Ibiltzeak mila bertute dauzka. Juan Luis Zabalak hori zioen berriki: “Ibilian ziren / nire kezkak aienatu. // Ibilian ninduen / atsedenak hartu. // Ibilian zitzaidan / bizitza indartu” (Mina hartzeko ere, Susa, 2022). Duela 250 bat urte, Rousseauk goraipatu zituen kurri aritzeak eragiten dituen onurak, laguntzen duelako hausnartzen, irudikatzen, asmatzen, obrak sortzen (Les Rêveries du promeneur solitaire, 1776-1778). Mende bat geroago, erromantikoek teorizatu zuten ibiltze ekintza (ikus Balzacen Théorie de la démarche, 1833), eta hori laudatu beren fikzio edo olerkietan (Victor Hugok, bereziki). Izendatzen ditudan idazle frantses horiek guziek konnotazio baikorra eman zioten marche hitzari.
Ildo horretatik, aro garaikidean biderkatu dira ibiltzea goresten duten lan filosofiko, psikologiko edo literarioak, esparru frantsesean. David Lebreton soziologoak, adibidez, argitaratu du Éloge de la marche liburua 2000. urtean, Marcher. Éloge des chemins et de la lenteur, 2012an eta Un art tranquille du bonheur, 2020an (Métailié). Esplikatzen du lasterka aritzea gure bizimolde garaikidearen oinarria dela: tarrapatan hartu behar ditugu erabakiak, eta etengabeko korrikak irensten digu pausatzeko, goxatzeko eta gogoetatzeko genukeen denbora. Berehalakotasun larrian gabiltza, memoria galduta, gertakari fluxu zoroak eramanik, jakin gabe nola iraun, kaosetik zer salba, ondorengoei zer utzi. Zeingehiagoka horretan, azken finean, bizitza bera zaigu eskapatzen, zalu-zalu. Bizkitartean, ibiltzea erresistentzian sartzea da, dio Lebretonek, barne- eta kanpo-bakea, zuhurtzia eta bizipoza pizten dituelako, eta, hondarrean, bizitzari zentzu emateko parada eskaintzen duelako.
Berehalakotasun larrian gabiltza, gertakari fluxu zoroak eramanik, jakin gabe nola iraun, kaosetik zer salba, ondorengoei zer utzi
Gisa berean, Martine Segalen (Les Enfants d’Achille et de Nike, Métailié, 1994), Frédéric Gros (Marcher, une philosophie, Carnets du Nord, 2008), Sarah Marquis (Sauvage par nature, Pocket, 2015), Antoine de Baecque (Une histoire de la marche, Perrin, 2016), Sylvain Tesson (Sur les chemins noirs, Gallimard, 2016) eta hainbat intelektual interesatu dira ibiltzearen onbideei buruz.
Ez dira, haatik, solas horien heinekoak Emmanuel Macronen azken hitzak: berak jende xehearendako ontzat dauzkan lege berriak inposatuko ditu, kosta ahala kosta, "à marche forcée", erran nahi baitu, bortxazko urratsean. Hiztegi militarretik dator adierazpide hori: bat doa frantses lehendakariaren alderdi politikoaren lehenagoko "En marche!" izenarekin, hau da gatazka armatu egoeran erabiltzen den esamoldea. Bat doa orokorrean bere buruaz ematen duen itxura gerlatiarekin (berdin zaio ideia, birusa ala herritarra duen etsaia).
Hiztegi horren haritik datoz ekimen konkretuak, konparazione, Iparraldeko kolegioei hilabete honetan proposatua izan zaien “Hiritar rally” delakoa, hau da, ikasleendako ibilaldi lasterra armada frantseseko kide batzuekin, gazteek froga dezaten martxa militarra Baionan zehar.
"Renaissance" (Errenazimendua) izena eman zion bere talde politikoari Macronek, hauteskunde garaian, modu higuingarriz bereganatuz hitz horren inplizitu humanista. "Marche" izena, berdintsu, bereganatzen du, maniobra militarrak konbokatuz hartzailearen irudimenean, hitza erresistentzia indarretatik erauzi nahi balu bezala. Manifestariek, berriz, ez dute beren martxa gelditu, beren haserrea oihukatzeko.
“Ibili-ibili eginda, / ibilia nuen / aberri bihurtu”, du idazten Zabalak: bakezko aberriari jarraiki diezaiogun urratsez eta elez!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]