Madril, 1956ko irailaren 21a. Miguel de la Quadra-Salcedo Gayarre (1932-2016) atletak xabalina 82,80 metrora bidali zuen, Erik Danielsen 81,20 metroko munduko marka hautsiz. Baina euskal atletak –Madrilen jaio arren, euskal herritartzat zuen bere burua, erdi bizkaitar eta erdi nafartzat– munduko errekor hori ere guztiz txikituko zuen, 112 metrora iritsita. Horretarako, “euskal” moduan jaurtitzen zuen xabalina; batzuek “artzainaren teknika” esaten zioten, edo “Erauskin teknika”, asmatzailearen omenez, eta garaiko hainbat komunikabidek “espainiar teknika” ere esan zioten.
2004an Amets Arzallusek ARGIAn egindako elkarrizketa batean azaldu zituen Miguel de la Quadra-Salcedok teknika bereziaren nondik norakoak. “Ermuko nire lagun batek, Felix Erauskinek, kontatzen zidan artzainek zer teknika erabiltzen zuten ardiak zaintzeko. Hurritz akuilu txiki batzuk botatzen zituzten estilo berezi batean”. Cecilio Erauskin Gorbeiako artzainaren semea zen Felix Erauskin (1907-1987), gaztetan bera ere artzain ibilia. Miguel de la Quadra Salcedo bezala, atletismoan nabarmendu zen, jaurtiketa probatan; Espainiako txapelketa 19 aldiz irabazi zuen hainbat modalitatetan. “Botatzerakoan eskutan irristatzen uzten zuten eta hala askoz urrunago joaten zen makila”. Hala, jaurtitzaileak eskua urez edo xaboiez bustitzen zuen, xabalinak errazago irrist egin zezan; jaurtiketa probatan alderantziz egin ohi da, eta magnesioa erabili ohi dute ez irristatzeko.
Baina Miguel ez zen teknika hori xabalinan erabiltzen lehena izan; berrikuntza hori ere bere lagun Felix Erauskini ikusi zion lehen aldiz. Palankarien teknika ederki ezagutzen zuen Erauskinek, ordurako euskal barrako errekorra 8 aldiz hautsita baitzeukan
“Baina, ez zen hori nire teknika bakarra, barra euskaldunaren teknika erantsi nion estilo horri. Nire familia Enkarterrietakoa zen, Somorrostro partekoa. Han barra batzuekin, palankariek, zuloa egin eta minerala ateratzen zuten. Tarteka. lan egiten zutenen artean txapelketa batzuk egiten zituzten ea nork botako barra urrunago. Hori zen barra euskalduna. Eta haien teknika zen botatzean barrak hiru buelta ematen zituela bere baitan, bidean indar zentrifugoa indar lineal bilakatzeko”, egun mailu jaurtiketan gertatzen den bezala. Beraz, De la Quadra-Salcedok udan Hendaiako hondartzan entrenatzen zuen teknika hori “artzainarena” izateaz gain, “meatzariarena” ere bazen.
Baina Miguel ez zen teknika hori xabalinan erabiltzen lehena izan; berrikuntza hori ere bere lagun Felix Erauskini ikusi zion lehen aldiz. Palankarien teknika ederki ezagutzen zuen Erauskinek, ordurako euskal barrako errekorra 8 aldiz hautsita baitzeukan, eta Bizkaiko txapelketa 19 aldiz irabazita. 1956an Bartzelonako Montjuiceko estadioan erakutsi zuen lehenengoz modu berritzailea xabalina proban. 48 urte zituen orduan, eta, handik gutxira, irailaren 21ean, 24 urteko de la Quadra-Salcedo gazteak Erauskinen estiloa erabili zuen marka guztiak hausteko.
