaslearen ikasketa prozesuan, eta harpa, berriz, sorbaldan etzaten da, bi eskuak gainetik pasatzen zaizkio eta besarkada gisako bat ematen zaio; magia hutsa da.
Oholtzan ere aritzen zara, musika eta hitza uztartuz.
Euskara oso garrantzitsua da niretzat. Txikitatik gustatu izan zait idaztea, ahoz esatea kosta egiten zaidana atera ahal izateko. Ipuin musikatuak egiten hasi nintzen Bartzelonan nengoela, eta Euskal Herrira itzultzean heldu nahi izan nion idazteari. Baina konplikatua izan da. Bertso eskolan eman nuen izena, eta sorta bat idatzi nuen gerora musikatzeko. Aita galdu nuen orduan, eta bolada batean ez nuen harpa ikusi ere egin nahi izan. Bada, uste dut sorta hura izan zela heldulekua; hari esker berriz ekin nion harpa jotzeari.
Gerora, bertso musikatuen banda sortu genuen eta tarteka oraindik ere aritzen gara. Orkestrarekin jotzeaz gain, musika eta hitza uztartzeko ederra da harpa. Bere soinu eta tamainak berehala harrapatzen du jendearen arreta.
Publiko helduarentzat ala haurrentzat, zer da?
Ipuinak helduekin lantzen ez naiz oraindik ausartu. 40 minutuz eserita egoteko gai denarentzat egiten dut azken batean, adina kontutan hartu gabe. Haur gehienek eusten diote, eta ondoren harpa ezagutzeko aukera ematen diet. Harrigarria da nola errespetatzen duten instrumentua, zer nolako errespetua dioten.
Uste dut hezkuntzak askoz ere arreta eta garrantzi gehiago eman beharko liokeela musikari. Esperimentu oso politak egiten dira gaur egun, baina nik ikusi edota ezagutu ditudanak eskola pribatuetan egiten dira, zoritxarrez. Musikak, ordea, ez luke mugarik behar, dirutik haratagokoa da artea.
“Hasiera ez dut oso ongi oroitzen. Hainbat urtez astero joaten nintzen Oiartzunera. Arte espezialitate asko bezala, oso konstantea da musika. Behar bezala ikasten eta abiada egokian hobetzen ari zarela frogatu behar diozu irakasleari. Aurrerapena sumatu behar du aste batetik bestera. Horrek presioa dakar". Olentzerok ekarri zion lehenbiziko harpa Sanzi. Etxekoek beti babestu izan dutela dio, baita goi mailako ikasketak musikaren ildorik egin nahi zituela esandakoan ere. Begi niniak goian jarriz, iraganaz mintzatu da Sanz.
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena
---------------------------------------------------------
Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]
Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]