Zirkuan eta dantzan trebatu da Maitane Azpiroz La Trapecionista dantzaria eta trapezista (Iruñea, 1982). Zamaren ideiatik tiraka Artxipielago obra sortzen ari zelarik, haurdun geratu eta beste kide bati pasa behar izan zion lekukoa. Orain ez du antzezlanean antzezten, baina zuzendu egiten du. Nafarroako hainbat herritan taularatuko du lan berria: apirilaren 23an Lodosan; ekainaren 2an eta 4an Zizur Nagusian; eta urriaren 15ean Agoitzen.
Txiki-txikitatik egiten duzu dantza, baina gerora murgildu zinen zirkuan. Nola oroitzen duzu?
Donostian filosofia ikasten nuenean erantzunak bilatzen nituen, baina nire galderak ez zirenez amaitzen, ez zirenez beharrak asetzen, ikasketen bigarren urtean Bartzelonara joan nintzen nire jakin mina asetzera. Dantza eskola batean nengoen, baina instituzionalegia eta zurrunegia zen niretzat, eta ikusi nuen ez zela momentua.
Zirkua ezberdina da. Hurbilagoa da eta solidarioagoa. Lagun batekin topo egin nuen eta esan zidan zirku tailer bat egin behar zutela Iruñeko Arrosadian, Mira Antzokian. Ikastaroaren ostean bihozkada eder bat sentitu nuen eta ordutik egiten dut zirkua. Garai horretan hasi nintzen ere dantza garaikidea egiten.
Zergatik aukeratu zenuen trapezioa?
Lurreko akrobata izan nahi nuen, baina ohartu nintzen gorputza atzera botatzeak beldurra ematen zidala, eta ikusi nuen trapezioak beldurra baretzen zidala. Gainera, altuera asko gustatzen zitzaidan. Bi gauzek bat egiten dute.
Artxipielago ikuskizuna daukazu esku artean. Nolakoa izan da sortze prozesua?
Materiarekin, arearekin eta gorputzaren memoriarekin ikertzen hasi nintzen Gunea sorkuntza espazioan. Leku batetik bestera hondarra eraman behar da, zama moduan. Finean, nire barnean, horiek denak behar ez diren zamak dira, proiektu ezin eginak, maitasun harreman ezinezkoak... bizitzan pasatako gauza guztien zama. Eta nola toki batetik bestera daramagun, baina ezin dugun askatu. Erroa hori izan zen, baina gerora aldatuz joan da.
Haurdun geratu zinenean aldatu behar izan zenuen proiektua; orain Teresa Magallón Cortesek antzezten du. Nola eragin dio horrek obrari?
Erabakia hartu behar nuen. Nire rola berari pasatu nion, baina oso afera zaila da: gorputzarekiko sentsibilitatea eta elementu ororekin harremana oso hausnarketa pertsonala da. Orduan ikusi nuen beste ikuspegi batera eraman beharra nuela. Horrez gain, niretzat kalitate fisikoa oso garrantzitsua zen.
Zer esan nahi duzu kalitate fisikoa aipatzen duzunean?
Gorputzaren dentsitatea, nola mugitzen den, zein den motorra eta nola sentitzen duzun zuk kanpoko objektu edo elementu baten eragina... Hau da, nola erreakzionatzen duen gorputzak elementu horren edo estimulu horien aurrean.
Nolakoa izan zen erabakia hartzea?
Uste dut erabaki ona hartu nuela. Prozesuan emozio asko sentitu ditut; hasieran ongi, pozik, baina beldurrarekin ere bai, hain pertsonala den zerbait beste batek gorpuztea oso zaila delako. Erronka gogorra izan da. Gainera, beste sentsibilitate bat duen pertsona batek gorpuzteak beste gauza bat eskaintzen dio.
Berriz lekukoa zuk hartzeko asmoa daukazu?
Ez dakit. Hasieran berriz nik egitea zen asmoa, baina agian beste gauza bat sortzen dut. Hala ere, sasoian egoteko denbora behar da, eta oraindik ez nago lehen bezala.
Zirkuak zein amatasunak dedikazioa eskatzen dute. Nola daramazu kontziliazioa?
Biak zorrotzak direnez hasieran oso zaila zen dena, oso zaila delako frustrazioa kudeatzea. Entrenatzera joan nahi duzu, edo gustuko dituzun beste gauzak egin, baina konturatzen zara ezin duzula oso mugatuta zaudelako. Uste dut garrantzitsua dela laguntza sare bat izatea, hasieran batez ere. Gehienetan ama garenok erreferentziazko pertsona izaten gara gure haurrarentzat; ni momentu batzuetan bakarrik sentitu naiz.
Behin haurdun egonda, noiz utzi zenion entrenatzeari?
Azken hilabeteraino dantzatu nuen, eta trapezioa, oihalak eta eskalada bost hilabete inguru neramatzanean utzi nituen. Gogoan dut eskalatzen ari nintzela eta ezin nuela bidea egin sabelaren pisuarengatik; orduan erabaki nuen ez zeukala zentzurik ez banuen disfrutatuko.
"Egongo dira amak egon nahi dutenak lasai, deskantsatuz, eta beste batzuk nahiagoko dute afizioekin jarraitu, hau da, bizitza normala egiten, betiere jakinda zeintzuk diren mugak
Epaitua izan zara?
