Erosi jertse bat, galtza batzuk, zapatak, autoa, etxea, sofa, telebista handi bat eta manta bero bat sofan botata zaudenean telebista handi hori goxo ikusi ahal izateko. Erosi doritos pakete bat, garagardo batzuk eta lagunekin konpartituko duzun pizza.
Erosi. Erosi zure ondorengoa. Erosi zure seme-alaba izango dena. Erosi zure ondorengoa izango duenaren gorputza.
Aukeratu emakumea eta erosi. Aukeratu non eta nola izango duen emakume horrek, zurea izango den hori. Zeurea. Zeure-zeurea. Zeuk nahi duzun bezalakoa. Aukeratu emakumea eta erosi. Aukeratu nor den bera eta nolakoa den. Aukeratzen hasita, aukeran nahiago a la carta izatea.
Erosi. Erosi gorputzak. Erosi gorputz horien zatiak. Erosi bere sabela eta uteroa. Erosi umetokitik aterako duen bagina. Erosi bizitza bat. Erosi arima bat. Erosi gorputz bat. Erosi zure seme-alaba.
Dirua trukatu, tratu horretan eskumena izango duten guztiekin; eta badira batzuk, bai.
Noski, hau guztia ongi programatuta dagoen zerbait da. Aseptikoa. Garbia. Zuria, beti zuria.
Dirua trukatu pertsonekin, ez al da ba hori kapitalismoaren funtsa?
Mugitu dadila dirua, horrela pertsona horrek, agian, jertse bat, zapata batzuk, sofa eta telebista ikusteko manta goxo bat eros ditzake. Edo ziurrago dena: bizitza aurrera ateratzeko eta ez itotzeko erabili dezake diru hori. Agian bere burua salbatzeko? Edonola ere, dirua trukatu, hori da eta garrantzitsuena.
Erosi. Erosi zure ondorengoa. Erosi zure seme-alaba izango dena. Erosi zure ondorengoa izango duenaren gorputza
Aukeratu egin duzun hori justifikatzeko beharrezkoak diren ideia eta pentsamendu guztiak. Barneratu. Zeure burua lasaitu, "dena ongi dago" batekin.
Erosi ume bat. Sortu ume bat zerotik. Pila bat daude maitatuak izateko zain, baina zuk, sortu bat gehiago.
Daudenak ez dira interesgarriak. Daudenak, jada existitzen direnak, ez dira zeureak. Ez zeure-zeureak. Beste batzuenak dira. Eta auskalo nor diren beste horiek, ezta?
Hau, erosi duzun hau, zeurea da. Zeuk aukeratu duzu. Jertsea, etxea eta manta bezala.
Erosi zure ondorengoa. Erosi bizitza bat. Erosi arima bat. Erosi gorputz bat.
Aukeratu emakumea eta erosi zure ondorengoa eramango duen sabela.
Askotan idatzi eta berridatzi dut testu hau. Iritzi-artikuluak idaztea ez da gauza erraza. Zeure ideiak publiko egiten ari zara… eta ez al da hobe, garai hauetan, ostruka bat bezala burua ezkutatu eta gauza batzuen aurrean posizio klarurik ez izatea?
Bestalde, zergatik hitz egin orain honetaz? Zenbat gizonezko "zurik" erabili dute praktika hau familia bat osatzeko? Zergatik, orduan, Anitak egin duenean izan dut hitza hartzeko adorea? Egia esan behar badizuet, denbora da gai hau hona ekartzeko gogoa nuena, baina ez nintzen ausartzen, eta orain "masak" ematen didan indarra erabiliko dut burua lurretik atera eta nire iritzia emateko.
Lagun asko ditut inguruan guraso izan nahi dutenak eta ezin dutenak… Ulertu dezaket horrek ekar dezakeen frustrazioa eta mina. Bai, badakit, ni ez naiz ama eta askok esango dute ezin dudala imajinatu ere egin zer den familia bat izateko bulkada sentitu eta ezin gauzatzea.
Ez naiz ama, baina badakit zer den frustrazioa, nik ere baditut nahiak eta gogoak eta ondo dakit zer diren lortzen ez direnean sentitzen dituzun mina eta dolua.
Familia bat osatzearen ideia ez da eskubide bat, desio bat da, gogo bat da. Horregatik, asko beldurtzen nau nire inguruan praktika hau geroz eta gehiago hedatzen ari dela ikusteak.
Diruak dena eros dezake? Erosi nezake nik nire desiorik eroena?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]
Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.
Nazioarteko... [+]
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]
Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]
Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]
Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]