Baina 1956ko urte amaieran bertan, Melbourneko Joko Olinpikoetan teknika hori erabiltzea debekatu zuen Nazioarteko Atletismo Federazioak, arriskutsua omen zelako; biratzeko eta irristatzeko teknika harekin, xabalinak edonora ihes egin zezakeen. Orduan, teknika egokitu zuen: “Lehenik xabalinak ez zuela itzulirik eman behar idatzi zuten, eta hori gabe 95 metrora botatzen nuen”. Munduko errekorra hausteko sobera, beraz. Baina oraindik errotazio txiki bat egiten zuen xabalinak, eta hori ere debekatu zuten beste araudi batean: xabalinaren puntak une oro aurrera begiratu behar zuen. “Hor izorratu ninduten”. Beraz, De la Quadra-Salcedok ez zuen araurik hautsi, gerora aldatu zituzten arau horiek, baina hori nahikoa izan zen aurretik lortutako markak bertan behera uzteko. 112 metroko marka munduko errekorra izango zen oraindik gaur egun, markarik onena 98,48 metrotan baitago 1996az geroztik.
Baina, azkenean, Miguel de la Quadra-Salcedo abenturazaleari balio izan zion teknika hark. “Amazonasko indioen artean estatus handia nuen. Estatus hori sekula ez zuen txuri batek izan, nik nuen otordurik onena, hamakarik onena, surik onena, hori guztia xabalinari eskerrak, urrutien nik botatzen nuelako”. Nazioarteko Atletismo Federazioak ukatu ziona aitortu zioten amazoniarrek.
Duela 3.300 urteko egiptoar momia batean Yersinia pestis-en arrastoak topatu berri dituzte, hau da, VI. mendean Justinianoren izurria eta XIV. mendean Izurri Beltza eragin zuen bakterioarenak.
Adituek orain arte uste zuten garai hartan izurria soilik Eurasian hedatu zela,... [+]
Groenlandia, X. mendearen amaiera. Lehen esploratzaile eta kolono eskandinaviarrak uhartera iritsi ziren. Baina XV. menderako kokaleku horiek abandonatuta zituzten eta jatorrizko inuitak geratu ziren. Baina 1721an, Hans Egede misiolariak espedizio bat antolatu zuen eta kolonoak... [+]
2017an Indonesiak eta Herbehereek akordio bat sinatu zuten, Europako herrialdeak hiru mendeko kolonialismoaren ondorioz lapurtutako ondarea itzul tzeko helburuarekin. Gusti Agung Wesaka Puja itzultze prozesuaren arduradun indonesiarraren hitzetan, akordio hori... [+]
Grezia, 1975. Herrialdeak urtea errepublika gisa hasi zuen, hiru aste lehenago, 1974ko abenduaren 8ko erreferendumean, herritarrek monarkiaren amaiera erabaki ondoren.
Hamarkada bat lehenago, 1964an, Pablo I.a erregea hil zenean, Konstantino semeak hartu zuen tronua, 23 urte... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Etiopia, 1974ko azaroaren 24a. Lucy-ren hezurdura aurkitu zuten Hadarren, giza arbasoen arrasto zaharrenetakoa. Australopithecus afarensis espezieko hominidoak 3,2 eta 3,5 milioi urteren artean ditu.
Homo espezieen arbasotzat jo zuten orduan, gu guztion amatzat. Mende erdi... [+]
Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]
Berkeleyko unibertsitateko (Kalifornia, AEB) arkeologo talde baten arabera, ezkerreko irudian ageri den eszena ez litzateke zuzena. Hau da, gizakiek ez zituzten lantzak jaurtitzen mamutak eta beste ugaztun handi batzuk ehizatzeko. Horixe zen orain arte zabalduen zegoen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Bera (Nafarroa), 1924ko azaroaren 7a. Anarkista talde bat Beran sartu zen goizaldean, Primo de Riveraren diktaduraren aurka egin eta Espainiako Estatuan iraultza abiatu asmoz.
Espainiatik eta Hego Euskal Herritik Baiona, Hendaia eta Donibane Lohizunera ihes egindakoen artean... [+]
Washington (AEB), 1807. AEBetako Konstituzioak esklaboen trafiko transatlantikoa debekatu zuen. Horrek ez du esan nahi esklabotza abolitu zenik, esklaboen iturri nagusia eten zela baizik. Hala, emakumezko esklaboak bihurtu ziren esklabo berriak “ekoizteko” bide... [+]