Martxoa gogoeta, oroitzapen eta minen hilabetea bilakatu da niregan 1999az geroztik. Denboran iltzatuak gelditu baitira guda zikina, tortura, espetxea eta inpunitatea. Urteetan errepresio motak gehitzen joan dira, galderak ere bai. Erantzunak eta egiak, ordea, estatu espainoleko mazmorretan ezkutatuta.
Aurtengo martxoan jazotako gertaera batzuek bultzatu naute estatu biolentzia nola erabiltzen den eta irauten duen hausnartzera. Alegia, gatazka, testuinguru eta garai ezberdinetan ere, zapalkuntza-botere-jabetza sisteman, gizatalde, komunitate edo herri baten aurka nola erabiltzen duten agintari eta gobernu ezberdinek estatu indarkeria, estrategia eta suntsitze politiko gisa.
Emakumeok eta emakume gisa irakurritakoek mendeetan jasan dugu hiltzera kondenatu gaituen bortizkeria estrukturala. Egun kontziente gara dominazio patriarkal hori arrazista ere badela, eta Euskal Herriko espetxeetan eta inposatutako mugetan ere migranteak hiltzen dituela. Eta euskal gatazkan ere, egun hiltzen jarraitzen duela. Ez espetxeetan, baizik deportazioan eta ihesean bakarrik. Desagerpenez ari naiz. Heriotza sozial eta politikoaz.
Heriotza sozial eta politikoa askotan fisikoaren aurretik dator. Ikusezintasuna, patriarkatua, arrazakeria… Egiturazko indarkeria garatzeko, aurretik lantzen da terrenoa
Izan ere, askotan heriotza fisikoaren aurretik etortzen da. Ikusezintasuna, balioespen eza, patriarkatua, arrazakeria… Egiturazko indarkeria garatzeko, aurretik lantzen da terrenoa. Eraildako pertsona horiek desagerraraziz, gizatasuna kenduz edo kriminalizatuz, beraien kontrako indarkeria guztia justifikatzeko, legitimatzeko. Nola ulertu, bestela, itsasoan eta mugetan hildako pertsona beltzekiko jarrera? Emakumeen* erailketa matxistak? Euskal Herrian tortura sistematikoa argitzeko eta aitortzeko beharrik ere ez egotea? Edo estatuaren guda zikinak eragindako erailketen erdiak ere ez jakitea nork gauzatu dituen? Honi heriotza politikoa deituko nioke: mendekua, egia ezkutatzea, eta balio politiko guztiak kentzea, eraildakoak munstro bilakatuta eta ahanzturara kondenatuta. Biolentziaren monopolioaren jabe, eraildakoak biolento egiten eta biolentoak demokratizatzen.
Beraz, ezinbestekoa deritzot erresistentziatik oroitzeari. Mina antolatzeari, mugimendu feministatik egin bezala erailketak izendatu, zenbatu eta salaketa agenda politikoan jartzeari. Herri gisa egia eta ondoren datorkien aitortza borrokatzeko. Beraien izenak eta izanak erreibindikatuta. Oroimenak lekua izan dezan, gure bihotz eta memorietan ez ezik, Euskal Herriaren oroimen kolektiboan ere! Hurrengo belaunaldiek gure herriaren egia jakin dezaten! Bestela, ahanzturak hilko gaitu guztiz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]