Haurdunaldian mundu guztiak esaten zidan afizioa uzteko. Oso gaizki iruditzen zait jendeak hori egitea. Pertsona bati bizikletan ibiltzea gustatzen bazaio, zergatik ez du egingo? Bere gorputza ohituta dago. Utziz gero amaren nortasuna arriskuan egon daiteke. Izaeraren parte garrantzitsu bat utziz gero triste jartzen zara eta haurdunaldirako oso arriskutsua da. Badakit zer egin dezakedan nire bizitza arriskuan jarri gabe, ez didazu zuk esan behar.
Hortaz, haurdun dauden pertsonak ezgaitzeko joera dago?
Egongo dira amak egon nahi dutenak lasai deskantsatu, eta beste batzuk nahiagoko dute afizioekin jarraitu, hau da, bizitza normala egiten, betiere jakinda zeintzuk diren mugak. Aukerak dira, amatasuna hautatzen den bezala. Oso polita izan daiteke esperientzia, baina oso itsusia ere bai menpekoa delako, eta naturaltasunez hitz egin behar dugu.
"Nire indargunea gizatasunaren inguruan daukadan sentsibilitatea da; hau da, nola sentitzen dudan, zer-nolako harremanak sortzen ditugun, nondik sortzen ditugun, adierazgarritasuna, emozionalitatea... Edertasuna eta mugimendua adierazteko bilaketa konstante batean nabil. Non dago edertasuna? Zer da? Edota nola transmititu daiteke? Edertasuna aipatzen dudanean ez naiz ari ohiko kanonetan oinarritutako edertasunaz, baizik eta sentsibilitateen kontrasteez".
Beste hainbat emakume artistaren gisara, Elsa von Freytag-Loringhoven (1874-1927) abangoardien historia ofizialetik erabat ezabatu zuten, bere jardun artistikoaren muina, sutsua bezain berritzailea izan arren.
Dinagu kolektiboak Biziola kooperatibarekin elkarlanean antolatuta, Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien Gabonetako azoka egingo da abenduaren 16an eta 17an Lazkaon. Larunbatean 31 sortzaile bilduko dira, eta igandean beste 30 desberdin.
Emakume Sortzaileak Plazara topaketen bigarren edizioa dute aurtengoa. Antzerkia, musika, olerkia ala beste, 25 artisten ezagutzeko aukera izango da Ozaetako Garaion sorgingunean.
Diziplina ugaritako lau proiekturi esleitu berri die beka, eta udazkenean erakutsiko dira publikoaren aurrean. Horrez gain, jakinarazi dute sormen egonaldiak antolatuko dituztela udazkenean.
Erronka jarri nahi izan dugu ARGIAtik: zenbateraino utzi diezaiokezu sormenari hegan egiten? Zenbateraino bihurritu dezakezu istorio bat eta bilakatu beldurgarria, barregarria, dramatikoa? Gauza al zara euskarak duen aberastasunari etekina atera, hitz-jolasei leku egin eta... [+]
Itzalekin jolasten du Amaya Sanz Montesek (Iruñea, 1984). Aurpegiak mihiseak direla dio, eta Luna Femme proiektuaren bidez feminizazioak egiten ditu: “Bere burua nahi duen bezala ikusteko aukerarik izan ez duen jendea zoriontsu egin nahi dut”. Harrotuk,... [+]
Diseinatzaile gisa, Letitare marka sortu zuen Irati Guarretxena Sandamianek diseinu ikasketak egin orduko. Ordura arte bezala, bizitzaren erritmoak bultzaturik eman zuen horretarako urratsa. Modaren zikloek eta azkartasunak gogaiturik, kontziente zen ez zela gustura ari... [+]
Haurrek badute, eta zenbait nagusik ez dugu galdu, sorkuntzan murgiltzeko joera. Agian, sorkuntzan murgiltzeko joera dugun guztiok ez ditugu lan ederrak egingo, baina uste dut esperientzia antzekoa dela: hor zaudenean, mundu honetan bizitza on bat izateko gauza asko alde batera... [+]
Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.
Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen... [+]
“Barraka” abentura bideo-joko umoretsua garatzeko urtebete izango du Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak. Horretarako 15.000 euroko laguntza irabazi du Durangoko Azokaren laugarren sormen bekan.
Dinagu Emakume Sortzaileen Kolektiboa Donostiako Egia auzoan, Teila Fabrikan, izango da abenduaren 18an eta 19an. Kolektiboa emakume sortzaileen lanei ikusgaitasuna emateko sortu zen duela hiru urte.
Gaurkoan hiru osagai dituen hausnarketarekin natorkizue. Lehenengo osagaia @hezkuntzanlibre Telegram taldean partaide batek partekatu zuen abestia da: Joseba Irazokiren Galtzen ari da. Bigarren osagaiak harremana du aurtengo Durangoko Azokan Sorkuntza Digitalaren inguruan izan... [+]
'Dinagu' Emakume Sortzaileen Kolektiboak antolatutako azokak Astran egingo du bigarren geldialdia urriaren 16an. Diseinuari eta irudiari lotutako produktuen eskaintza egongo da, besteak beste.
Gureak Egin, gureak egin ez dezan. Kultur transmisiorako eta sormenerako laborategia sortu berri dute Iruñean. Sortzearen plazera baliatuz euskararen erabilera eta euskarazko harremanak bultzatu nahi dituzte 15-18 urte bitarteko gazteen artean. Horretarako dantza, musika... [+]