Berriz ere, euskararen aferak hartu ditu azkenaldian lerroburuetako batzuk. Epaitegi batek euskararen eskakizuna zuen lanpostu baten baldintzen kontra deliberatu duela. Inkesta soziolinguistiko batek esanguratsuak diren datuak eman omen dituela. Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoako euskalgintza manifestaldi handi bat egitekoa dela hurrengo hilean, edo iragan astean euskarazko hezkuntzaren aldeko mobilizazio handia burutu dela, euskara eta euskaraz benetan ikasi ahal izateko eskubidearen alde.
Zaharrak berri.
Zaharra, euskararen kontrako erasoa, gutxiespena, lotsagabekeria. Hainbesteraino, non kosta egiten den albiste izan dakigukeela sinistea ere, oraindik harritu eta asaldatu egiten garela ikustea ere.
Eta zaharrak ere datuak. Badakigu-eta euskaldunen kopurua handiagoa dela orain, baina horrek ez duela erabileraren pareko gorakadarik ekarri; edo gazteen artean dagoela euskaldun kopururik handiena, irakaskuntzaren efektuz, nahiz eta jakin badakigun horrek ez dakarrela hizkuntzaren berezko atxikimendurik, azken artikuluan ere ohartarazi nuenez. Euskara sustatzearekiko jarrerari aurkakotasun tasarik altuena kolektibo horretan aurkitzen delako berria, hori bai, benetan berria. Kasu.
Kexu gara, normala denez. "Aspertuta gaude beti gure hautua azaldu, justifikatu eta defenditu beharraz: euskaraz bizi nahi dugu normaltasunez, naturaltasunez eta lasaitasunez", Doinuele egitasmo sortu berriko kidearen hitzak.
Benetan uste duzue euskararen etorkizuna Espainiak eta Frantziak gure alde egingo dutenaren araberakoa dela?
Eta politika eskatzen dugu. "Euskarak dituen traben aitzinean, hizkuntza politika eraginkor baten aldarria egingo dugu", zeren eta "egiazko hizkuntza politika publiko bat balitz..." –Baionan egingo den manifestaldia iragartzeko prentsaurrekoan aditutako hitzak–, oso bestelakoa litzatekeen dena, noski.
Ohartzen gara, bai, "euskararen normalizazioan aurrera egiteko dauden oinarri juridikoak ahulak eta ez nahikoak" direla, eta "hankaz gora bota" behar ditugula –ikasleen martxoko mobilizazioen kari esandakoak–.
Baina ez dugu muina jotzen.
Izan ere, baldin badakigu gure egoera soziolinguistikoa euskaldunon mendekotasun politikoaren sintoma eta ondorioa dela, eta egoera horretan ezinezkoa dela benetan euskaraz normaltasunez bizitzea edo egoera irauliko lukeen euskararen aldeko benetako hizkuntza-politika egitea, zergatik ez da hori aipatu ere egiten? Larriagoa dena, zergatik egin dugu apustu hori hala dela oinarrian hartzen ez duen estrategia politiko baten alde?
Galdera zintzoak: benetan uste duzue euskararen etorkizuna Espainiak eta Frantziak gure alde egingo dutenaren araberakoa dela? Benetan espero dituzue keinuak? Benetan iruditzen zaizue taktika egokia, estatu horiek berena ez den eta maite ez duten hizkuntza baten alde egin dezaten saiatzea? Benetan uste duzue (gure) administrazio autonomiko-departamental kolonialen egitura, gure aldeko babes juridiko eta politikoa direla? Orduan, zertan ari gara?
Ez ikusiarena egingo diogu, zaila irudituko zaigu, baina asimilazio-makinariaren efektu ikaragarria etengo badugu, ezinbestean behar du herriak independentzia. Munduko herri guztiek bezala, bestalde, ez gara ezberdinak. Herri batek posible balu independentziarik gabe bere idiosinkrasia mantentzea, zergatik eta zertarako nahi eta beharko zuketen orduan estatuek independentzia?
Ez dudanez ulertzen nola egon daitekeen euskaldunon arazoei buruzko elkarrizketarik, ditxosozko hitza aipatzen ez duenik, behar bestetan ekarriko dut nik hona. Zin. Tematuta nagoela esango duzue. Bada, bai, eta oso oso oso kezkatuta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]